Instrumentugilea

Rego Fernández, Luis

Bilbon jaiotako pianista bizkaitarra.

Madrileko Unibertsitatean egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Kontserbatorioan organo klaseak jaso zituen Jesus Guridiren eskurik eta pianokoak Jose Cubilesekin. Gero Pariseko Chigiata Akademian Alfred Cortot, Marcel Ciampi eta Magda Tagliaferrorekin sakondu zituen musika ikasketak.

Madrileko kontserbatorioan musika ikasketak amaitutakoan Pianoko Birtuosismoko Lehen Saria eta "Conservatorio" sari berezia eskuratu zituen. Era berean, Jaengo Pianoko Nazioarteko Lehiaketa eta Tenerifeko Nazioarteko Musika Lehiaketetan irabazlea suertatu zen.

Urte askoz Pedro Corostola biolontxelistarekin batera bikotea osatu du. Musikaren Interpretaziorako Laborategiko (LIM) kidea da.

Luis Regok kontzetista jarduera pedagogi jarduerarekin uztartzen du eta Madrileko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea da.