Herri-medikuntzaren arabera, hagineko mina eta flemoiak sendatzeko gomendatzen da galburu-ura: (Triticum aestivum, trigo, blé, wheat).
Garia ereiten zenetik hurrengo zeregin garrantzitsua jorratzea izaten zen eta horretarako jorraia izeneko aitzurtxoa erabiltzen zen. Eta azkenena uzta heldu eta gero, garijotzea egiten zen alea eta lastoa bereizteko, antzina harrian joz eta gerora makinan; horren bukaeran garijotzaileen afaria izaten zen parte hartu zutenak eta inguruko guztiak festa-giroan mahaian eseriz.
