Kontzeptua

Pompierra

Lapurdiko inauterietako segizioaren pertsonai maskaraduna.

Benetan aspaldiko pertsonaia da, antzinako zoroekin lotuta, XVI eta XVII mendeetako bufoiekin, baina baita inauterietako arlekinekin. Hala eta guztiz ere, ez dugu horien inguruko testigantzarik jaso 1900. urtera arte, Uztaritzen edota Baionako kaleetan barrena. Hauen izena frantsesezko Pompier delakoaren itzulpena dirudi. Xehetasunei so eginez, Zirtzilen lihazkiz betetako janzkeraren antzekoa daramate.

Jantziak, behetik gora, honako osagai hauek dauzka: galtzerdi eta abarka zuriak lokarri berde eta gorriekin, berna erdira arteko galtza eta jaka, biak ere hainbat kolorezko oihalez josiak (berdeak, horiak eta marroiak), denak ere zeharka jarrita eta mutur batez bukatuak. Lepo inguruan lantza itxurazko oihal zatiak daramatza zintzilik. Buruko urdina darama eta horren aurrealdean oihal gorriz eginiko maskara, urre kolorezko hainbat oilaur dituelarik. Aho eta begien ingurunea zinta horien bitartez markatzen dira. Buruan zumezko burukoa darama, erdi borobila, eta oihal gorriz estalita badago ere, zeharrean josita urre kolorezko hainbat zinta dauzka. Buruko horretan hagaxka finkatzen dira piramide antzeko osatuz. Berau dotoretzeko paper pusketak eta kolorezko zintak pilatzen dira hainbat sailetan. Eskularruak eramaten dituzte eta zurezko borra txiki daukate, edota kardatzeko orrazia. Tresna horiek gogora ekartzen digute Inauterietan zehar lihoa lantzea debekatuta zegoela. Era barean, zurezko kutxa txiki bat darama eskariak burutzeko.

Honako pertsonai hau gehienetan binaka azaltzen da. Antzina, herriko gazte ezkongabeek antzezten zuten, nekazariak edo artisauak. Pertsonai honek bortizki egiten du dantza egiten eta aldi berean eskaria burutzen du. Horrez gain, ikusleak zirikatzen ditu, borrarekin bizkarrean kolpeak ematen baitie.

  • DASSANCE, Louis. Les sauts basques et les vieilles danses Labourdines. Baiona: Bulletin du Musée Basque, 1927.
  • GUILCHER, Jean Michel. Danses et cortèges traditionnels du Carnaval en Pays de Labourd. Baiona: Bulletin du Musée Basque, 1969.
  • TRUFFAUT, Thierry. Joaldun et Kaskarot, Des carnavals en Pays Basque. Elkar, 2005.