Léxico

arao

Izadiaren gainean indarra eta ondorioa omen dituen esaldia. –> Konjuru.

Ezponda eta araoa: Behinola, Perurena izeneko egoitzan Ezponda izeneko gizon bat bizi zen, gizon aginduzale eta beldurgarria. Hil zen Ezponda, baina noizik behin presente egiten zen, bere zaldiaren ferra hotsaren bitartez, hodei ilun eta mehatxugarrian ezkutaturik. Horrelakoetan arao edo konjuru egiten zen kalte-uxagarri. Horrelako batean, araoak indarrik ez eta apaizak ezkerreko zapata erantzi eta bota behar izan zuen hodeiaren alderantz, eta bat-batean oskarbitu zuen. Beste batean gurutzeaz baliaturik Mandoegiko leize-zulora bidali zuen. Beste batean, apaizaren lagun batek, leize-zuloaren ahoan, arroa erdi linazi barreiatu zuen eta apaizak aldi berean esan zuen "Ale adina urteko!", denbora hori guztia Ezpondak zigorturik eman zezala adieraziz. Baina orduan Ezpondaren ahotsa entzun zen "Nik horiek ere beteko". Harrezkero leize horri Ezponda deitzen zaio, eta ekaitzaldian, goizuetarrek esan ohi dute: "Ezponda mogitu duk orain ere!".

Murumendiko dama eta araoa: Murumendiko Dama, izar baten antzera, airean itsaso aldera pasatzen bazen eta uretan sartu, trumoi-hotsa sortzen zen eta egun batzuetarako eguraldi txarra ekarri ohi zuen. Santakutzetatik.