Entities

Ametzagaiña A.I.E.

Ametzagaiña A.I.E. es una institución sin ánimo de lucro situada en Lasarte, surgida a partir de un grupo de interés económico.

Está formada por tres empresas que circunscriben al entorno de la economía social:

- Adur Software Productions, Sdad. Coop.
- Komunikazio Biziagoa S.A.L.
- Antza S.A.L.

Ametzagaiñaren oinarrizko helburuak, enpresa bakoitzaren berezko jarduera garatzeko lankidetza, teknologia berrien ikerketa eta garapena, eta proiektu berrien gauzatzea dira.

997az geroztik Agente Teknologikoa da, eta Tekonologiaren Euskal Sarean integratuta dago, I+G Enpresa Unitate bezala. Elkartutako hiru enpresen ikerketa eta garapen beharrizanak betetzen ditu, euren lehiakortasunari eutsi eta indartu ahal izateko ezinbestekoa zaien maila teknologikoa lortu ahal izan dezaten.

Ametzagaiña taldeak hiru arlotan sailkatzen du bere jarduera: I+G, Internet eta Multimedia.

Ikerketa eta Garapenerako jarduera, Adur S.P. software enpresan sortu zen, aplikazioen garapenak hainbat hardware plataformatan eta sistema eragiletan ezarri ahal izatea ahalbidetzen duten lanabesaz baliatzeko.

Horrenbestez, hastapenak software Ingeniaritzan izan ziren, eta haren ondorioz bi erreminta sortu ziren:

Transparence: Aplikazioak sistema eragile batetik bestera eta hardware plataforma batetik bestera eramatea ahalbidetzen duen sistema da.

Xmaisu: Goi mailako zehaztapenezko sistema da, eta berorren bidez aplikazio modularren garapena, dokumentazioa eta ezarpena bermatzen dira.

Hastapeneko bi erremintez gain, merkatu berriak zabaltzeko estrategiarekin bat eginda, lengoaia naturalak tratatu ahal izateko ingeniaritzaren arloan ildo berriak zabaltzeko beharrizana sortu zen.

Horren ondorioz, Ametzagaiña I+G nabarmen hazi da, eta bere jarduera arlo bitan burutzen dute:

  1. Lengoaia naturalaren prozesaketa:
    Alde batetik, lexikoaren eta ezagutza gramatikal, morfologiko eta sintaktikoaren irudikapena jorratzen da, hizkuntz ezagutzaren mailako azaleko azterketa eta sintesietarako. Bestetik, hitzen eta esaldien araberako indexatze eta berreskuratzea; era berean, telezerbitzuetara eta informaziorako on-line sistemetara zuzendutako interfaze eleanitzak lantzen dituzte, bai eta itzultzaileak laguntzeko sistema informatikoak garatu ere. Gainera, informazioaren banaketa adimenduna laguntzeko tresnak eta enpresa ingurunean aplikatutako lengoaia naturalaren prozesaketa ere burutzen dituzte.
  2. Aplikazioak garatzeko ingeniaritza:
    Aplikazioen garapen etengabeak eta aldaketa teknologikoek, ikerketa ildo hau indarrean mantentzera behartzen dute, informazioaren irudikapenean eskatzen diren hobekuntzei eta plataforma berrietan produktuak ezartzeari, biei ala biei, erantzun jarraia eman ahal izateko.

Informazioaren irudikapenari dagokionez, erremintak egokituz ari dira, erabiltzeak merkatuaren estandar berrien araberako aplikazioen bistaratzea eta erabilgarritasuna izan dezan.

Sistema eragile berriek edo euren baitako funtzionalitate berriek, funtzio eguneratutak edukitzera behartzen dute, aplikazioen garapena eta oinarrian duten makinaren ezaugarri teknologikoak elkarren menpeko izan ez daitezen.

Transparence: plataformez gaindiko aplikazioak garatzeko sistema da. Transparenceren gaur egungo jarduera, informazioaren irudikapen fisikoari eta interfaze grafiko bateragarriei zuzendua dago, Fullemul teknologia kasu.

Xmaisu: aplikazioak garatzeko zehaztapenezko sistema da, Transparencek gaitua.

Interneten erabiltzeko aplikazioetan oparoa da Ametzagaiñaren ekarpen teknologikoa. Batzuetan ezagutza besterik ez da erabili izan; besteetan, lematizatze, indexatze edo berreskuratze motoreak. Badira ere lankidetza proiektuen emaitzak baliatutakoak, besteak beste:

EBOW (Euskal Bertso eta Olerkien Web-gunea)
CORPUS (Euskal Herriko Unibertsitatea)
GOTZON GARATE (Atsotitzen web-gunea)

Zenbaitetan, webgunearen sortze prozesu osoan aplikatzen da teknologia, esate batera ARGIA aldizkarian: dokumentuen atxikitzeko, lematizatzeko eta indexatzeko, edukien erauzketarako, orrialdeen gauzatze dinamikorako, eta abar.

Ametzagaiñak garatutako teknologia, multimedia euskarrietan ere erabili ohi da, hala denborapasetako web aplikazioetan nola CDetan.

Hona hemen argitaratu diren adibide batzuk: ARGIA, HABE, URTXINTXA, IKASTIRA, ORTIK ETA EMENDIK, GURE MENDEA, ARGIAKO ELKARRIZKETAK...