Gerrillariak

Santa Cruz Loidi, Manuel Ignacio

On Karlosek nahaste errepublikarrari probetxua ateratzeko bere tropak berrantolatzen dituenean Lizarraga jenerala izendatzen du Gipuzkoakoen komandante. Santa Cruzek ez zuen agindutakoa bete. Ordutik dator bere "Guardia Beltza" osatzen zuten pertsonak banan banan izendatuz egiten duen aldarrikapen ospetsua: "Yo hago mi guerra. Yo tengo mis hombres: capellán, don Valero; ayudante, Albistur; guía, Luxia; secretario, Caperochipi; sargento, Arbelaiz; chistulari, Zabalo; tamborrero, Toloxa; Yo tengo mi lema: Viva la Religión, Vivan los Fueros." Bere gainetik direnekin izango duen liskarra gero eta handiagoa izango da, bereziki Lizarra jeneralarekin.