Abeslariak

Knörr Jiménez , Marta

1968an Gasteizen jaiotako mezzo-soprano arabarra.

Kantuko ikasketak Gasteizen hasi zituen Mª Angeles Olariagaren zuzendaritzapean, eta Donostiako Musikako Goi mailako Kontserbatorioan bukatu zituen, non ahots batez Karrera-amaierako Ohorezko Saria eman zioten. Ondoren Vienara jo zuen Susan Dennis-ekin ahots-teknika eta Itsvan Cserjanekin opera errepertorioa ikasteko asmoz. Madrilen Mariana You Chi Yu irakaslearekin teknika hobetu zuen.

1988an Bartzelonako Francisco Viñas Nazioarteko Kantu Lehiaketan Epaimahaiaren sari berezia eskuratu zuen.

Bakarlari modura hainbat opera produkzioetan hartu du parte: Madrileko Errege Antzokia, Oviedoko Campoamor antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia, Iruñeako Gayarre Antzokia, Madrileko Zarzuelako antzokia, A Coruñako Rosalia de Castro antzokian, Galiziako Auditorioan, eta antzeztu dituen paperak hauek izan dira: Magdalena Verdiren Rigoletton, Berta Rossiniren Il barbiere di Siviglian, Elisa Donizettiren Lucia de Lamermooren, Flora Verdiren La traviatan, Marta Boitoren Mefistofelen, Hechicera Purcellen Dido y Eneasen, Herodiasen mutila R. Straussen Salomen, Höllenlili Kurt Weillen Happy Enden, besteak beste. "Arte Ópera" lirika konpainiarekin Mozarten Cosi fan tutte operako Dorabella interpretatu zuen Espainiako antzoki ezberdinetan.

Era berean bakarlaria izan da Fauréren Misa-n, Mozarten Requiem-ean, Scarlattiren Stabat Mater-ean, Carissimiren Jonas-ean, Händelen Mesias-ean, Pergolesiren Stabat Mater-en, J. Chr. Fr. Bach-en La Resurrección de Lázaro-n, Fallaren El amor brujo eta Atlántida-n (Auditorio Nazionala), Rafael Castroren Cantata Uraba (Errenteriako Musikaste Jaialdia), Vivaldiren Gloria (Santanderreko jaialdia), Haydnen Misa Nelson (Donostiako Musika Hamabostaldia), Ernesto Halffterren Fantasía galaica (Auditorio Nazionalaean), eta hainbat orkestrekin: Errumaniako Filarmonikoa, Transilvaniako Filarmoniko Nazionala, Bilboko Sinfonikoa, Euskadiko Sinfonikoa, edo Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa bezalako orkestrekin batera.

Marta Knörr Emil Simon, Daniel Nazareth, Tomasz Bugaj, Henryk Zielinski, Paolo Olmi, Miguel Groba, García Asensio, Juanjo Mena, Lorenzo Ramos, Pedro Halffter-Caro, Ros Marba, Jose Ramon Encinar, Garcia Navarro o Maximiano Valdes bezalako zuzendarien zuzendaritzapean lan egin du.

Eskeinitako kontzertuen artean azpimarratzekoenak hauek dira: Osloko Konzerthaus-ean, Vienako Cervantes Institutua, The Convent (Gibraltar), Château de Pramenoux (Frantzia), Chambon sur Lignon (Frantzia), Bartzelonako La Caixa Fundazioa, Oviedoko Principe Felipe Auditoriuma, Gasteizko Principal antzokian, Donostiako Musika Hamabostaldia, Burgoseko Udazken, Vigoko Are More Jaialdia, Lugoko Círculo das Artes, Bilboko Arriaga Antzokia, Madrileko Conde Duque Kultura Zentroa, Medina del Campoko Nazioarteko Musika Astea, Madrileko Vía Magna Jaialdia, Madrileko Reina Sofia Arte Zentroa-Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroa (C.D.M.C.), El Escorialeko Carlos III Errege Koliseoa, Madrileko Arte Ederretako Zentroa edo Oviedoko Campoamor antzokia.

Zenbait grabaketa burutu ditu, besteak beste, Espainiako Irrati Nazionala (RNE) eta Madrilgo Erkidegoarentzat. Azken hau Aurelio Viribay pianistarekin, 27ko belaunaldiko konpositore espainiarren abestiekin grabatutako CDa.