Lexicon

debeku

Tradizioz egitea zilegi ez diren zenbait egintzaren berri eman izan da:

  1. Elizari gauez hiru bira ematea ez da zilegi.
  2. Gabon gauez ez da arrantzarik egin behar.
  3. Korpus Kristiz ez da ardi mozketarik egin behar.
  4. Ostiral Santuz ez da lixibarik egin behar.
  5. Ostiral Santuz ez da abererik uztartu behar.
  6. Ostiral Santuz ez da arkumerik jan behar.