arraxkileta (Uztaritze).
bostanka.
burdi motz.
area-kurrilo.
besare.
kostare.
besaga.
Lurra landu edota jorran egiteko erabiltzen den lanabes horzduna. Handienari zazpi-hortza deitzen zaio eta artoa ereiteko lurra maneatzen erabili ohi zen; bost-hortza jorran erabiltzen zen, artean landareak behar adina hazi gabe zeudenean. Abes edo albo izeneko bi zur ditu luzetara zazpi-hortzak, bastidore gisa. Bastidore hori aurrealdetik itxi egiten da eta pertika baten muturra hartzen du, eta alderantzizko norabidean 45 zentimetroraino irekitzen da. Saihetsetan armazoi bat sortzen da eta horren gainean bi eskuleku daude, ahuntz edo besabe-akerrak. Hortzak burdinazkoak izaten ditu, behe-muturrak aurrerantz kakotuta dauzka, bakoitzean hiru hegal doaz eta bat pertikan. Tarteka hortzak txukundu egin behar izaten zitzaizkion.
