Cultural Groups

Gerora Asociación Civil Cultural Vasca de Córdoba

Gerora Asociación Civil Cultural Vasca de Córdoba euskal etxe argentinar bat da. Erakunde hau Cordoban 2010eko irailearen 9an sortu zen euskal kultura eta euskara zabaltzeko asmoz, diasporan ez ezik baita gizarte cordobarrean ere.

Eusko Jaurlarizak eukal etxe gisa onartu zuen 2013ko urtarrilean eta irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.

Bere izenak esaten duenez eta etorkizunari begira, Gerorak Euskal Kulturaren eta hizkuntzaren aldeko apustu handia egiten du.

Kide gehienak gazteak izanik, gure konpromisoa iraunkorra da eta epe labur, ertain eta luzera bere fruitua emango duen geroaren hazia erein eta indartzea da gure asmorik sakonena.

Gerorak egiten dituen ekintza guztiak doakoak dira.

Helburuak:

  1. Euskal Kultura zabaltzea.
  2. Beste euskal etxeekin lotura estuak lortzea.
  3. Euskal Eskubide historikoen aitorpenaren alde ekitea.
  4. Euskara irakastea eta zabaltzea.
  5. Euskal musika eta dantza sustatzea.
  6. Elkartasuna sustatzea.
  7. Zuzenbide estatuaren eta bakearen alde lan egitea.
  8. Edozein bortizkeria eta diskriminazio mota gaitzestea.

Gerora Elkartea osatzen duten kolektiboak:

  1. Baietz! Euskal Musika Taldea.
  2. Txotx! Cordobako Euskal Dantzak Taldea.
  3. Cordobako Euskara Taldeak.
  4. Euskara eta Kultur Taldea.
  5. Euskara, Musika eta Dantza txikientzat.
  6. Sutondo Euskal Sukaldaritza Taldea.
  7. Euskal Herriko Musika Instrumentuak. Alboka, Txistu eta Txalapartari buruzko ikastaroak.

Jarraian, Gerora Elkartea osaten duten talde eta kolektiboetan sakonduko da.

Euskara taldeak

Gerorak interesaturik daudenei bi aukera eskaintzen dizkie Euskara ikasteko. Alde batetik, mailaren arabera, ikasleek honako hiru talde osatzen dituzte: hasiberrien maila, maila ertaina eta aurreratua. HABEren kurrikuluma jarraituz, Euskara ikastaroan irakasleek eta ikasleek lau gaitasun linguistikoak lantzen dituzte. Hilabetean behin, larunbatean, ahozko trebetasuna hobetzeko"Mintza laguna" saioa egiteko biltzen dira Bestetik, Gerorak bere kide eta lagunei euskararen inguruko nozioak eta Euskal Herriaren Kulturaren oinarrizko konzeptuak ezagutzeko aukera ematen die. Horretarako Euskara eta Euskal Kultura izeneko talde bat sortu zen .

Era berean, Euskal Literatura Mintegia egin ohi da, honela Euskal Herriko idazleak ezagutaraziz.

Talde hauek, urtero , abenduaren 1tik 7ra arte, Euskararen Astea antolatzen dute. Honela, Euskara Cordobako aktibitate kulturalaren protagonista bihurtzen da eta cordobarrei kontzertuak, hitzaldiak edo antzerkiak, besteak beste, eskaintzen zaizkie.

Aste horretan Euskara ikasleek Liburu Askatzea burutzen dute. Honela urtean zehar ikasleek euskal antologiak prestatzen dituzte bi hizkuntzatan eta Euskararen Egunean hiriko plazetan uzten dituzte norbaitek irakurtzeko.

Urtero bi topaketa burutzen dira: bata Hizkuntza minoritario eta minorizatuen arteko topaketa da, eta bestea Olerki Eguna. Lehenengo kasuan: adituek, hizkuntzen historia, egoera, ezaugarriak eta abar azaltzen dituzte eta desagerpena sahiesteko baliabideak proposatzen dituzte. Bigarrenean, Euskara ikasleek garai guztietako idazleen poesiak irakurtzen dituzte euskal literatura zabaltzeko.

Musika tailerrak

Helburuak:

  1. Euskal kantutegia zabaltzea, hala kantu zaharrak nola modernoak
  2. Euskal musika tresna batzuen ikasketa bultzatzea.
  3. Ekitaldiak antolatzea beste artista cordobarrekin topaketak egiteko.

Tailerrak pertsona guztiei zuzenduta daude, adin mugarik gabe. Hauek dira eskaintzen direnak:

  1. Euskal perkusioa: panderoa, tarrañuelak eta abar.
  2. Txistu-Danbolina.
  3. Txalaparta.
  4. Alboka.

Euskara, dantza eta musika txikientzat

Helburuak:

  1. Haurrak Euskaran eta euskal kultur arloan murgilarazteko asmoa du.

Ekintzak Geroraren egoitzan eta Cordobako plazetan egiten ditu eta urtero Txiki Eguna antolatzen du. Talde honen arduradunak José Noé Fernández eta Natalia Bohé Aizpeolea irakasleak dira.

Dantza-tailerra helduentzat

Helburuak:

  1. Helduei euskal dantzak irakastea.
  2. Helduen parte hartzea bultzatzea .

Talde honek Geroraren elkartasun helburuak betetzen ditu euskal dantzak Haur ospitalera eta Zahar Egoitzetara eramanez. Arduraduna Natalia Bohé Aizpeolea irakaslea da.

Baietz!

Fernando Zabalza, Noé Fernández, Agustín Alonso, Franco Seghesso , Marco Seghesso eta Gaspar Jaurenak osatzen dute Euskal Musika Talde hau. Talde hau 2008an sortu zen Cordoban.

Helburuak:

  1. Euskara eta euskal musika zabaltzea dira.
  2. Euskal Herriari begirada berri bat eman nahi dio, sustrai argentinarrak eta latinoamerikarrak txertatuz bere errepertorioan.

Zazpi herrialdetako doinuak aurkeztean, moldaketak eurenak direla eta eurek egindako musika -tresnak erabiltzen dituztela esatea beharrezkoa da. Duela bi urte euren lehenengo diska grabatu zuten. Sortuz geroztik kontzertu asko eman dituzte Cordoban ez ezik Argentinako euskal etxe ugaritan ere. Jaialdi askotan parte hartu dute gainera.

Baietz Taldeko kideek Geroaren musika tailerrak martxan jarri zituzten lagunek jotzen ikasi eta goza dezaten.

Txotx! Cordobako euskal dantza taldea

Txotx! 2008an sortu zen Cordoban. Helburuak:

  1. Euskal dantzak zabaltzea.
  2. Sormenaren, edertasunaren eta dantzaren bidez euskal kultura erakustea.
  3. Euskal Dantzak irakastea eta Argentinako kultur arlo guztietara helaraztea.
  4. Dantzaren bitartez beste herritarrekin topaketak sustatzea.
  5. Disziplina arteko lana egitea, Geroaren kide eta lagunen arteko loturak indartzeko.
  6. Pertsona guztien integrazioa lortzea.

Bere sorreratik Txotx!ek ikuzkizun asko aurkeztu ditu, bakarka nahiz Baietzekin. Batzuetan, Cordobako kaleetara euskal dantzak eramaten ditu; bestetan herriko jaietako agertokietan agertzen da. Horretaz gain, urtero Euskal Aste Nazionalean parte hartzen du.

Sutondo. Euskal sukaldaritza taldea

Helburuak:

  1. Cordobako jendarteari Euskal Herriko janariak ezagutaraztea.
  2. Antropologiaren ikuspuntutik euskal sukaldaritzari buruzko hausnarketa sustatzea.

Ekintzak:

  1. Hilabetean behin Geroaren kideak eta lagunak elkartzen dira euskal sukaldaritzaren zaporeak dastatzeko.
  2. Sukaldariek janariaren jatorriaren eta bilakaeraren gaineko azalpenak ematen dituzte.

Xake taldea

Helburuak:

  1. Xakea irakastea.
  2. Xakean aritzea .
  3. Xake- txapelketetan parte hartzea
  4. Astean behin Geroraren egoitzan biltzen dira helburuak betetzeko. 2012an bi sari lortu zituen Cordobako lehen Xake Topaketan.

    Mus taldea

    Helburuak:

    1. Musean jokatzen irakastea.
    2. Mus jokoa sustatzea Cordoba hirian
    3. Mus topaketetan parte hartzea.

    Talde hau 2013an hasi zen eta handik aurrera hamabostean behin biltzen dira Geroraren egoitzan.

    Lilura . Ahozko Narrazio Taldea

    Helburuak:

    1. Arbasoen oroimenari bizirik eustea.
    2. Benetako gertaeretan oinarritutako fikziozko istorioak sortzea.

    Ekintzak:

    1. Belaunaldiz belaunaldi helarazitako istorioak idazten eta kontatzen dituzte eta agertokietan antzezten dituzte euren lanak.

    Kimuak genealogia taillerra

    Talde hau Gerorako kide eta lagunen artean norbere familiaren inguruko ardura sortu zelako eratu zen, hainbeste galderari erantzunak emateko asmoz.

    Helburuak:

    1. Eukal herritarren eta argentinarren arteko loturak zabaltzea.
    2. Gizarte cordobarrari, euskal diasporari eta Euskal Herriari gure historia erakustea.
    3. Euskara ikasketak bultzatzea.

    Ekintzak:

    1. Hilabetean behin elkartzen dira arbasoen bizitza eratzeko edo familiaren oroimenak grabatzeko.
    2. Teknologia berriak erabiltzen dituzte artxiboetan sartzeko eta genealogiari buruzko kontsultak osatzeko.

    Euskal kulturari buruzko mintegiak

    Helburua:

    1. Euskal Kulturaren arloari buruzko ezaguera sakontzea.

Jarraian Gerorak antolatutako ekintza batzuk aipatuko digu.

Mintegiak:

  1. ENTZUTEZ:Euskal Musikari buruzko mintegiak. Arduraduna José Noé Fernández Brizuela. Cordobako Unibertsitatea.
  2. Euskal Herriaren Historia: Mitoak eta errealitateak euskal historia nazionalaren eraiketan. Asier Artola EHU-UPV Unibertsitatea.
  3. Euskara eta Euskal Literatura, Elba Mocoroaren eskutik.
  4. La Nación Vasca. César Arrondo Irakaslea. Platako Unibertsitatea.
  5. Txistu Danbolin /Xirula Ttun-Ttun. Arduradunak Baietz! Musika Taldea.
  6. Euskal Herriko Historiaren hastapenak (Historiaurretik Erdi Arora arte). Asier Artola San Miguel EHU-UPV.
  7. Euskal Dantzak. Arduraduna Tapa. Tapa- Taldea izan zen.

Hitzaldiak:

  1. "Una visión argentina sobre la cultura vasca". Mikel Ezkerro
  2. "Lo que el abuelo quiso olvidar el nieto quiere recordar". Arrecifeseko Euskal Etxeko Laura Nobile.

Zinemaldiak:

Besteak beste, proiektatu dira Cordobako hainbat zinema-aretotan:

  1. Aupa Etxebeste!
  2. La Pelota Vasca
  3. Gazta Zati Bat
  4. Behiak
  5. Laurogei Egunean

Antzerkiak:

Maria Teresa Peveraro, Carolina Aguerrido eta María Ayelén Ceballosen antzezpena. Maria Teresa Peveraroren gidoia.

  1. Gernika gogoratuz! Recordando a Gernika