Enpresariak

Arizmendiarrieta Madariaga, José María

Arretzinaga.

Abadea eta Arrasate/Mondragón kooperatiba mugimenduaren arima.

Markinako (Bizkaia) hiribilduko Barinaga elizaldeko Iturbe baserrian 1915eko apirilaren 22an jaioa eta 1976ko azaroaren 29an hila.

Gazte gaztetatik erlijioaren deia jasan zuen eta 12 urtez maiorazkoa bere anai Patxiri ematen dio, lau anaiaren artean hurrena, eta Arteako (Castillo-Elexabeiti) "latines" Seminariora doa 1928an.

1931an II Errepublika aldarrikatzen da eta herria irakinaldi politiko eta sozial baten sartzen da. Abadegai direnek elizaren aurkako mintzaldietan berotasunaren sintomak antzematen dituzte. Arizmendiarrieta Gasteizko Abadetegi Nagusian sartzen den urtea da, gizateriaren 5. mailan sartuz filosofia eta teologia ikastaroekin bat eginez.

On Jose Miguel Barandiaran, antropologoa eta humanista, Manuel Lekuona, olerkaria, ikertzailea eta euskal kulturaren bultzatzaileak, besteak beste, bezalako irakasle sorta hobezinak izanez, Lekuonaren lana zen Kardaberaz Akademiaren baitan galde-sorta, artxibo- eta azterketa-tekniken aplikaziorako herritarren lankidetzari begira zabalik dauden gaietan hezi zuten. Halaber, euskaraz garatzen ditu toponimia, filologia eta euskal kulturarekiko ikasketak ere, eta Juan Ajuriaguerra Euzko Alderdi Jeltzaleko (E.A.J.) Lehendakaria eta abertzalearen ekimenez euskaraz bakarrik idatzitako "Eguna" egunkarian gerora bere lankidetzarako aukera dakarkio euskara bikain erabiltzeak. Lanen bitartez kultura azalez estalitako helburu politikoak ostentzen zituen susmopean zegoen Akademia zen.

1936ko uztailaren 18ko Espainiar Guda Zibilaren burrunbak entzuten dira, Arizmendiarrieta bere Iturbe (Markina) etxean harrapatu eta Bilboko Abandoko Kuartel Nagusira deitua izanez. Bere abadegai izaeragatik eta euskal hizkuntzan hezitakoa izanagatik, gudaria izateaz gain, aldikako kazetaria ere bada. Gazteleratik euskarara albisteak eta artikuluak itzultzen ditu eta "Eguna" egunkarian "Arretzinaga" izengoitiz idazten du.

1936-1939ko Guda Zibilak behatokirik hoberena eskainiko dio, komunikabideena, informazio-muinaren eta komenientzia politikoen araberako gezurrezko edo egiazko albiste-iturria, gezurraren azalez estalitako mezuak. Euren zoria gainditzeko gai ez diren agintariei men egitea besterik ez duten alfabetatugabeen zoria baitaratzen du. Ezjakinak menpekotasunean besterik ez dira garatzen.

1937an Franco Jeneralaren tropek Errepublikar-abertzale aldea suntsitu ondoren, abertzaleak zirenak edota eurekin harremanak izan zituztenek dira lehendabiziko errepresaliatuak.

Arizmendiarrietak arriskua antzematen du eta Frantziara ihes egiten saiatzen da baina, gorabehera asko izan ondoren, Lazkaora (Gipuzkoa) arte heltzen da eta itxaroten duen bitartean, frankisten artean ezaguna den gizon bat azaldu eta etxera itzuli eta Errekruta-Kutxan aurkeztea gomendatzen dio. Etxera itzuli, eta berehala Bilbora doa. "Salakeria" baten biktima da eta Larrinagako espetxean atxilotzen dute. Garicano Goñi fiskalak heriotza zigorra eskatu ondoren, aske uzten dute kuarteletik kobratzen zuena ikusitakoan eta ez egunkaritik. Burgoseko bulego militar batera bidalia, bere abadetzarako gogo-zaletasunarekin darrai, eta atzerriratutako Mugika Monsinorea gotzainaren ordezko eta Euskal Elizako Administratzaile Apostolikoa zen Lauzirika Monsinorearen idazkariak igorritako ohar baten zihoanaren arabera Gasteizko Seminariora bertaratu gabe egindako ikasketak homologatzea eragozten zion zuzenbide kanonikoarekin topo egiten du.

Arizmendiarrietak Burgoseko Seminarioko Irakaslea zen Temiño Doktorearekin zituen harreman onak presentzia birtualean bihurtu zituen eta Gasteizen Lauzirika Monsinorea epaimahaian zegoen azken azterketen murrizketa bitartez oztopo kanonikoak ekidin egin zituen. Helburu etikoa ezarriz, beti aurkituko ditu helburua lortzeko bideak. Gasteizen 1940ko urte amaieran bere ikasketak burutzen ditu eta bere lehen meza Markinan 1941eko urtarrilean ematen du.

1941eko otsailaren 5ean kartoizko maletatxo batez eta soinean dituen gutxieneko arropaz Arrasateko trenaren geltokira iristen da. Ez dio inork itxaroten eta bakardadean abade etxera doa. Ustekabeko etorrera, Lauzirika Monsinoreak Arizmendiarrietarena zen Lovainako Unibertsitatean soziologia ikasketei jarraipena emateko asmo eta gogoaren aurka erabakia. Arrasate, 7.000 biztanledun herria, izango da gizon horren eskutik inoiz ikusi gabeko eskarmentu sozio-ekonomikoaren laborategia. Arrasatek landa lurretik hirigunerako kultura aldaketaren prozesuan gizarte mailako tentsiodun iragana du.

1934ko urriaren 5a zela, egun bakar baten agortuko den iraultza sozialistaren lehen kimuak eztanda dagi, aurretik hiru pertsona eramanez. Ekimen hori frankisten garaipenaren ondorioz kontu-garbitzearekin bizkortutako zapaldutako gorrotoen eragile da, 37 biktima ekarriz, tartean hiru abade. Guda zibilak kolpatu eta arlo politikoan eta sindikalean bizigabe dagoen Herria; Arizmendiarrietak bere "ideiak banandu egiten gaituzte, beharrizanak elkartu" ekimenerako asmoak berrindartzeko aprobetxatzen duen unea da. Esaldi existentziala, instantzia apolitiko eta beharrizan kolektiboekiko sentibera den komunitatea dinamizatzeko aukera bakarra. Premia hezkuntza profesionalak du, herritarren alfabetatzeak, askatasunean gaitasunaz eta autonomiaz jabetzea, eta hori "jakintza sozializatu ahal izateko demokratizatzeko" esaldian sintetizatzen du.

Eskola profesionala da tresna estrategikoa, askatasunerako lehendabiziko plataforma. Elizaren kideko diren mugimenduekin batera diharduen pertsona taldeekin lan egiten du: Gaztedi Katoliko Langileak (G.K.L.), Ekimen Katolikoko Gaztedia eta beste batzuk. Konpromisoaren oinarria kontzientzia hartzean datza, egituren antzaldaketarako hasierako hazia, aldaketa prozesuan dagoen edozein gizarteren guda tresna. Iraultzaile ororen edo eraberritzaile apal bezala, komunikaziorako baliabideak darabiltza iritzi-jarrerak eratzeko, oldozmenak hurbiltzeko, ideiak sakabanatzeko eta urrundutakoengana hurbiltzeko.

Lehendabiziko panfletoak gudariei zuzentzen dizkie, eta geroago zentsuraren eskariak edo irakurle berriek ezarritako segidan diren izenburu ugari azaltzen dira. Eskatu halako izendapenak, alegia: "Aleluya", "Equis", "Ecos", "Cooperación" eta azkenik egun duen "TU" (Trabajo y Unión) izenez. Bere gogoetak eta iritziak, unean unean idatziz adierazi zituen, eta behin artxibatu ondoren, oroimen historikoaren zati ditugu, inguru "sozial eta teknozientifikoaren" etengabeko aldaketara egokitzekotan egindako norbere ibilbide zabalarena alegia. Artikulu, sermoi eta hitzaldien idazle ikaragarria, libururik idazteari nahita uko egiten dio, aurrerapenak irentsi egingo balu bezala, eta beharbada bere etengabeko gogoetak gidatuta: "ideiez ugari, ekimenez urri".

Arizmendiarrietak ez du seminarioan jaso eta 1950etik 1954ra bitartean Zuzendariordea izan zen Gasteizeko -Malaga 1948-1952- Gizarte Eskolan geroztik egindako ikastaro trinkoak baino ikasketa gehiagorik. Bere ekintzengatik, jendearekin zuen harreman zuzenetik eta komunikaziotik ere ekimenerako ideiak erauzten zituen intuiziozko jeinua izan zen, eta horrek guztiak informaziorako berezkoa zuen jakin-minari erantsita, abantaila egoeran jartzen dute. Bere sinesmenetan irmoa utopiaren bideetatik abiatzen da atzera-egitea eskarmentu beharrizanarekin zainduz, egitura aldaketetara jokoan dabilenarentzako, gizaki berriaren ametsetan diharduanarentzako aitzakia zuhurra. Arrasaten zenetik aurrera, komunikaziorako hausnartutako tresna lez gaztelera lehenesten du funtzionaltasunagatik edo mesfidantza xede den mugimenduarekiko Madrildik datozen ustezko mehatxu-aurreko blindaje gisa den ez dakigun arren.

1947tik-1955ra enpresa eta bere berrikuntzari buruz teorizatzen du, eta formula desberdinez langileek kudeaketa eta inbertsioan integratzearen garrantziaz enpresariak kontzientziatzen ahaleginduko da, elkarrekin egindako kudeaketaren eta ordain bikoitzaren ideia, kontsumoarena eta inbertsioarena, langileen txertatze mekanismo bezala bultzatu eta enpresaren kudeaketa eta boterean parte-hartzea egi bihurtuz.

Hutsaren eta axolagabetasunaren artean urtzen den alferreko predikua. Ardatz-aldaketa eta bide berriaren hasiera. Elkar kudeatutako enpresa baten bideragarritasuna edota une bakoitzean ezargarria litzatekeena Eskola Profesionalean hezi eta bere ideiekin bat etorriz boterearen loturetatik eta dirutik guztiz aldendutako eta txiroak ziren pertsonekin saiatu.

Arizmendiarrietak ez zuen kooperatibak sortze asmorik, partaidetzaren balio eraldatzaileari buruzko eta erakundeen kudeaketan pertsonenganako konfiantzari buruzko pertsonak kontzientziatzearen asmoa du, ez dihardu formula jakin baten alde.

Arrasaten kooperatiba eredua bereganatzen du eta Kooperatiba Eskarmentua izenburupean merkatuaren eszenatokian azaltzen da. Eskarmentua izendapenaz irauten du, osatu gabe edo Eskarmentu gisa errepika ezina izanagatik jarraituko duelako.

Gogoetalaria eta pragmatikoa izanik, abagune egokian eta garaiz arrakasta sozialaren ataria den arrakasta materialaren bila norabidezko estrategien ekarpena dagi. 1956ko urtean, behin sustraituta, arrakastatsu bilakatu zen lehen enpresa, ULGOR, bere sortzaileen akrostikoa (Usatorre, Larrañaga, Gorroñogoitia, Ormaetxea, Ortubay), FAGOR markak, 1959an ente berriak sortuko dituzten sekuentziatutako kontzeptu-sorta berri batzuk dakartza: finantzazkoak (Lankide Aurrezkia), gizarte segurantza (Lagun Aro), eta industria atalean (1964), Lurraldeko Talde Kooperatiboa, etab. Mondragón Corporación Cooperativa (M.C.C.) antolakuntza sare korapilatsuaren inguruan gerora garatu eta ibiliko diren erakundeen konstelazioa.

Arizmendiarrieta, kooperatiba fenomenoari irudiaren kiribilak lotuta, beste ezeren gainetik abadea da eta fededun gizona. Arrasateko San Juan Parrokiako bizitza guztirako lagunkidea eta parrokiako ordain urriarekin bizi den txiroa. Bere erlijio sinesmenean zindoa, maila sozialean aurreratua eta moralean ebolutiboa. Bere zerbitzurako grina eta entrega, bere ebanjelio-sinesmenekin koherentzian, hurrengo txinatar esaldian gauzatzen da: "Sortu eta ez eduki, jardun eta ez irabazi, aurrera egin eta ez menderatu"

Izanaren laburpena, gizon berri jaberik gabe eta eskuzabalarekin amets egin dezana animatzen duen hiruko zenobiala, ameslari sozial eta betidaniko utopiaren asmoa. Arrasateko mikroutopiak erokeria zirudien, askok eta askok porrota aurreikusi zuten unean gauzatu zena. Baina gizon berriaren kontzeptu berri horrek, gizasemearen baitan edo immanentzietan eragiten du eta gutxituentzako da.

Izatez datuek Arrasateko eredu autokudeatutakoaren birsorgarritasun zaila egiaztatzen dute.