Elkarteak

Elhuyar Fundazioa

Sail honen xede nagusia euskara garatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea da. Helburua, bezeroaren hizkuntza-beharrak osotasunean hartu eta kalitateko hizkuntza-zerbitzu integrala ematea duelarik.

Elhuyarrek bere sorreratik jardun du euskara gizarte-premia berrietarako lantzen. Jakintza eta esperientzia horretan bermaturik, apustua kalitatea da, gizartean euskara komunikazio-hizkuntza izatea, xede duela kontutan izanik.

Lantaldea, goi-mailako ikasketak, askotariko prestakuntza (filologia, biologia, itzulpengintza, erizaintza, kimika, pedagogia, ingeniaritza, informatika...) eta urte askotako esperientzia duten pertsonez osatzen da. Itzultzaileek, ikertzaileek, terminologoek, lexikografoek eta proiektu-kudeatzaileek osatzen dute Hizkuntza Zerbitzuetako lantaldea. Hizkuntza Zerbitzuetako lantaldeaz gain, kolaboratzaile, aholkulari eta aditu sare zabala ere eratu da hizkuntza-zerbitzuen kalitatean eta etengabeko hobekuntzan laguntzeko.

Lan-prozesuen eraginkortasuna handitzeko eta kalitateko hizkuntza-zerbitzuak eskaintzeko apustu garrantzitsua egin da baliabide eta teknologia ahaltsuak sortuz. Eta Hizkuntza-zerbitzuen testuinguruan, lankidetza estua dago zenbait erakunde eta enpresekin (Euskaltzaindia, EHU, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, EHU Informatika Fakultateko IXA taldea, Laneki, Elkar, UZEI, Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoa (UPC) etab.). Beste hainbat erakunde eta enpresa ere gehitu daitezke bezeroen zerrendara.

Hiztegigintza-lana hiru eremutan banatzen da:

  1. Euskara hiztegiak
  2. Hiztegi helebidunak
  3. Hiztegi teknikoak

Elhuyar Fundazioak apustu sendoa egin du ikerketa eta garapenen alorrean. Honela, hizkuntza-teknologien ikerketa eta garapenean estrategikoa da itzulpengintza, hiztegigintza eta oro har, hizkuntza-zerbitzuen etengabeko hobekuntzarako. Hau horrela izanik, hiztegi eta entziklopedia mundu inguruan Web orriaren bitartez kontsulta nahiz ikerketak ere egiteko aukera ematen du eta, ikerketa eta garapenean egindako inbertsioari esker, hainbat baliabide eta tresna garatu dira, horrek zerbitzuak berritzeko eta hobetzeko aukera emanaz.