Kontzeptua

Modernitatea

Sarrera horretan modernitatea aurreko beste filosofien gainetik nabarmentzea dakarten alderdietako bat azaleratu dugu: gizakiak bere burua naturako zati gisa ulertzeari egiten dion ukoa. Foucaultek erakusten duen itxituraren irudia baliagarri izan daiteke giza kontzientziak jasan duen isolamendua deskribatzeko. Giza kontzientzia hori hasiera batetik erabat samingarritzat jo duen munduaren gainean zituen bere eskumen arrazoizkoak erabiltzen saiatu da.

Dena den, ikuspegi horren eskasia ageri-agerian geratu da era dramatikoan. Samindutako planeta bat, baliabide naturalen ahitzea, biodibertsitatearen suntsiketa gero eta handiagoa, aldaketa klimatikoa sorrarazteko mehatxua dakarten basamortutzea eta kutsadura. Oraindik ez dago argi modernitate izendatu den hori amaitu den ala ez, edo berrikuspen-prozesuan ote den: oraindik ez dugu behar genuen ikuspegia eskuratu. Nolanahi ere, jakin badakigu gizadiak naturarekin mantentzen dituen loturak eta elkarrekikotasunak berriro pentsatu behar direla ahanzturatik, ukatzetik edo interes hutsetik haratago.