Dokumentazio zentroak

Herri Musikaren txokoa

Herri Musikaren inguruko dokumentazio zentroa da, proiektu zabala, helburu hauek dituena:

  • Herri Musika eta herri soinu-tresnak ezagutzeko, ikerketarako eta topagunerako dokumentazio zentro bat sortzea.
  • Euskal Herriko kultura eta bereziki herri musika era didaktiko, ulergarri eta entretenigarrian mota guztietako hartzaileen eskutan jartzea.
  • Ikastetxeetako eta Musika Eskoletako ikasleei musika klase teoriko, praktiko eta aktiboak eskaintzea beraien musika ikasketen osagai.

1996ko urtarrilean, Juan Mari Beltran Argiñenak eta Oiartzungo Udalak zentro hau Ergoiengo Eskolan kokatu eta proiektua garatzeko akordia lortu zuten. Bertan kokatu ziren musikari honek urte luzetan herri-musikaren inguruan bildutako dokumentazio material ugaria.

2002. urteko martxoaren 1ean ireki zituen ateak publiko ororentzat, eta geroztik zabalik ditu erakusketa zein dokumentazio zentroa bera.

Zentroan aurkitzen diren herri musika materialak lau multzotan banaturik daude eta horren arabera zentroa lau ataletan antolaturik dago:

  • Soinu-tresna bilduma
  • Biblioteka
  • Fonoteka
  • Irudi artxiboa