Batez ere Nafarroan eta Iparraldean Gorpuzti edo Corpus Christi egunari ematen zaion izena. Prozesioa iragaten zen tokia era askotako lore eta belarrez estali izan da, esaterako, eztainu-belar, intxaur-hosto, lizar-hosto, arrosa, zinta-belar eta ezpata-belarrez. Gero belar horiekin San Joan bezperako sua piztu ohi zen, baita beren adar eta guzti arbi-hazi buruekin ere.
