Léxico

Aideketan

aidekan.

Haur-jolas honetan, parte-hartzaileak lasterka abiatzen dira aulkian, harrian edo zuhaitzean... esertzera, eta bitartean hau diote: "Aideketan azkena jartzen dena". Toki egokia aurkitzen ez duena zaintzaile modura gelditzen da eta horren eginbeharra lagunetakoren bat tokiz aldatzen denean eskuaz ukitzea da. Jokoan ari direnak behartuta daude maiz samar tokiz aldatzera, eta batetik besterako lasterraldian harrapatutakoa izaten da hurrengo harrapatzailea. Halaxe jarraitzen da nekatu edo aspertu arte. (Berastegi)