Kontzeptua

Etxarri-Aranazko Dantzakia

Etxarri-Aranatzeko Dantzakia herri horretako ondare bizia dugu. Antza denez, pairatu dituen azken aldaketak batez ere galerak eta sinplifikazioak dira, horietako bitxiena neskek eta mutilek hasieratik soka osatzen dutela izanik. Aldaketa hauek agian ez diote ematen dantza honi beste soka-dantza batzuek duten irmotasun eta ikusgarritasuna. Halere, aipatzekoa da hala edo nola eten gabe mantendu egin dela mendeen zehar, eta azken boladan, Altsasun gertatzen den bezala, kinto-kintak, hots, urte horretan hemezortziak betetzen dituztenak, hasi direla dantzatzen hiru festa nagusitik kanpo, Santagedetan ere, eta agian indar berria emango dio honek denboran zehar mantentzeko gai izan den dantza honi.