Tradizioz egitea zilegi ez diren zenbait egintzaren berri eman izan da:
- Elizari gauez hiru bira ematea ez da zilegi.
- Gabon gauez ez da arrantzarik egin behar.
- Korpus Kristiz ez da ardi mozketarik egin behar.
- Ostiral Santuz ez da lixibarik egin behar.
- Ostiral Santuz ez da abererik uztartu behar.
- Ostiral Santuz ez da arkumerik jan behar.
