Markinan izen hori eman izan zaio Inauterietako ostegunari; baita Txitxiburduntzi eguna ere. Izen horrek berak adierazten du egun horretan okela errea jateko zegoen ohitura. Markinan kokoxak deitzen zitzaien mozorrotzen zirenei eta Martizen Karnabal edo Antzara egunean agertzen ziren. Lekeition ere izen bera erabiltzen da Inauterietako osteguna adierazteko; baita Sasikoipetsu eguna ere. Lekeition mozorrotuari mamojantzia deitzen zitzaion.
