Politikariak eta Kargu publikoak

Arana Goiri, Sabino de

Bizkaitar bat, Jelalde.

Politikaria, idazlea, eta bizkaitar ahalduna. Bilborekin 1890ean bat egingo duen Abandoko errepublikan 1865eko urtarrilaren 26an jaio zen, Sukarrietan 1903ko azaroaren 25ean zendu zen.

Santiago de Arana bere aita guda karlistaren gorabeheretan sartuta zegoela, zortzi urte zeuzkala, 1873an Lapurdira atzerriratzea erakarri zion.

1876an sendia Bilbora dator eta Sabino Arana Urduñako Jesusen Aiten ikastetxera bidaltzen dute batxiler ikasketak bertan eginez.

1882an, Abandoko bere etxean gaixorik dagoela, bere Luis anaiarekin dituen eztabaidek karlismo foruzaletik abertzaletasunera daramate. Doña Pascuala de Goirik bere semeekin batera Barcelonara joatea erabakitzen du. Bere aizta Paulina familia-kronista da; zati baten argitaratutako bere Memorias lanean, bizi izatea egokitu zitzaion aldi gorabeheratsua ere azaltzen digu. Luisek arkitektura ikasten du eta Sabinek Legeak, Filosofia eta Letrak eta Natur Zientziak.

1888an Aranatarren ama Barcelonan hiltzen da. Sendia Bizkaira dator Pascuala de Goiri Andrearen hilotza eramanez. Bere bost urteko ikasketa ofizialak igaro ondoren, gogoko eta erabat atsegin dituen gaiak kementsu ikasteari ekiten dio. Bizkaya por su Independencia bere lehen idazlana argitaratzen den 1892. urtera arte, historia, legegintza, hizkuntza eta gizarte-politika arazoak ikasteari ekiten dio eta jatorrizko euskal legeak berrezartzeko erari buruz gogoeta sakona egiteari ere. 1886. urtean "Bizkaya'ren Edestija ta Izkera Pizkundia" argitaletxea sortzen du.

1886tik 1893ra bitartean hizkuntza-, historia-, literatura-, eta berpizkunde-izaerako lanak argitaratzen ditu. Bere politika-jokabidea, Begoñako Larrazabal baserrian egindako hitzaldiaren eta urte berean agertutako Bizkaitarra agerpenaren ondoren hasten da.

1894ean "Euzkeldun Batzokija" elkartea sortzen du, lehenbiziko abertzale gunea. Urte biok, 1893-1894 bere politika-hasierakoa, eraginkor eta istilutsua, agerraldiak, zigorrak, espetxeak eta prozesuak sortarazten dituztenak izango dira. 1898an Bilbotik probintzia diputatu hautatua da.

1899an 103 ale bakarrik argitaratu zituen El Correo Vasco egunkaria sortzen du. Bere argitalpenak erortzen diren heinean beste batzuengatik ordezkatzen ditu, bere politika-gatazka bizian ekiten jarraituz. Sabino Arana sozial-kristautasunaren aitzindarietako bat izan zen eta baita Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzaile ere. Hendaiako 1901eko irailaren 16ko Ortografia Kongresuan, euskararen ortografiaren batasunerako oinarriak ezartze aldera, Iturralde y Suit, Arrese-Beitia, Luis de Arana y Gori, Serapio Mugika, Estanislao de Aranzadi, Resurrección María de Azkue, Telesforo de Aranzadi, Juan Carlos Guerra, Domingo Agirre eta antzeko ospe handidun gizabanakoek bertaratuz Arturo Campionekin batera lehendakariorde izendatua izan zen. Hendaiako Kongresuari bost urte aurreratuz, 1896an bere Lecciones de Ortografía del Euzkera Bizkaino argitaratu zuen.

1902ko irailaren 11an Hondarribian Kongresua berriz biltzen da eta "Eskual Zaleen Biltzarra" elkartea sortzen da, Arturo Campionekin ere, bertako lehendakariorde izanez. Arana eta Goiriren ortografia-sistemari gogor aurre egin zitzaion. Baina bere heriotzaz geroztiko 14 urtegarrenean eratu berria zen Euskaltzaindiak Arana eta Goirik eta baita Azkue, Bonaparte, Oihenart, Darrigol eta Duvoisin idazleek adierazitakoetan oinarrituz euskararentzako behin betiko ortografia-sistema onartu zuen. Honekin, errenazentistek beraien liburu, aldizkari eta egunkarietan erabiliko duten ortografia arrazoizko eta argi bat ezartzen da. Gure euskal berpizkundeko ospetsuenez eratutako Euskaltzaindiak, Aranaren euskerararekiko lana, Adema, Azkue eta Campionenekin bere garaiko egunkarietan gordintasunez adierazitako gorabehera pertsonalak alde batera utzita, onartu egin zuen. Sabino Aranak, 1886ko uztailean, "El Proyecto de Academia Bascongada del Sr. de Artiñano" zeritzon bere artikuluan jaun horrek Durangoko urte horretako Euskal Jaietan aurkeztu zuenaren aldeko bere artikulua Euskal Errian argitaratu zuen.

Bere lan poetikoa 33 abenda-ereserkitan, olerkiak eta abestietan gauzatzen da; bere kazetaritza oldartsua 600 artikulutik gorakoan eta bizi zela bere argitaratutako euskara-, literatura- eta politika-lanek 14. Bere eskutitz asko galdu egin dira edota norbanakoen bildumetan sakabanatuta daude. 17 urtez oldarkor eta esetsian ibili izanagatik akituta, gaixoak larri jota espetxetik irteten du, Sukarrietan 1903ko azaroaren 25ean, 38 urte zituela, hilez.

Bere bizitza ezagutzeko oinarrizko lan bezala lehenengoz eta behin Ceferino de Jemein-ek egindako Biografía de Arana-Goiri'tar Sabin Bilbao 1935; Obras Completas de Arana-Goiri'tar Sabin, Sabindiar-Batzak egina, Buenos Aires; El Libertador Vasco, Pedro de Basalduak, Buenos Aires 1954; Historia del Nacionalismo Vasco, M. García Venero-k, Madril 1945. Bere ehungarren urteurrena zela eta, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos-n bere lanari buruzko artikulu batzuk argitaratu dira: "Poesía y Música en las Canciones de Sabino de Arana", Joaquin de Gamboa-k, 63, 64 y 65 zkiak., Buenos Aires 1965; "Sabino de Arana: Centenario" por la Dirección y "Sabino de Arana Goiri. La Generación Vasca de 1898", Manuel de Irujo-k, 60. zkia., Buenos Aires, 1965.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Sabino Arana Goiriri buruz.