turmobe (Leitza).
erauntsi.
ortots (Arraioz).
aire gaizto (Donamaria).
San Joan goizean etxe-sarreran ezartzen den elorri zuriak ekaitz txarrak urruntzen ditu. (Zubieta, Arraioz).
Ekaitza sortzen zenean, etxe-atariko lur gainean ontzi bat jartzen zuten sutako hautsarekin, San Joan goizean bedeinkatutako belar batzuekin eta gainean igitaia ahoz gora. (Amezketa).
Erramu egunean egin eta San Joan goizean ezartzen diren gurutzeek tximista eta ekaitza (erauntsia) urruntzen dituzte (Itxaso).
San Joan sendor edo sortako landare batzuk erretzen ziren etxeko sukaldean. (Oñati).
Suge asko agertzen denean, ekaitza edo erauntsia izango da laster.
