Kulturalak

Gerora Cordobako Euskal Elkarte Kulturala

Gerora Asociación Civil Cultural Vasca de Córdoba euskal etxe argentinar bat da. Erakunde hau Cordoban 2010eko irailearen 9an sortu zen euskal kultura eta euskara zabaltzeko asmoz, diasporan ez ezik baita gizarte cordobarrean ere.

Eusko Jaurlarizak eukal etxe gisa onartu zuen 2013ko urtarrilean eta irabazi asmorik gabeko erakunde bat da.

Bere izenak esaten duenez eta etorkizunari begira, Gerorak Euskal Kulturaren eta hizkuntzaren aldeko apustu handia egiten du.

Kide gehienak gazteak izanik, gure konpromisoa iraunkorra da eta epe labur, ertain eta luzera bere fruitua emango duen geroaren hazia erein eta indartzea da gure asmorik sakonena.

Gerorak egiten dituen ekintza guztiak doakoak dira.

Helburuak:

  1. Euskal Kultura zabaltzea.
  2. Beste euskal etxeekin lotura estuak lortzea.
  3. Euskal Eskubide historikoen aitorpenaren alde ekitea.
  4. Euskara irakastea eta zabaltzea.
  5. Euskal musika eta dantza sustatzea.
  6. Elkartasuna sustatzea.
  7. Zuzenbide estatuaren eta bakearen alde lan egitea.
  8. Edozein bortizkeria eta diskriminazio mota gaitzestea.

Gerora Elkartea osatzen duten kolektiboak:

  1. Baietz! Euskal Musika Taldea.
  2. Txotx! Cordobako Euskal Dantzak Taldea.
  3. Cordobako Euskara Taldeak.
  4. Euskara eta Kultur Taldea.
  5. Euskara, Musika eta Dantza txikientzat.
  6. Sutondo Euskal Sukaldaritza Taldea.
  7. Euskal Herriko Musika Instrumentuak. Alboka, Txistu eta Txalapartari buruzko ikastaroak.