Kontzeptua

Gaztaroa

Jokabide antolatua aztertzean, Bronislaw Malinowski antropologo funtzionalista ospetsuak erakunde mota unibertsalen zerrenda bat ezartzen du. Honako hauek sartzen ditu hor: familia, auzoa, sexu eta adin taldea, estigmatizatuak, boluntario edo elkar laguntzarako elkarteak, erakunde profesionalak, estamentu soziala, estratifikazio etnikoa eta kultur edo botere politikoaren testuingurua.

Pertsonak bizi-ziklo bat du adin-kategorietan zehar. Hona adin-kategoriak: jaiotza, haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, ezkontza, familia guraso, alargun, zahar eta hil edo arbaso. Kategoria batetik bestera igarotzeko, gainera, badira errito jakin batzuk. Bai ziklo horretan, bai errito horietan, banakoaren egokitze eta ez-egokitze batzuk ikusten dira etapa bakoitzeko gizarte eskaerekiko. Bestalde, urteko jai-garai guztietan zehar, adin talde bakoitzak baditu izendaturik eginkizun zehatz batzuk (jai-ekintzak, zeremoniak, erritoak...). Helburu zehatz bat dute guztiek, hots, ziklo kosmikoa berritzea edo birsortzea, guztiz beharrezkoa baita talde bizitzaren -edo are Naturaren beraren- jarraipen normalerako.

Atal honetan, adin taldeez ariko gara; gazte ezkongabeen edo gazteen elkarteez, zehazki. Talde informalak izaten ziren; berdinez osatuak eta erdi eratuak. Ia talde erabateko gisa aritzen ziren auzoaren edo udalerriaren esparruan.

Gaztaroan, talde-kontzientzia oso sendoa izaten da. Orduan, handitu egiten dira taldeetan aktiboki parte hartzea eta talde-leialtasun edo -batasuna. Adiskidetasunezko gazte talde horien ezaugarriak aldakorrak izaten dira, bai kideen kopuruan, bai haien kategoria fisikoetan nahiz sozialetan. Taldearen iraupenari dagokionez, permanentzia erlatibo bat gerta daiteke. Talde barruko harreman pertsonal sedentarioak ohikoak izaten dira. Taldeak ageriko helburu edo funtzio ugari ditu (josteta, adiskidetasuna, lankidetza...), eta funtzio estali batzuk (sozializazio informala). Sozializazio-prozesu hori bi eratara gertatzen da: norbere taldearen balioak eta idealak barneratuta, edo beste erreferentzia talde batenak hartuta. Prozesu horren bitartez, banakoak bere inguruneko balio soziokulturalak barneratzen edo bereganatzen ditu, eta, aldi berean, taldearen eta habitataren premietara egokitzen du bere nortasuna. Sozializazio-prozesu orok bitarteko sorta bat behar du, kideek gizartearen ohiturekin, arauekin eta balioekin bat egin dezaten. Kontrol sozialean daude oinarrituta horiek.

Gazte-elkarte horiek, beren aldetik, beren kideak sozializatzea zuten funtzio nagusi. Adinaren zikloan zehar, eta sexuka, poliki-poliki eratzen eta taxutzen dira gazteek etorkizuneko landa-gizartean edukiko dituzten funtzioak. Mutilak familian, gizartean eta lanean parte hartzeko prestatzen dituzte. Neskak, berriz, etxeko andrearen zereginetarako, haurrak hazteko zein hezteko, eta etxeko erlijio-eginkizunak zuzentzeko.

Gazte taldea, agerian, izaera sozialeko multzo bat da (jaiak antolatzen zituzten, gerta zitezkeen desbideratzeak kontrolatzen eta helduen kontrola eta aholkularitza jasotzen). Maila estalian, gazte taldeak beste kategoria batera igarotzea errazten du, hau da, ezkonduen kategoriara (bi sexuen arteko harremanez eta ezkontzez ari gara, beharrezkoak baitziren talde sozialarentzat, bereziki ezkontza emankorra).

Adin talde hori gizarte kontrolaz arduratzen da, eta talde sozialaren muga espazialak zaintzeaz edo zehazteaz. Gazte-elkarte horiek auzotasun oneko edo lehiazko harremanak ezartzen zituzten inguruko herrietako beste gazte talde batzuekin. Eta harreman onak, halaber, tokiko agintariekin edo herriko pertsona garrantzitsuekin.

Aurreko kasuan ikusi ahal izan dugunez, gazteak adin-talde kontzientziagatik biltzen ziren toki guztietan eta, bereziki, Euskal Herrian. Beren erakunde bereziak eratzen zituzten, eta zenbait eginkizun zeuzkaten (auzo, erlijio, jai eta harreman zereginak, erkidegoaren barruan eta kanpoan).

Gaiaz egindako ikerketa anitzek ideia nahiko osatua eskaintzen digute hizpide ditugun gazte elkarteen ezaugarriez, antolaketa-moduez, araudiez, funtzioez eta inguruneaz.

Gazte-elkarteek ohiturazko araudi bat errespetatzen zuten. Funtsean, honela zen osatua:

  • Eskubide eta betebehar jakin batzuk ziren, eta kide bakoitzak eta guztiek errespetatu behar zituzten.
  • Urtero sartzen ziren, nahita edo ez, kideak taldean, arrazoi ugariengatik (moralak, jokabidezkoak, arrazazkoak, geografikoak, etab.) baztertuak salbu.
  • Bazkideek kuota ordaintzen zuten, eta hainbat sistema erabiltzen ziren, taldearen gastu ugariak estaltzeko.
  • Onartze- eta izendatze-datak ezartzen ziren, eta hautagaiak aukeratzeko sistema erabakitzen zen.
  • Gazteen ordezkariak (maiordomoak, mutil nagusia, plaza-mutilak, etab.) izendatzen edo aukeratzen ziren, eta baita beste kargu batzuk ere.
  • Hautatutako kideen eskumenak eta zereginak erabakitzen ziren.
  • Talde barruan ezar zitezkeen zigorrak zehazten ziren.

Aipatu gazte-elkarteak (lagun artea, kintoak edo kintak, mutilak edo neskak, elkartea, mutil ardua, mutil koadrila, saragiak, eskotekoak, etab.) toki jakin bateko taldeak izan dira eta dira. Haztearen fase berezi batean dituzte kideak. Horregatik, halako izaera enigmatiko edo misteriotsu bat aitortzen zaie gizartearen barruan. Aipatu adin taldeei, gainera, autonomia edo askatasun handiagoa ametitzen zaie egiten dituzten ekitaldietan; adibidez, inaturietako ospakizun herrikoietan, Santa Ageda jai maitagarrian, San Joan bezperako eta eguneko ekitaldi magikoetan, herriko zaindariaren jai irrikatuetan, eta izaera informaleko edo jolaseko edozein jaitan (erromeriak, dantzaldiak, etab.).

Mende askoz, toki guztietan izan ziren gazte-elkarteak, eta aipatu ditugun ezaugarriak zituzten. 1770ean, eta Carlos III.aren erregealdian, kintoen sistema edo derrigorrezko soldadutza abiatu zen (zozketa bidez, herriko bost mutiletatik batek soldadutzara joan behar zuen). 1876an, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak (eta gero Nafarroak) Foruen ondorioak jasan zituzten. Cánovas del Castillok bultzatu zuen lege hura, Alfonso XII.aren erregealdian. Hor, Espainiako Armadan zerbitzatu beharra ezartzen da, tokiko ohiko ikuskapenen edo armen alardeen kaltetan. Bi kasuetan ere, erabakiak kritikak eta kontraesanak ekarri zituen.

Une horretatik aurrera, kintoen sistema edo errekrutatze-sistema berria gazte talde batekoa izate klasikoarekin hasten dira lotzen. Hortik sortzen da guztiok ezagutzen dugun ohitura bat, hau da, urte jakin bateko kide guztiak, mutilak zein neskak, halako kintokoak edo halako kintakoak jotzea. Hortik sortzen da, halaber, toki batzuetan erabiltzen duten soldadu izendapen bitxia edo zortziak izendapen txokokoagoa (beharbada, karten bidezko zozketa sistema klasikoekin lotua, eta bereziki txotarekin, infanteriaren sinbolo baita hori). Zortzi horrek gaztelerazko sorche hitzaren aldaera bitxia dirudi, zeinak errekluta edo soldadu esan nahi baitu.

  • ARRIZABALAGA Bilbao, Juan M. "Zeberio eta Olabarrietako kopla zahar, bertso, erromantze, ....".Trabajo inédito.
  • AZKUE, Resurrección Mª. de. "Euskalerriaren Yakintza". Ed.: Euskaltzaindia & Espasa Calpe. Madrid-Bilbao, 1989.
  • AZKUE, Resurrección Mª. de. "Cancionero Popular Vasco". Ed.: La Gran Enciclopedía Vasca. Bilbao, 1968.
  • CARO Baroja, Julio. "El Carnaval". Ed.: Taurus, Madrid, 1965.
  • CARO Baroja, Julio. "La estación de amor". Ed.: Taurus. Madrid, 1979.
  • CARO Baroja, Julio. "El estío festivo". Ed.: Taurus. Madrid, 1984.
  • DONOSTIA, P. José Antonio de. "Obras Completas". Ed.: La Gran Enciclopedía Vasca & Eusko Ikaskuntza. Bilbo-Donostia, 1983-1994.
  • DUEÑAS, E.X. y LARRINAGA, Josu. "Carnavales de Bizkaia". Trabajo becado por la Diputación Foral de Bizkaia, durante el curso 1985-86.
  • DUEÑAS, E.X. IRIGOIEN, Iñaki y LARRINAGA, Josu. "Carnavales/Ihauteriak". Ed.: Museo Antropológico, Etnográfico e Histórico Vasco de Bilbao. Bilbo, 1992.
  • DUEÑAS, E.X. e IRIGOIEN, Iñaki. "La fiesta, recuerdos y vivencias: entorno festivo en la villa marinera de Lekeitio". Comunidades pesqueras. Zainak 15. Ed.: Eusko Ikaskuntza. Donostia, 1997.
  • GARMENDIA Larrañaga, Juan. Carnaval en Navarra. Ed.: Haranburu. Donostia, 1984.
  • GARMENDIA Larrañaga, Juan. Iñauteria / El Carnaval Vasco. Ed.: Sociedad Guipuzcoana de ediciones y publicaciones. Donostia, 1973.
  • GARMENDIA Larrañaga, Juan. Carnaval en Alava. Ed.: Haramburu. Donostia, 1982.
  • GARMENDIA Larrañaga, Juan. Ritos de Solsticio de Verano. (2 vol.). Ed.: Kriselu. Donostia, 1987-88.
  • ETNIKER Euskalerria. "Atlas Etnográfico de Vasconia: Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia". Eusko Jaurlaritza-Gobierno de Navarra-Etniker Euskalerria. Bilbao, 1998.
  • ETXEBARRIA Mirones, Jesús y Txomin. "Tradiciones y costumbres de las Encartaciones". Bilbao, 1997.
  • EUSKALTZAINDIA ardurapean. "Euskal-Kantak". Bilbo, 1959.
  • FELIÚ Corcuera, Alfredo (Zinzarri). Gure Herria (4 vol.). Ed.: Kriselu. Donostia, 1987.
  • FELIÚ Corcuera, Alfredo (Zinzarri). Euskadi insólita. Ed.: Haramburu. Donostia, 1980.
  • GEREDIAGA elkartea. "Aratosteak Durangaldeak".
  • HOMOBONO, José Ignacio y otros. "La Cuenca minera vizcaína". Ed.: FEVE. Bilbao, 1994.
  • JIMENO Jurio, José María. Calendario festivo. Invierno. Panorama Nº 10. Ed.: Gobierno de Navarra. Iruña, 1988.
  • JIMENO Jurio, José María. Calendario festivo. Primavera. Panorama Nº 15. Ed.: Gobierno de Navarra. Iruña, 1990.
  • JIMENO Jurio, José María. "Los mayordomos en Nafarroa". Revista: Dantzariak nº 9, 1979.
  • MALINOWSKI, Bronislaw. Una teoría científica de la cultura. Ed.: SARPE. Madrid, 1984.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. Una aproximación al control social y a la desviación en la sociedad tradicional. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. Año XXI- Nº 53. Enero-junio 1989.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. "Asociaciones de mocerías en Euskal Herria". Ed.: Mensajero. Bilbo, 1988.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. "Sakanako Folklorea / Folklore de la Sakana". Nº 24. Colección: Lankidetzan. Ed.: Eusko Ikaskuntza. Donostia, 2003.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. "Asociaciones de mocerías en la Merindad de Busturia". Trabajo becado por la Diputación Foral de Bizkaia, durante el curso 1989-90. Publicado en los Nº 7 y 8 (I y II parte). Ed.: Eusko Ikaskuntza. Cuadernos: Jentilbaratz. Donostia 2001 y 2004.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. "Fiestas y niños en Bizkaia". Nº. 231. Colección : Temas Vizcaínos. Ed.: BBK. Bilbao, 1994.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. "Perspectivas modélicas de agrupaciones festivas en Bizkaia". Nº. 26. Ed.: Eusko Ikaskuntza. Cuadernos: Zainak. Donostia, 2004.
  • LARRINAGA Zugadi, Josu. A vueltas con el Olentzero0. Lankidetzan Nº 41 Olentzeroren tradizioa. Ed.: Eusko Ikaskuntza, 2006.
  • Euskonews 150. Asociaciones de mocerías en Bizkaia.
  • Euskonews 242. Máscaras fustigadoras.
  • Euskonews 268. Mujeres y Soka dantza.
  • Euskonews 114. Las Pascuas de Lanestosa.
  • PEÑA Santiago, Luís Pedro. Fiestas, costumbres y leyendas de Navarra. Ed.: Txertoa. Donostia, 1984.
  • SATRUSTEGI, José María. Solsticio de Invierno. Ed.: El Diario de Navarra. Iruña, 1974.
  • SATRUSTEGI, José María. Solsticio de Invierno. Iruñea, 1988.
  • ZARATE, Mikel iker mintegia. "Santa Ageda Koplak Sopelana-Urduliz inguruan". Bilbon, 1981.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. Fiestas de Invierno. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2007. 68 pp.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. Fiestas de Verano. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2007. 198 pp.