Musikakoak

Sehaska kantak

Gaztelaniaz “nana” deituak haurrak lokartzeko erabiltzen diren abestiak dira. Euskaraz lo-kantak deitzen zaie, Aulestin, Azkuek dionez dringilin dranguak eta bereziagoa dena uauatxua.  Uaua hitzari buruz asko hausnartu eta idatzi dute AstarloaArana Goiri eta Azkue berak. Deigarria izan zen sehaska kanta batean “ume” esanahiarekin erabiltzeak,

Uauatxuba lo eta lo 

zuk orain eta nik gero

zuk gura dozun orduren baten

bijok egingo dogu lo.

Uauatxuba lo eta lo

zuk orain eta nik gero

zuk gura duzun ordu batetan

biok egingo dugu lo.

Zalantza barik onomatopeia bat, ohikoa dena Amerika latindarra osoan non guagua, guaguita esten duten haurra izendatzeko. Corominasek hitza ikertu du eta kitxuazko wuawua hitzetik erator arazten du. Den-den Araban, gaztelaniaz ere  erabiltzen da. Baraibarrek dionez Kubatik iritsiko zen. Azkueren kantutegian 57 sehaska kanta jasota daude, hauei  Aita Donostiak jasotakoak gehitu behar zaizkie. Doinuak soilak dira, hitzak bezala, eguneroko bizitzaren zehaztasunez beteta, baita ere naturako izakiak eta gauzez. Aita Donostiak adierazgarrienak lotzen ditu era bikainean: bere haurra lokartu arazi nahi duen ama baten plantak eginez. Errimak eginez bere belaun eta gorputzarekin saiatzen da loak hartu dezan umea. Bere sehaskan utzi behar du oraindik afaria prestatu behar badie egun sargorian belarra mozten aritu diren senarra eta semei. Zer abesten dio? Pozoia darion kaleko kupluren bat? Ez. Entzun iezaiozue:

Umeak begitxoak ixten ari da. Gasa haztagaitz dirudien lainoa altxatzen ari da itsasaldetik. Itsasoraino iristen den ibar horretako ikuspegi lasai eta bareak bere ezpainetatik bertsu hauek jariatzen ditu:

Itsasuetan laño dago

Itsasoan laino dago

Baionako barraraiño

Baionako barraraino.

Nik zu zaitut maitiago

Nik zu zaitut mateago

txoriak bere urniak baño

txoriak bere umeak baino

Lo, lo, lo ….

Lo, lo, lo …

Ama isiltzen da; ilunabarra, lasaia, zuhaiztiak bareak, artizarra zeruan ageria da, ama euskaldunaren anima bere baitan biltzen da. Malko isil bat bere begietan azaltzen da. Oroitzapen tristeren bat? Senar jokalariena, agian, jarri ote bere ezpainetan bertsu amultsu hau?

Altza eder ur airian

Altza eder ur ondoan

iru arrosa Mayatzian

hiru arrosa maiatzean

amoriorikan eztuenak

amodiorik ez duenak

eztu miñikan biotzian

ez du minik bihotzean

Baino amak bere nahigabeak ahaztu eta aita bezala, bere senarra, anaia bezala ardiak eta behiak larrera eraman behar dituen, umearenganako maitasunean jartzen du arreta, haien hizkuntza berean mintzatuko da eta herriko enparantzan igandetan ikusten dituen mutilen antzera dantzatuko dena. Ardien artilearen kolore zuria  eta baserriko balkoiraino iristen diren gerezien kolorea duten masailetan musu luze eta isila ematen dio, eta ilunabarraren soinuan, bere belarrietan hitz bakarra ahopeka esaten dio, zatika, hilabete batzuk beranduago emango dion aia bezala:

Tun, kurrun, kutun, kutun, kutun, kurrun, kutuna

Lo!, lo! ….

Eguzkia zerumugan goraka ari da: umea esnatu da. Bere senideak, biziki maite dutelarik, inguratu eta loxintxak eginez abesten diote:

Binbili-bonbolo

Binbili-bonbolo

sendal lo

zein da lo

nire aurra lotxo, lotxo

nire haurra lotxo, lotxo

nik emanen dizkizut

nik emango dizkizut

bi kokotxo

ni kokotxo

arratsaldian txokolatia

arratsaldean txokolatea

Baino umea esna dago, ez du lorik egin nahi.  (Amak) bere arreta bereganatzeko, bere irudimenari sari potoloago bat eskaintzen dio:

Nere maitia, nik zuretzat

Nire maitea, nik zuretzat

surtan dauzkat

surtan dauzkat

erdi-erdiya emango dizut,

erdi-erdia emango dizut

beste erdiya niretzat

beste erdia niretzat

Gereziondoan lotara ezkutatzen den airean dabilen txoritxo bat ikusten du eta abesten du:

Arbolaren adarraren aldaskaren

Arbolaren adarraren aldaskaren

puntaren puntatik

puntaren puntatik

txoriñua kantari.

txorinua kantari.

Nork eman dezake aireño uni

Nork eman dezake aireno uni

Handik gutxira, zeru urdinaren azpian argi eta garbi ikusten da urrutian sai bat igarotzen ikusten du, handientsu, eta bere ezpainetara kopla hau iristen da:

Bonbolontena, nire laztana,

Bobolontena, nire laztana

ez egin lorik basuan

ez egin lorik basoan

aizteritxuak eramango zaitu

azeritxoak eramango zaitu

erbiya zeralakuan. Bo!

erbia zeralakuan. Bo!

Akerra Prantzian

Akerra Frantzian

balego

balego

akerrak kanta

akerrak, kanta

Idiak dantza

idiak, dantza

auntzak

ahuntzak

danboliña jo

danbolina jo