Beteluko Ioteetan, Asteleniotez antzara-jokoa egiten zen. Zaldunak, txapel zuriz edo gorriz, zinta koloretakoez apaindurik, atorra eta praka zuriak, zetazko zapia lepotik eta koloretako abarketa zuri zintadunak oinetan zituztela ibiltzen ziren. Taldeko buruzagiari kapitan deitzen zitzaion eta azkendari taldean azkena zetorrenari.
