Elkarteak

Emakume Abertzale Batza

Halakoa izan zen bost urte hauetan egindako jarduera eta lortutako garapena ezen antzeko erakunde gutxi parekatu daitekeela emakumeena (2) honekin. Lana arian-arian egin zen, erakundea Euzkadiko herri guztietan antolatu behar baitzen, batez ere Araba eta Nafarroan. Arreta jarri zen zentro zaharrak berrirekitzen eta beste berriak sortzean, eta horrek mitin, hitzaldi eta festa ugari antolatzea eskatzen zuen. 1932ko urtarrilaren 11ean Bartzelonako zentroa zabaldu zen. Erakunde hauei gehigarriak ziren beste batzuk, umeenak, gehitu zitzaizkien nola hala Poxpolinak, Gaztetxuak eta Neskameak, baita ere konfederatuak. Kultura arloan arreta berezia eman zitzaion euskal eskola/ikastolei 1932ean Bilbon sortutako Belostikalekoa eta Errotatxuetakoa bezalakoak, bakoitza 200 ikasleekin. Era berean, sortzen da Euzko Ikastola Batza, zeinen batzordean emakumeen (2)  bi bazkide partaide dira eta 1935ean jada 13 ikastola zituena bere baitan. Lan honen osagarri gisara katixima, euskara, geografia, historia, irakurketa, euskal kanta, idazmena, gramatika, takigrafia, mekanografia, kontabilitate, solfeo, piano eta abarreko klaseak antolatzen dituzte. Gizarte mailan neskameak eta maistrak eta Euskal Langile Alkartusunari atxikitutako emazte sindikatuak antolatzen dituzte, eta Lan Aukerak eta Mutualitateak. Antolaketa sindikal lana hau gutxi balitz bezala Emakume Abertzale Batzak gogo biziz momentuko gizarte arazoetan  jarri zuen ohartasun osoa, nola hala behar larriak arintzea, behartsuenganako arreta, erietxetako gaixoak, presoak, elkartekide (3) langabetuak, elkartekidearen (3) Gabonak, medikuaren laguntza, erizaintza, botika kaxa eta artategia, Osakolea erakundeari arreta eta etxerakoa ere, etab. 1934ko otsailaren 18an ospatzen den Gizarte Laguntza Biltzarrean “Gexozañak”, “Asociación de Enfermeras” (1) eta “Euskal Gurutze Gorria” sortzen dira, baita ere “Aurtzaintoki” edo Dispensario de Niños” (1), erizainentzat ikastaroak ematen dituzte eta “Osakolea” deritzan kontsultategia irekitzen du. Hazkunde eta hedakuntza beteko garaian, loratzen ari zirenean, erakundeak bere lorpen onenak eskaini eta beste jardueratara zabalduko zela zirudienean 1936ko gerra gertatu zen. Emazteen gaitasun guztia sortu berriak ziren gudarientzako arropa eta tresnak prestatzera bideratu zen. Okupatutako herrietan EABko partaide nabarmenei ilea moztu eta kaleetatik pasia arazi zieten falangista eta karlistek trufa eta iseka jomuga izan zitezen. Gainera  askotan kartzelan ordaintzen zituzten isunak ezarri zitzaizkien, herriko kaleak eta zentro ofizialak eskobatzera behartzen zituzten. Arrasate izan zen leku zigortuenetako bat. Herriko berrogei eta lau seme-alaba fusilatu zituzten, haien artean bikarioa eta bi apaiz laguntzaile, bere apaltasun eta kristau senidetasunaz nabarmenduak, baino guztien artean 44 urteko Paula Mujica andre ospetsua gailentzen da, ezkondua eta abertzale sutsua, ezagutu zutenak diotenez balio handiko andrea eta idealei guztiz atxikitua. Ordura arte etsai politiko bateraezinak izandakoak, gerraren poderioz adiskidetu ziren. Emakumeak (2) ahal zuten guztia egin zuten zerbitzuak ematen eta batez ere gudarien laguntza eta gizatiartzean. Horretarako 17 aldare mugikor prestatu ziren.

Jatorrizko testua: Bernardo Estornes Lasa