Léxico

eten

Etena edo hernia sendatzeko Euskal Herrian zehar hedaturiko ohitura baten arabera etena duen haurra haritz baten ondora eramaten da San Joan bezperan. Eskailera batean adaburura jaso eta han, Joan izeneko bi pertsonak esku hartzen dute. Gauerdiko hamabiak jo baino zertxobait lehenago haurra eskuan hartzen du batek. Lehen kanpaikada entzutean esaten du: "Joanek uzten zaitu"; bigarren Joanek haurra bere eskuetan hartu eta esaten du: "Joanek hartzen zaitu", eta horrela jarraitzen dute, harik eta hamabi kanpai-hotsak amaitu arte. Zenbait tokitan haritza erditik pitzatzen dute eta hutsune horretan gaixoaren atorra uzten dute.