Léxico

Abemariak

Arratseko ordu zehaztugabea, arratsalde aurreratu eta gauaren hasiera bitartekoa, iluntzen hasten zuenean neska-mutil gazteei jartzen zitzaien etxeratzeko ordua. Ordu horretan jo eta erreferentziatzat hartzen zen elizkanpaiari "abemarietakoa" esaten zitzaiolako du izen hori.