Ametzagaiña A.I.E. Lasarten kokatzen den irabazasmorik gabeko erakundea da, Ekonomi Intereseko Taldeko forma juridikoaren babesean jaioa.
Gizarte ekonomiaren esparruan ari diren hiru enpresak osatzen dute Ametzagaiña taldea:
Adur Software Productions, Sdad. Coop.
Gestio eta informaziorako irtenbide aurreratuak ahalbidetzea du helburu. Teknologia propioen laguntzaz, bezero, bazkide eta lankideen beharrak asetzen ditu; izan ere, errentabilitatea, merkatuan gidaritza eta onarpen soziala lortzea dute ardatz nagusi.
Komunikazio Biziagoa S.A.L.
Zeruko Argia 1919. urtean jaio zen. Ordutik, euskarazko prentsaren historiaren muinean dago. 60ko hamarkadako euskal kulturaren berpizkundean aldizkari erreferentziala izan zen. 1980an, ARGIA bihurtuta, protagonista izan da euskarazko prentsak eta kulturak egin dituzten urrats guztietan.
ARGIA argitaratzen duen KOMUNIKAZIO BIZIAGOA S.A.L.k, ordea, esparru berriak jorratu ditu, astekariaren eskaintza zabalduz: argitalpenak, jolasak, produktu osagarriak, LUMA denbora-pasen hilabetekaria... eta SAREKO ARGIAren bidez, Interneteko munduan sartu da.
Antza S.A.L.
Antza Komunikazioak bezeroari egokitutako komunikazio grafikoko irtenbideak eskaintzen ditu; eskaintzen dituzten zerbitzuen artean publizitate-diseinua, argitaratze-diseinua, web-orrien sorrera, multimedia eta argitaratze proiektuak daude, besteak beste.
