Gerrillariak

Santa Cruz Loidi, Manuel Ignacio

Santa Kruz apaiza.

1842ko martxoaren 23an Elduaienen jaiotako apaiz-gerrillari gipuzkoarra. Pasto, (Colombian) 1926ko abuztuan zendu zen.

Jatorri oso apalekoa, oso goiz ume zurtz gelditutakoa, bere amaren aldeko osaba bati esker Gasteizko Abadetegian sartu zen, apaiz bertan ordenatuz. "Akats modernoen" aurkako gotorleku horretan izan zuen egotaldia Manterola kanoniko ospetsuaren egotaldiarekin eta katolikotasun militanteengandik Aita Sainduaren lurralde- eta espiritu-boterearen erronka bezala ikusten zen Italiako erreinuaren aldarrikapenarekin ere garaikidea zen. Ez da harritzekoa, beraz, Santa Kruzek zuzen Isabel II.-aren Monarkia liberalaren aurka, ultramontanoen asalduaren adierazgarri zen alderdi karlistaren alde, konspiratzea. 1866an, bitartekotasunez, Hernialdeko parrokiara igorri zuten, 1868ko iraultza liberalak eztanda egitean bertan izanez. Konspiratzaileekiko zuen lokarria hain da sendoa eze, atxilotze agindua emanik, 1870eko urriaren 6an ihes dagi, On Karlosen zioagatiko begikotasunak berritzen diren Iparraldean ostenduz.

1872ko udaberrian itzultzen da eta kaperau bezala talde baten sartzen da. Ahalegin horrek porrot eginez, abuztuan berriz itzultzen da, orain taldeburu bezala, eta kanpaina berriz hasten du San Prudentzioko sorpresarekin, hilaren 9an. Atxilotua eta Aramaiora fusilatzera eramana, berriz ihes dagi erreka baten urperatuz ordu asko kanabera huts baten bitartez arnasa hartzen egonaz. Ihesaldi bi horietatik aurrera izango da Santa Kruzen elezaharra sortzen hasten den unea, Baskonian izan diren ehundik gorako abade-gerrillarietatik bat, aldiberean gorrotatua eta mirestua, mendi eta lainoen artean beti labana. Hilabete horretako 12an, Garrizagako kobazuloan ostenduta egon ondoren, berriz ere Iparraldera doa, abenduaren 2an, zegokion agindua jaso orduko, gerrilla berriro hastan duten 50 gizonez osatutako partida batez itzuliz. Ibilbide eta kontra-ibilbide luzetan mikeleteak eta foralak nekatu ondoren, 1873ko urtarrilaren 19an Osta koronelaren eta hilabete bereko 26an Iturriotzen Gonzalez Kapitain Nagusiaren gainera, ustekabean erortzen da.

On Karlosek nahaste errepublikarrari probetxua ateratzeko bere tropak berrantolatzen dituenean Lizarraga jenerala izendatzen du Gipuzkoakoen komandante. Santa Cruzek ez zuen agindutakoa bete. Ordutik dator bere "Guardia Beltza" osatzen zuten pertsonak banan banan izendatuz egiten duen aldarrikapen ospetsua: "Yo hago mi guerra. Yo tengo mis hombres: capellán, don Valero; ayudante, Albistur; guía, Luxia; secretario, Caperochipi; sargento, Arbelaiz; chistulari, Zabalo; tamborrero, Toloxa; Yo tengo mi lema: Viva la Religión, Vivan los Fueros." Bere gainetik direnekin izango duen liskarra gero eta handiagoa izango da, bereziki Lizarra jeneralarekin.

Agintari errepublikarrek bere buruari prezioa jarriz, urtarrilaren 31an Lizarragak etsaiaren aurrean, Aian, bakarrik uzten du; bere liskarrak eta gaitzespenak -1870eko eta 1872ko ofizialen eta latorrigileen ihes egiteak- bata bestearen atzean datoz, karlisten buruzagien belarrietara abade-gerrillariari egotzi edota berak egindako sarraskien kontakizunak iristen zaizkien bitartean. Bere izenaren aipamenak bakarrik bere lurralde-kide zirenengan laztura sorrarazten zuen. Murrizteko asmoz, Lizarraga Santa Kruz bisitatzera joan zen Lekunberrik zeukan lekura berarekin akordio batera iristeko asmotan. Hainbestekoak ziren abadeak ezarritako baldintzak eze, ez zen otzantasuna izateko aukerarik. Istilua 1873ko martxoaren 17an bere gorenera iritsiko da Lizarragak azken zigorra Santa Kruzentzako eta bere Idazkaria den Cruz Ochoarentzako agintzen duenean. Bere indarrak karlisten gudaroste erregularretan barneratuak izango ziren. Apirilean Juan Egozkue komandante karlista fusilatzea agintzen du eta handik gutxira bere ibiltzeko baimenik gabe ibiltzea debekatu egiten du.

Maiatzean karlismoak gero eta indar handiagoa hartzen du diziplinaren diziplinari eta enkoadratze egokiari esker. Eraulen ematen da jada deklaratutako eta nabarmena den guda baten lehendabiziko bataila garrantzitsua. Santa Kruzek, halere, guda bere kasa egiten jarraitzen du. Ekainean Endarlazako (Naf.) 36 karabinerok zaindutako gotorlekua bere 200 gizonez eraso zuen. Lehendabizi emazte eta semeak bahitu bezala hartuz, karabineroak ikurrin zuri batez amore eman nahi dutela antzematen da, baina, gerrillariek aurrera egin ahala tiroz hasten dira 12 erasotzaile zaurituz. Erantzuna ikaragarrizkoa izan zen; bizirik atera zirenek hilabete horretako 4an errukirik gabe fusilatuak izan ziren.

Endarlazako gaizpideak karlisten Estatu Gorenaren pazientzia gainezka jartzen du eta abadeari bizirik ateratzeko aukera guztiak etetea erabakitzen du. On Karlosek berak ere erabat gaitzetsi zuen. Horrela, Beran Valdespinako Markesari ematen zaio (uztailaren 9a) eta muga igarotzen du. Baina irailean Esteban Indart (Lasalako Korneta) eta Francisco Arbelaitz (Praxcu Bordagaraico) Lizarragaren eskutik fusilatu izanak berriz itzultzera bultzarazten dute. Lehendabizi Aritxulegin du gotorlekua, korreligionarioen eta gobernukideen aurka defendatuko da, berea izan zuen batailoi bat Berrobin matxinatu egiten du eta, matxinatutako 18 konpainiak, Asteasun hain gorrotagarria zen Lizarragari itxitura jartzen diote. Azkenean ere menderatua, eta bere partida bedeinketatuz, bere lankide izan zituenak banan banan besarkatzen ditu eta abenduaren 7an, behin betiko Frantziara abiatzen da bere gizonak Araotzen errendituz.

Nantesen babesten da baina hain ezagun duen Donibane Garazira itzultzen da, konspiratzeko asmoz, bertan poliziak harrapatua izanez. Frantziar lurraldetik bota egiten dute baina arinago Lilleko jesulagunen ikastetxean, Regnier kardinalak irregulartasun kanoniko guztietatik aita sainduaren barkamena ezagutaraztera ematen dio. Geroztik Londresen bizi izango da.

Antza denez azkenean ere alhadurak apaiz gudulariari heldu zitzaizkiola dirudi bere londresko komentuan guda karlistaren amaieran ikaragarrizko depresio baten sartu baitzen. Emakume ingeles errukior baten eginahalei esker Jamaikara joan zen eta 15 urtetan zehar bertakoak misionatzeari ekin zion. 1892an gotzainak jesulagunen jabegopekoa zen Pastoko Abadetegi Ikastetxera (Colombia) bidali zuen, lagundian sartu gabe jesulagunen arauak jarraitzea baimendu zitzaiola. 1920ko uztailaren 30ean, 78 urtez eta 28 misiolari eginik, nobiziatuan onartua izan zen. Jesulaguna sei urtetan zehar izana, seigarren horretan hilez (1926ko abuztua) bere fededun indigenek berengandik ikasitako euskal abestiz egindako hileta elizkizunak izan zituen.

Santa Kruzen ekintza gogoangarriak -benetakoak edo oinarririk gabekoak- , esan den bezala, legenda entzutea sorrarazi zioten apaiz gudulariari. Bere izaera menperaezinaren inguruan aurkako zituenak eta miresten zutenek eskaintzen dizkigute. "Su carácter taciturno y sus recias pasiones, sometidas a tortura por el fuerte freno religioso, hacían de Santa Kruz el tipo perfecto de fanático individualista y montaraz" aipatzen du Rodeznoko Konteak bere Carlos VIIan. Ez zeraman inoiz armarik. Hernando, Lizarragaren idazkariak hauxe zioen: "desgarbado porte y maneras rudas y vulgares. Su mirada vaga y extraviada prestaba a su fisonomía un marcado tinte de desconfianza y de recelo, y la expresión seca y dura de su semblante acababan de darle un carácter sombrío y nada simpático a primera vista... Como de costumbre no llevaba arma ni insignia alguna, sino un grueso palo en el que se apoyaba durante las marchas". Bere trebetasun militarrek ez ziren lukurreria ekintzetatik harago joan: "Su acción guerrera es puramente marginal a las grandes operaciones militares de la guerra. Su partida se limita a realizar emboscadas o a atacar pequeñas guarniciones que abandona a toda prisa ante la llegada de columnas liberales, acciones en todo semejantes a las de otros guerrilleros carlistas que levantaron partidas al mismo tiempo" dio Ayestaranek (1979: 40). Horregatik, Lizarragarekin eta agintari karlistekin zituen bere desadostasunak ez ziren arazo ideologikoengatik izan, antzinako eran ohituta egonik antolaketa militar moderno baten tokirik aurkitzen ez zuen gerrillari batenak baizik. Gainerakoan, Karlismoarekin bat etortzea unekoa izan zela dirudi, bere ezaugarririk nabarmenena bere erlijio-integrismoa izanik: "Nuestra bandera era Dios y Fueros. A nosotros nunca nos enseñó Santa Kruz a gritar "Viva Carlos VII" sino "Viva la Religión" y "Vivan los Fueros" gogoratzen du beterano batek (Olazabal, 1928: 193). Batzuk adierazi duten protoabertzale izaerari buruz, "yo, con mi guerrear pretendía acabar con los políticos y con la política que habían destruido a España y a mis amadas provincias vascongadas" bezalako esaldiek Santa Kruz ez zela inoiz erregionalismo "osasungarri"tik, forutarra jakina, harago joan adierazten digute. Euskal imaginarioan beraren irudia sartzea la "expresión y resumen de los deseos frustrados de un cierto populismo vasco y de su formulación política tradicional: el clero baserritarrismo" izatea litekeena da (Ayestarán: Op. cit., 49), oraindik ere gaur egun indarrean dagoena.

Urtero Gipuzkoako agintari zibil eta militarrek Endarlazan fusilatutakoen ohorez herri-ekimen bezala hileta-elizkizunak ospatzen zituzten. Ospakizun horiek 1936an izan zen Guda Zibilera arte iraun zuen.

  • Ariztimuño, Ignacio: El cura Santa Cruz, Bilbao, 1986
  • Ayestarán, José Antonio: El cura Santa Cruz, mito populista vasco "Muga", 2, 1979
  • Baroja, Pío: El cura Santa Cruz y su partida, Madrid, 1918
  • Bernoville, Gaetan: La Cruz sangrienta. Historia del cura Santa Cruz, San Sebastián, 1928
  • Brea, Antonio: Campaña del Norte de 1873 a 1876, Bartzelona, 1897
  • Eguibar y Amantegui: Nos hace hablar Dorronsoro, Baiona, 1873
  • Ferrer, Melchor: Historia del Tradicionalismo español, Sevilla, 1941-1960
  • Garmendia, V.: La ideología carlista (1868-1876), Zarautz, 1984
  • Hernando, Francisco: La campaña carlista (1872 a 1876), París, 1877
  • López Antón, José Javier: Significación ideológica en la historia vasca de la guerrilla del cura Santa Cruz (1872-1873), "Muga", 80, 1992
  • Olazabal, Juan de: El Cura Santa Cruz, guerrillero, Gasteiz, 1928
  • Ormaechea, Nicolás: Santa Cruz apatza, Donostia, 1929
  • Oyarzun, Román: Historia del carlismo, Bilbao, 1939
  • Pirala, Antonio: Historia Contemporánea. Segunda parte de la guerra civil, anales desde 1843 hasta el fallecimiento de Alfonso XII, Madril, 1892-1906, II Lib.
  • Rodríguez de Coro, F.: Revolución burguesa e ideología dominante en el País Vasco (1866-1872), Azterlanak, Gasteiz, 1985
  • Urquijo, Julio: La Cruz de sangre. El cura Santa Cruz. Pequeña rectificación histórica de... Donostia, 1928.