Elkarteak

Emakume Abertzale Batza

Buenos Airesko Euskal-Argentinar Zentroa (Euskal Etxea). 1938ko abuztuaren 16 elkarte honen sail hau eratu zen, emazte euskaldunak Euskal Ekintza Nazionalistak egindako deialdiari eman zioten erantzun gisara, errebindikazio abertzaleen babes gisara eta Europa eta Ameriketan errefuxiatutako euskaldunentzat laguntza lortzeko. Berehala, Euskal Herriak bizi zuen egoerarentzat leungarriak lortzera bideratu zituzten bere ahaleginak, beste erakunde etnikoekin elkarlanean.

Zuzendaritza Batzordea Amalia Arteche de Jaureguiren buruzagitzapean egon zen, berarekin batera Amelia G. de Mentxaka, lehendakariordea, María Begoña de Orbea diruzaina, eta Angelita de Bilbao, Arantzazu de Barrena, Ikerne de Kortazar, Antonia de Amorrortu eta Miren de Muxika batzarkideak.

Gainditurik gerra zibileko jasankizunak, Emakumeak (3) jatorriz euskal zazpi lurralde historikoetakoak zirenen, eta bere ondorengoen, arteko loturak estutzea izan zuen helburu; Argentinako balioak eta bereganako maitasuna gorestea, antzerkigintza, musika eta euskal dantzak sustatzea, antzerki-talde bat eta dantza-taldeak sortuz.

Hasiera-hasieratik ongintza jardueretan parte hartu dute, batez ere Euskal Echeako (1) zaharrak helburu izan dutenak, feria, kultura guneko jaialdi, museo, unibertsitate eta abarretan, euskal kulturaren berezitasunen berri emanez.

Rosarioko euskal-argentinar gunea. 1935ean, Zazpirak Bat elkartean Carmen Olalla de Aretxabala buruzagitzapean emakume  batzorde bat antolatu zen, Bilboko elkarte-amaren antzera 1938ean sortutako Asociacion de Mujeres Vascas Patriotas (1) taldearen jatorria izango dena. Bestean bezala, bere helburua errefuxiatu politikoak izango dira. Lehen sasoi honetan, hainbat bide medio direla eta Zazpirak Batekin batera- bere egoitzan kokaturik daude- Buenos Airesko Comite pro-ayuda a los Vascos (1) batzordearekin elkarlanean aritu ziren, dirua jaso zuten Euzko Jaurlaritza erbestean mantentzeko, baita ere Argentinan atzerriratutako euskaldunentzat.

Bere lehen Zuzendaritza Batzordea honela zegoen osatuta: Lehendakaria: Adelaida Dáz de Lecea; lehendakariordea, María del Pilar Aretxabala; Idazkaria, Lorea de Ustarán; idazkariordea, María Lanne; diruzaina, Marcelina Uribarri; eta batzarkideak Victoria Muguerza, Isadora Legarreta, Erminda Baret eta Miren de Muniategui.

Bere arauen arabera, erakundearen helburua euskal emazte oro eta bere ondorengoen artean lotura solidario eta kulturalak ezartzea da, hala nola elkartean izena eman nahi duen beste edozein pertsonekin ere, euskal eta argentinar ohiturak lantza; euskara irakastea; Euskadiko zientziak eta arteak zabaltzea; edonolako jarduera kulturalak gauzatu eta hedatu, kirola eta aisialdiko jarduerak egitea sustatzea; ohiko sukaldaritzaren, eskulanen, artisautza eta abarren  irakaskuntza bultzatzea, baita ere elkarkideentzako interesgarria izango den beste edozein ere.

Zazpirak Bat elkartearekin batera festak, senidetasun eta ongintza jaialdiak antolatzen dituzte, musika, abeste eta dantza jardueren garapenean laguntzen dute, batez ere txikien mailan eta jantzigintzan. Azken urte hauetan Emakumeak (3)  errosariotar komunitaterantz  hedatu dira, nagusiki bertako Udalak Emakumearen Idazkaritza sortu duenetik, zeinetan parte hartzen dute herriko emazte elkarte gisara.

1922 geroztik, Juan Francisco de Oteizaren lehendakaritzapean Zazpirak Bat elkarteak zabaltze prozesua jazo zuen, horren ondorioz egun emazteak erakundean izena eman dezakete gizonen baldintza beretan, hau da elkarkide aktibo lez ( lehen atxikiak ziren) eta Zuzendaritza Batzordean parte hartuz.

Egun, Asociación de Mujeres Vascas (1)  (taldearen izan ofiziala) elkarteak  200 taldekide ditu gutxi gorabehera.

Jatorrizko testua: Marcelino Iriani Zalakain (2003)