Ingeniariak

Echaide Lizasoain, Ignacio María

Euskaltzaindiko Lehendakaria eta Industria-ingeniari donostiarra. Donostia, 1884ko abenduak 1 - Donostia, 1962ko azaroak 14.

Euskal Herriaren historian naroak dira zientzia-teknika lorpenengatik baino giza-, politika- edo erlijio-jarduerengatik ezagunagoak diren zientzialari eta ingeniariak, eta agian Ignacio Mª Etxaide, gehien nabarmendu zirenetatik, irakurleentzako herri-osperik handiena duenetariko bat izan daiteke.



Eta, egia esan, Etxaide, Euskaltzaindiko lehendakaria, euskara teknikoaren sormen eta hedapenean laguntza eman eta aldizkari eta egoitza katolikoak sortzearen aldeko bere jarduerak oraindik entzungarri direla, zientzia, teknika eta letretarako gaitasun handia izan zuten figura gutxienetariko bat izan zen. Egia esan, aipatua, bere figuraren zatikako irudia besterik ez da, Etxaide hori guztia baino askoz gehiago izan zelako; izatez, horregatik ezagutu zen, baina bere bizitza guztian telefonian aditu bezala nabarmendu zen, Gipuzkoako telefono-sare osoaren automatizazioaren sustatzaile, Estatuan zehar egin zen lehena, izanez. Hemen, batez ere, bere ingeniari arloaz jardungo dugu, ezezagunena baita.

Intelektual-ezinegonez ase zegoen arren, ez zen bigarren mailako inolako ikastetxera joan, lanbide arrazoiengatik bere sendia Donostia eta Bergararen artean bizi baitzen. 1900ean Valladoliden libre joanez azterketa egin eta Batxiler titulua lortu zuen. Hurrengo urtean Bilbon ikasketak hasiko ditu, bertako Industria-Ingeniarien Eskolan 1906an, "Gehiengoz onartua" kalifikazioz titulua lortuz.

1907ko abuztuan, ikasketak burututa, Etxaide Gipuzkoako Diputazioko Industria-Katastroaren zerbitzuan sartu zen eta, 1909an, Gipuzkoako Probintziako Telefonica-Sarearen zuzendari izendatua da. Bertan 1949ra arte iraungo du.

Bere euskarari buruzko ezagutzak hutsaren hurrengokoak zirenez sutsu ikasteari ekin zion; Gaztedi Integristaren mugimenduan eraginkortasunez parte hartu zuen. Lehen urte haietan zehar bere hizkuntza- eta politika-jarduerak telefono-sarearekiko zuzendaritza-karguarekin bateragarri egin zituen.

Herriek elkarren artean telefonoz lotu zitezen zentral eta estazio publikoa eraikitzea bakarrik nahikoa ez zenaz ohartu zen eta ondorioz telefono-sarea ere sortu beharra zegoenez urte gutxiren buruan probintzia guztia hari-sare sendo batetarako hartunea finantzatzeko Aldundia konbentzitzea lortu zuen. Sareak lortutako dentsitateak zein tamaina izan zuen jakiteko, hara hemen: 1921ean sareak 100 Km2 bakoitzeko 216 abonatu zeuzkan (guztira 1.457 Km. ari ezarrita); Estatuan, Barcelona (176rekin), Bizkaia (165) eta Madril (125) bakarrik hurbiltzen ziren [Cuencak, azkena, 0,5 baino ez zeukan]. Are gehiago, Gipuzkoa mundu-rankingean seigarren tokian zegoen, Dinamarka (604), Herbehereak (438), Suitza (334), Alemania (317) eta Erreinu Batuaren (227) atzetik [eta bederatzigarrena 1000 biztanle bakoitzeko abonatuetan].

Agian gutxiago ezagutua, baina ez garrantzi gutxiago daukana, telefoniak bizi izandako iraultza sakona izan zen. XX. mendearen lehen laurdenean zehar giza-soinuen transmisioa ulergarri egitearren lehian ziren sistemen aurrerakuntza garrantzitsua izan zen: "eskuko sistematik" "automatikora" igaro zen. Eskukoa (toki-bateriadun edo zentrala) izendatzen zuten elkarrizketa posible egiteko larako eta kordoiak kommutatzen zituen operadore baten beharrean zegoen sistema batetik beste Zentral automatiko baten bitartez deiak egiten zituen disko eta reledun sistema sofistikatuago bat zeukanera aldatu zen.

Zentral Automatikoaren ezarpenean lehen episodioa aurkitu zuen Gipuzkoan telefonia automatikoaren ezarpenarekiko historia teknologia transferentziarekin (edo inportazioarekin) bazkidetuta dago. Ez da harritzekoa, beraz, Etxaidek eta beste batzuk atzerriko egoitzetara egindako bidaien bitartez horrelakorik egingarri bihurtzea. Euskal Herrian "teknologia-transferentzia" kasurik baldin badago, hauxe da euretako bat. 1923ko abenduan Vicente Prado Udal Telefonia-Sareko Zuzendaria eta Jenaro Mitxelena Etxaideren laguntzaileak Europako zentral automatikorik garrantzitsuenak bisitatu zituzten: Brusela ("Western Electric" sistema), La Haya (berdin), Zurich (berdin), Rotterdam ("Ericsson"), Ámsterdam ("Stronger") eta Luxemburgo ("Thomson-Houston"), eta baita Ericsson edo Bell Telephone bezalako lantegiak ere. Halaber, Etxaide bera eta Prado, 1925eko otsailean lehengaiak eta fabrikazioa ikuskatzeko Stockholmeko Ericsson Etxera joan ziren. Gero donostiar teknikari batzuk zentral automatikoen jarduna ikasteko bertaratu egin ziren.

1924ko urtarrilean, Etxaidek eta Pradok hiriburuaren eta kanpoaldearen telefonia-automatizazioarekiko egitasmoa aurkeztu zuten. Etxe suediar hori izan zen hain zuzen ere 1924ko apirilean Donostiako Udalak eta Aldundiak zerbitzua ezartzeko egindako deiaren esleipenduna. Gaia ez zen, inola ere, txantxetakoa: Gipuzkoa, Penintsulan, hiriburura eta 15 Km.ra arteko [hurrengoak Santander, Madril (1926), Iruña eta Zaragoza (1927), etab. Izan ziren] hiri-ingurura iristen zen telefono automatikoa ezartzen aurrendaria zen. Hiru hamarreko geroago, 1953an, automatizatutako komunikazioa probintzia guztira zabaldu zen (Etxaide Compañia Telefonica Nacionalean 1949an sartu ondoren, instalazioez arduratu zen: hemen ere aurrendaria izan zen). Egitandi bietan Etxaideren iaiotasun teknikoa nabarmen azaldu zen.

Eta Etxaide hautatzen dugun neurrian, bere ukaezinak diren hizkuntza-merezimenduetatik haratago gai honi heldu nahi diogu. 1916 eta 1942 urte-tartean argitaratu zituen hogeita hamar liburutik gora direnek begiratzen badira, gehienak telefoniari buruzkoak, Estatuan gai horri buruz zeuden zientzia-ikerketa eta eskuliburuen urritasunak zurtz eginda uzten gaitu. Eta, bere La corriente telefónica. Estudio matemático de los problemas relativos a la transmisión telefónica (1927), lanaren hitzaurrean eusten zion bezala "ez dut uste Espainian materia horiei buruzko obrarik argitaratu denik, gaur egun inoiz baino interesgarriagoak badira ere", edo oraindik hobea dena "gutxi izateaz gain, txarrak direla ere esan genezake... izan ere, nahasiak dira, metodorik gabeak eta ez dute zorroztasun zientifikorik.

Hain zuzen ere, hizkuntzan -jakinaren gainean alde batera utzi dugun jarduera-esparru nabarmen hori- aurki dezakegu Etxaideren liburu-egile eta testu-hedatzaile bezala izan zuen arrakastaren, berezia, gakoetariko bat. Bere ikasliburu teknikoak, egia esan, bertute nabarmen bezala, batzuetan nagusia, erraztasuna eta argitasuna, eta ez testuetan bakarrik, baita adierazpen eta garapen matematikoetan ere, izan zuten. Bere zientzia-izaeraren nolakotasunok zorroztasunaren oinarrian garatutako hizkuntzalari-ahalmenaz ezin hobeto uztartzen zen: euskararekiko bere konpromisoak 1911-12ko aldi goiztiarrean gramatika eta sintaxiari buruzko bi eskuliburu egitera bultzatu zuen, beste hainbat artikulu ugariz batera, eta beraz zorroztasun eta sintesiaren praktikan egin zen. Esperientzia haien emaitza, Etxaidek orden eta ulergarritasun ikaragarriz idazteari ekin zion. Horregatik, agian, telefonia-teknikan erraztasunari hainbesteko garrantzia eman izana; azken baten, telefonia lege fisiko-matematiko abstrusoei, funtsean, lotutako logika propio baten araberako teknika sofistikatu eta abangoardistenetariko bat zen; ohiko herritar arruntarentzako misterio moduko bat alegia.

Etxaidek zientzia-estilo hori nola zuritu zuen adibide on bat teknikari egin zion eta industria-ingeniarien eskolan testuliburu bezala erabilitako bere Apuntes sobre Telefonía izeneko bere lehendabiziko ekarpenena izan zenaren hitzaurrean (lehen argitalpena Gipuzkoako Aldundiak egindakoa izan zen, 1921ean) aurki dezakegu. Hauxe dio:

"Nire hitzaldia erraza eta argia izatea nahi dut. Telefonoen funtzionamenduak, berez, ez du inolako zailtasunik, baina egile askok oso eskema nahasiak erakutsi ohi dituzte, hari, giltza eta piezen labirintoak balira bezala. Horien aurrean, ikasteko grinarik handiena duen gizonak ere pazientzia galtzen du eta funtzionamenduaz jabetzeari uko egiten dio, arkatzaren puntarekin ordu laurden batez eskemaren bide korapilatsuen atzean ez ibiltzeko. Telefonoak mirarizko asmakuntzak direla eta sekula ez dela ulertzera iritsiko pentsatzen du gero. Hala ere, begirada batez ikusteko moduan erakutsiz gero, agerikoa da haien erraztasuna."

Etxaideri ez zitzaizkion, uste izango den bezala, enpresa-karguetarako eta irakaskuntzarako eskaintzarik falta. Donostiako Banketxea (1910) edo Josteko Alfa Makinak (1940) bezalako elkarte askok kontseilari izateko aukera eman zioten, berak ere La Cruz (1928) astekari katolikoa edo Editorial Católica de Guipúzcoa (1932) bezalakoetan bazkide-sortzaile lez jardun arren. Hala ere, bere bizitza guztiko kargurik gogoangarriena Euskaltzaindiko lehendakaritza izan zen (izatez, 1951an historiako bigarren lehendakaria izan zen).

33 teknika-liburu eta Dyna, Metalurgia y Electricidad ingeniari-aldizkarietan, eta La Cruz, El Integrista, La Constancia bezalako egunkari katoliko eta integrista eta beste batzuetan ehunka artikulu idatzi zituen. Hemen telefonia teknikoari buruzko batzuk besterik ez ditugu aipatuko:: (1921) Apuntes de Telefonía. Donostia: Gipuzkoako Alundiko irarkola; (1924) Comunicaciones de Guipúzcoa. Burgos: Rafael Ibáñez de Aldecoaren Irarkola; (1927) La corriente telefónica. Burgos: Imprenta de Rafael Ibáñez de Aldecoaren Irarkola; (1929) Telefonearen sortze ta aurrerapena. Donostia: Euskal-Esnalea Lagunarteak; (1929) Resumen descriptivo, histórico y estadístico acerca de la Red Telefónica de Guipúzcoa. Donostia: Gipuzkoa Aldundiaren Irarkola; (1942) Lecciones sobre telefonía automática. Madril: Nuevas Gráficas. Bere inprimatutako lanen zerrenda zehatza Yon Etxaiderengan aurki dezakegu, 1986: 271-275, 467-568; Foronda, Manuel de (1948) Ensayo de una bibliografía de los Ingenieros Industriales. Madril: Estades Artes Gráficas (pp. 193-199); eta Bilbao, Jon (1972) Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Cuerpo C. Bibliografía. Donostia: Editorial Auñamendi, III (245 orr.).

  • Etxaide-Itharte, Yon (1986). Etxaide Jauna. Donostia: Erein;
  • Ibisate, Mª Luisa (1998) La telefonía en Gipuzkoa: un modelo original. Donostia: Instituto Dr. Camino Institutua;
  • Letamendia, José Manuel (1985) El teléfono en Vizcaya. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaína;
  • Montejo Garai, J. R. y Hernández Basilio, C. (2003) El euskera, lengua de transmisión del conocimiento científico: Ignacio Etxaide, uno de los precursores del euskera técnico. Madril: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País;
  • Cabezas, J. A. (1974) Cien años de teléfono en España (Crónica de un proceso técnico). Madril: Espasa-Calpe.