Literatoak

Urquijo Ybarra, Julio

1871ko apirilaren 3an Deustun jaiotako jakintsu eta euskalaria. Donostian hil zen 1950eko urriaren 28an.

Hainbat kontzeptutan nabarmentzen zen familia bateko semea: bere anala zaharrena, Adolfo, Uquijoko kondea, politikaren eta administrazioaren munduan ibili zen. Jose Maria anaiak "La Gaceta del Norte" sortu zuen eta buruzagi politiko garrantzitsua izan zen. Rafaela izebak Comunidad de los Angeles Custodios delakoa sortu zuen.