Zalearentzako eta ikertzailearentzako Erakusketaz gainera, Herri Musikaren Txokoak baditu beste hainbat atal eta ekintza, herri-musikaren zalearentzako edo ikerketarik egin nahi duen ororentzat aukeran.
Soinu-tresnen bilduma: 1200tik gora soinu-tresna biltegian eta erakusketan.
Liburutegia: Herri musika eta soinu-tresna herrikoiei buruzko liburu, aldizkari eta era guztietako idazlanak. Kontsulta eta erabilpenerako azpiegitura teknikoa.
Fonoteka: Herri musika grabazioen bilduma, abestuak nahiz soinu-tresna desberdinekin. Euskal Herriko herri musikaren disko eta kasete-zinta zaharrak, orijinalak eta kopiak. Bertako eta mundu zabaleko herri musiken kasete, disko eta C.D. artxiboa. Zuzenean jasotako grabaketak kasete, magnetofoi zinta edo editatu gabeko DAT-etan. Kontsulta eta erabilpenerako azpiegitura teknikoa.
Irudi artxiboa: Zuzenean jasotako argazkiak, pelikulak eta bideo filmazioak. Argitaratutako materialak eta argitaratu gabekoen kopiak. Kontsulta eta erabilpenerako azpiegitura teknikoa.
Lanerako tailerra: Soinu-tresna eta hots-jostailuak egiteko eta konpontzeko behar den materiala eta tresneriarekin antolatua.
(Oharra: Dokumentazio zentroan kontsultak egiteko aurretik hitzartu behar da.).