Kulturalak

Euskaltzaindia

1918ko irailaren 5ean, Oñatiko Unibertsitatean eusko Aldundien urgazpean ospatutako Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresuan zehar atal bitan banatutako euskeraren babes eta ikerketarako erakunde bat sortzearekiko erabakia onartu zen: ikerketa saila, euskal lingüistikaren arazo guztiak bere arlo guzietan ikerketzea xede izango zuen atala eta bestalde ekintza praktikorako atala, bere xedea udalenganako aholkularitza, itzulpen bulegoa, euskeraren irakaskuntza ezartzen zuten hezkuntza-tokiei laguntza eskaintza, argitalpenak, eta gizarte maila guztietan euskeraren berreraikuntza eta babesa zituena. Helburu horretarako Batzarrak emandako epearen barruan oinarriak idatzi eta euskal Aldundien eskura jarriko zituen ponentzia bat izendatu zen. Horren ondorioan dago Euskaltzaindiaren sorrera, Lehendabiziko Euskal Ikaskuntzen Kongresuko alearen 487. orrialdean adierazten denaren arabera (Bilbao, 1919-1920). Handik hilabete gutxira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Aldundiek proiektua onartu egin zuten.



1919ko irailaren 11an Gipuzkoako Aldundian ospatutako lehendabiziko batzarrean, Oñatin izendatutako euskaltzainek, Resurrección María Azkue, Arturo Campión, Luis de Eleizalde eta Julio de Urquijok, Euskaltzaindia osatzekotan beste euskaltzain batzuk izendatu zituzten. Abagune horretan hautatu izana Eguzquiza, Inzagaray, Landerreche, Lhande eta Olabide suertatu zitzaien. Urte bere horretan, 1919an, Azkue botoen gehiengoz lehendakari izendatzen da eta Elizalde Idazkari. Eta urte berean, urrian ospatutako batzarraldian, Schuchardt, Vinson eta Uhlenbeck ohorezko euskaltzain izendatuak izan ziren; horretaz gain beste 44 euskaltzain urgazle ere, gure garaikoetakoak, Manuel Lecuona (gure erakundeko egungo lehendakaria), Isaac Lopez Mendizábal (egun ohorezko kidea), Ramon Menendez Pidal (Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako betirako lehendakaria), Juan Cruz Ibarguchi, Gabriel Manterola eta Odón Apraiz.

Eraketari eta lehen batzarrei buruzko guztia lehen "Euskera"-n (I alea, 1 zkia., 1920) jasota dago. Argitalpen horretan esaten denez, Akademiaren sorkuntzaren burutakizuna 1886an datza, Arístides Artiñanok Durangoko Euskara Jaietan Proyecto de Academia Vascongada izenburua zeraman egindako komunikazioaren bitartezko proposamen baten oinarrituz. Geroago, Bizkaiko Aldundiko lehendakaria Adolfo Urkijo zela, eratze-egitasmo bat egin zen, geroztik oinarriok baliagarri izango zirela.

JSO

Euskaltzaindia

Estatutuen lehen artikuluak dioen bezala, Akademia honen helburua euskal hizkuntzaren alde ekitea da, bere literatura- eta herri-hazkuntzan eta baita filologia-ikerketan ere. Akademiak 23 kide oso ditu, hutsuneekin betez doan kopuru finkoa izanez; ohorezko kideak eta kide urgazleak mugagabeak dira, eta egun ohorezko kide bat du eta ehun inguruko urgazle kopurua. Osoko kideak hitza eta botoa dituzte, eta gainontzekoek hitza besterik ez. Osoko kideak jatorriz eta hizkuntzaz euskaldunak izan behar dute. Hala ere, Akademiaren ustez hautagaiengan meritu bereziak ematen direla ikustean, baldintza bi horietatik lehena betetzea salbuetsi egin lezake. Orain arte ez da aipatzen dugun egoera hori inoiz eman izan. Ezinbestekoa da Akademiaren batzar pribatu guztiak euskal hizkuntzan ospatzea. 1920tik 1936ra arte, bere lehen aroan "Euskera" Aldizkaria argitaratu zuen, bertan Akademiaren akta, ikerketa eta lanak bilduz. Bere bigarren aroa 1956an hasi zen, eta ordutik hona normaltasunez argitaratzen jarraitzen du. 1953ko Urrian antzinako "Euskera"-ren jarraipenarekiko lehenbiziko ahalegin bezala koaderno bat argitaratu zen, eta bertan Euskaltzaindiaren argitalpenen aurkibide bat azaltzen da eta garai hartako euskeraren egoera azaldu ere. "Euskera"-k ikerketa lanak eta baita bere ibilbide guztian zehar onartutako erabaki guztiak ere, ortografia-batasunera eta euskalki desberdinez gaindik euskera literario batenganako bateratze-hurbilpenera iritsiz, biltzen ditu.

"Euskera" Argitalpenaz gain hainbat lan kopuru ugari argitaratu ditu, bai lingüístika arloko ikerketak, literaturarenak, bai hedapenerakoak ere. Euren artean aipagarri ditugu: Morfología Vasca (1925) eta Gipuzkera osotua (1935), de R. M. de Azkue; Erderismos (1930), El Acento Vasco (1932) eta La Vida del Euskera (1935) S. Altube-rena; Usauri (1930) eta A. Anabitarteren Donostia (1933) -biak behar izan zuten Akademiak antolatutako Schuchardt sari literarioa-; baita, Axularren Geroren laugarren argitalpena, Lardizabal-en Testamentu berriko kondaira, (1957), Arrese-Beitiaren Olerkiak, (1954), etab. bezalako antzinako idazlanen berrargitalpenak ere. "Euskera"-n argia ikusi zuten antzinako testu batzuen eta beste lan moderno batzuetatik at, argitalpen ugari babestu ditu. Gaur egun argitalpenei dagokien planik serioena, Azkuek ale bitan bildumatu eta Akademiako kideetariko batzuk oraintsu egindako eranskin dokumental batez osatutako euskal herri kantutegiaren (letra eta musikadun mila eta bat abesti) argitalpenak, egile beraren ipuin-bilduma bat eta baita Azkuerenak berarenak diren hiru argitaratu gabeko idazlan argitara ematearekikoak dira. Guzti hori, urrezko ezteietan, sortzaile eta lehenbiziko lehendakaria izan zenaren ohorez. Espezialitateetako hiztegiren batzuk ere argitaratuko dira, adibidez: Aritmetika, Geometria, Geografia, etab., egunero beharrezkoak diren beste hitz batzuei eta hirigintzako hiztegiarekin bat eginda, egungo eskakizunen baitako ikerketarako eta eguneko beharrizan guztietarako hiztegi moderno bat eratzeko korpus bateratua eratuko dute. Euskaltzain-talde bat ikerketa operatiborako sistema ezarriz, lan horretan da.

Lantalde honek eskoletarako testuak hautatu eta prestatuz dabilen beste talde batekin harreman zuzena du. Baina lanik erraldoiena euskera-gaztelera-frantseza hiztegi handiaren argitalpenean datza, hobe esanda, Azkuek 1905-1906an, bi aletan, argitaratu zuen Hiztegi Hirueleduna, oraingoan hiru alek osatuko dute, aurrekoa zuzendu eta handituko (nabarmen handitua gainera) baitu Salamancako Unibertsitateko Katedradun eta Akademia honetako euskaltzain oso eta goragarri den Luis Mitxelena hizkuntzalariaren zuzendaritzapean egingo denak. Litekeena da datorren urtean lehen alea argitaratzea. Akademiak antolatzen dituen literatura-lehiaketak jada euskal letretan ohiko bihurtu dira. Antzinako "Schuchardt" sari hurari, eleberrirako "Domingo de Aguirre", antzerkirako "Toribio de Alzaga", olerkirako "Lizardi", eta bertso-paperetarako "Xenpelar" berriak etorri dira. Gainera, bertsolarien bi urteko txapelketak ere antolatzeari ekiten dio ("Bertsolari Txapelketa").

JSO



Resurrección Maria de Azkue y Aberasturi izan zen Akademiako lehendabiziko lehendakaria, 1919tik bere heriotza ordua iritsi zitzaion 1951. urtera arte erakundearen zuzendaritzaz arduratuz. Azkue hiltzean Ignacio Maria Echaide Lizasoain izan zen lehendakari hautatu berria, hau da, 1952tik 1962an bere heriotza ordura izan zenera arte. Jose Maria Lojendio Irure, hirugarren lehendakaria, 1964tik 1966ra arte izan zen kargu horretan. Manuel Lekuona Etxabeguren, egungo lehendakaria (1968) kargu horretan 1966ko abendutik aurrera dago.

JSO

Euskaltzaindia

Hastapenetik Akademiaren egoitza Bilbon (Ribera, 6) izan da. Azken aldi honetan Donostian, Probintziako Aldundiak gipuzkoar ordezkaritzarako idazkaritza bat zabaldu da. Bere "Euskera" argitalpena eta hizkuntzalaritza ikerketei bakarrik zuzentzen zaie, eta Azkueren Hiztegiaren berraztertu eta gehitutako edizio berriaren prestaketan interes berezia mantentzen jarraitzen du. Baina egungo bere ardurarik handiena, euskeraren geroago eta gehiagoko galbidearen argitan, hizkuntzaren zaintza eta hedapenean laguntzea da, hori gabe Akademia honek ez duelako izateko ziorik. 1966an Institutuetan eta baita nazio-eskoletara ere, lurraldean, sarbidea eman ziezaiola esanez Zientzia eta Hezkuntza Ministerioari eskabide bat aurkeztu zion. 1967ko irailean, Akademiako batzorde bat Hezkuntza Ministroarekin elkarrizketatu zen, berarengandik inpresio onak jasoz. Orain urte asko direla gure Mitxelena hizkuntzalari ospetsuak hauxe adierazi zuen: "Una lengua no oficial difícilmente subsistirá en el mundo de hoy si no dispone del mínimo de medios necesarios para su conservación. En segundo lugar, esta desaparición no supondría un provecho para nadie y sí un empobrecimiento para todos". Hizkuntza-umilazioak eragiten dituen mindurak ez diete herrien anaikidetasunari inolako mesederik ekartzen. Bere eginahala gainditzeko euskaldun guztion ahalegina behar-beharrezkoa da. Jarraitu beharreko ibilbideak zailak dira. Euskaltzaindiak arau orientagarriak eman ditzake, baina egiteratzerako orduan, gure hizkuntza sendotzerakoan, guztion laguntza behar du. Euskaltzaindiaren ahalmen eta botere fakultatiboak oro mugatuak direlako. Euskeraren iraupena, Euskaltzaindiak horretan erantzukizun handia bereganatuz, guztion eginbeharra da. Jose Miguel de Azaolak orain urte batzuk hauxe idazten zuen: "Su pérdida sería una verdadera catástrofe además de suponer una dilapidación injustificable, ya que los vascos del siglo XX no tienen el menor derecho a privar a sus descendientes de la herencia riquísima de su idioma vernáculo, que constituye el exponente más calificado y el fruto más rico del genio de la raza". Euskaltzaindiari hainbesteko ohorea eman zion Julio de Urquijok aholkatu zuen bezala: "...es preciso que los trabajos y esfuerzos existan, y que todos y cada uno de nosotros, aislada y colectivamente, coadyuvemos al resurgimiento del idioma". Honetaz, euskal hiztunak dauden esparru guztietatik zabaltzea beharrezkoa ikusten den eta Gipuzkoako eremu batzuetan emaitza bikainak izan dituen euskal hiztunei idazten eta irakurtzen irakasteko (ezinbesteko eginbeharra, eskoletan euskaldunoi gure hizkuntza irakatsi ez zaigulako) Euskaltzaindiak antolatutako alfabetatze-kanpainengan elkartasun eta garapenerako adibide ona dugu. Idazten era irakurtzen irakasteaz gain euskal literaturarekiko oinarrizko ezagutzak ere ematen direlako. Ohiko euskal literatura dagoana ere esan beharrekoa da Burdeosko Unibertsitateko Lafon irakasleak zioen bezala "más bella y original de lo que se suele creer". Literatura modernoak, ustekabeko garapena lortu du eta egun egile eta argitaletxe bikainak dira. Gure hizkuntza indartzeko egin beharreko lana luze eta gogorra izango da, baina ez etsiarazlea. Jakitun den euskaldun orok bere ekarpena behar du. Gure herriaren kultura-garapenerako euskeraren salbazioak interesik zuen ala ez zuenaz iraganeko eztabaidek, nolabaiteko kultura maila duten pertsonengan jada ez dira aintzat hartzen, ordutik, hizkuntzalaritzak eta soziologiak ere, txikienak izanik ere komunitate guztien aldezpenaren aldeko garapena izan dutelako. Akademiak adigai modernoengan konfiantza du eta baita euskal herriaren nekaezintasunean ere.

JSO

1968ko udagoienean Arantzazun, erakundearen Urrezko Ezteien oroipen-ospakizunak zirenaz baliatuz, batasunaren kongresu ospetsua ospatu zen, eta gerora ibiltari jardunaz arituko dira abenduan Nafarroako Foru Aldundian, otsailean Baionako Museé Basque-n, apirilean Arabako Foru Aldundian, uztailean Foru Aldundi bizkaitarrean, eta irailaren 21ean Gipuzkoan amaituz ibiltari jardungo dute Euskaltzaindia berrogeita hamar urte arinago eratu zen egun eta lekuz bat etorriz amaia eman zitzaion. Gorago aipatutako kongresuko erabaki eta ponentziak argitaratu ziren urtea 1969koa izan zen eta eurei buruzko eztabaida gogorra zabaltzen da.

1970ean Fr. Luis Villasante Kortabitarte (Gernika 1920- Arantzazu 2000) lehendakari bezala hautatu ondoren aro berri bat hasten da. Bere karguaz jabetu ondorengo hilabetean, urrian, lehendakari berriak espezializatutako batzordeen arabera jardutearekiko plan bat aurkezten du lehendakari berriak, guda zibiletik zintzilika zegoen ikerketa-saileko zuzendari kargua birkreatuz Luis Mitxelena bera izendatuz. Urtero urte osoko batzar eta ospakizunen egutegia programatzen da, azken hauek herriaren luze-zabaltasunean jardunaldi, sinposio edota kongresuak egiteko utziz. Bateratzeari buruz, Gobernu-Jaurgo berriak, aditza, deklinabidea, erakusleak, palatalizazioa eta aspirazio grafikoa bezalako funtsezko arlo ugaritan bateratzearen garapena programatzen du.

Lehenengoz eta behin, aditzaren bateratzeari ekin zitzaion, euskeraren euskalkien lurralde guztietatik etorritako jakintsuen batzorde bat izendatuz eta geroago jardunaldi bi ospatuz, lehenak Bilboko Ribera kaleko antzinako egoitza akademikoan eta bitarrenak Arantzazun. Azken hauek 1972ko uztailaren 28 eta 29an ospatu ziren, euskaltzain urgazle eta osoak hizkuntza literarioarentzako itu bat izan zen orotariko aditz-sistema estandar bati buruzko adostasun batera iritsi zirela.

Hurrengo kongresua, gerraosteko zortzigarrena, 1978ko irailean, Bergaran, ospatu zen. Euskaltzaindiak bateratze literarioa abiarazteak suposatu zuenarekiko balantzea egiteko hamar urte itxaron nahi zituen, alde batetik eta herriko hiribildu eta herri desberdinetan sortuz zihoazen ikastoletan ezartzen hasteko bestetik. Hizkuntza estandar baten aldezle sutsua izanda akademia-bizitza laburra izan zuen lau euskaltzain sortzaileetariko bat izandako Luis de Eleizalde zenaren ehungarren urtea zela eta, Kongresu hau bere Debako Arroaren hiriburua zen jaioterrian ospatzeko abagunea izan zen, baina bestalde bizkaitar euskalkiaren esparru-eremu bat izanagatik eta baita administratiboki gipuzkoarra izatearren ere hautatu zen, horrek guztiak hizkuntzaren bategitearen beharrizana ulertzeko bere garrantzia izanez. Komunikazio eta ponentzia ugarien artean, 1967-1977 hamarkadako ekoizpen bibliografiko guztiari buruzko bat aurkeztu zen, bateratutako ereduaren aldeko joera nabarmenduna; beste galdetegi eta estatistika batzuk norabide bera zioten. Kongresuko ondorioak bateratze-lanaren emaitza baikorra biltzen zuten, euskalki literarioekin beharrezko loturaren kaltetan barik eta ortografiarekin eta aditzarekin hasitako garapen normatiboari jarraipena emanez, prestaketarako dagozkien batzordeak izendatuz. Ondoriootan Zientzia eta Hezkuntzarako Ministerioari Euskal Filologiaren Katedrak sortzea eskatzen zitzaion.

Garapen honekin jarraituz, urrian kontsonante sabaikarien grafiari buruzko araudia onartu zen; hurrengo urteko uztailean erakusleen arau bateratua; irailean, deklinazioaren kasu guztiena eta, azaroan, aurkako bozketa bat bera ere izan gabe, "H"-aren ortografia-araudia bezalako arlo iskanbilatsua. 1979ko urte honetako martxoaren 30ean "El euskara común, los dialectos y las hablas locales, con un desarrollo particular posterior sobre la lengua standard y los dialectos en la enseñanza" entzute handia izan zuen adierazpena onartu zen.

Hirurogeita hamarreko hamarkadako beste itu interesgarri batzuk euskaldun lurralde guztietako euskaltzale eta idazle ehun-urtekoen ospakizunak izan ziren eta, baita bertatik kanpora ere, San Millan de la Cogollako monasterio errioxarrean bezala omenaldietarako bakarrik ez eze kongresuak, sinposioak eta jardunaldiak ere antolatzeko erabiliak izanez. 1972an lege-batzorde batek Euskaltzaindiaren barne-araudia eta estatutuen sakoneko eraberritzea prestatu zuen, geroztik onartua izan zena eta, berehala, egoera berriak ahalbidetu zuenean 1976ko otsailaren 26ko Ministro Kontseiluan berretsiak izan ziren, Estatuak ofizialtasunez onartutako erakundea Errege Akademia izanez eta jardute esparrua Araban Gipuzkoan Nafarroan eta Bizkaian edukiz.

Ohiko akademia-jardueran matematika, zuzenbidea, musika, eraikuntza eta arkitekturaren inguruko hiztegiak gauzatzeko batzordeak sortu ziren, gerora unibertsitate eta erakunde anitzeko adituek egindako lexiko berariazkoak egiteko oinarri izan direnek. Hedapen handiko jarduera, onomástica-arloan eman zen, batez ere arlo bitan: Jose Maria Satrustegi nafar euskaltzainak zuzendutako edizio ugari dituen Nomelclator de Nombres de Pila, eta Nomenclator de Municipios de Euskal Herria izenekoa, geroago 1986 eta 1990ean Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako toki-biztanleria guztien nomenklatorrekin, hurrenez-hurren, osatuz. Onomastikaren esparru berdin honetan "Onomasticon Vasconiae" bilduma sortzen da eta 1987ko bere lehen Toponimia de la Cuenca de Pamplona. Cendea de Cizur aletik 2004ra arte hemezortzi ale argitaratuta ditu, gehienak toki toponimiari buruzkoak, baina baita oro har onomastikaren arlo desberdinei buruzko sinposioetako aktak ere. El Libro Blancodel Euskara/Euskararen Liburu Zuria, hamasei adituk egindako ikerketa-lanaren emaitza, euretatik asko Obieta, Villasante, Mitxelena eta Barandiaran bezalako izen handidunak izanez, 1977 urtean Lankide Aurrezkiaren finantziazioari esker argitaratu zen. Gramatikaren arloan ere, dagokion komisioak esparru horretan jarraibide normatiboa zehazten joatearen helburudun zortzi ale argitaratzeari ekin dio.

Kongresuak ohizkanpoko jarduera bezala aintzat hartzen baditugu, Bergarakoari gramatika arloari eskainitako beste bi ospatu ziren, Arrasaten 1979an bata, zehatzago esanda sintaxiari buruzkoa, eta 1984an, Iruñea/Pamplonan, Arturo Campionen La Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara-ren ehungarren urteurrena zela eta. Ondorengoak hauek izan dira: 1991, Bilbon, Dialektologiarekiko Nazioarteko Kongresua; 1993, Mauleon eta Donapaleu/Sain Palaisen Ohienarten IV. Ehunurteurrena; 1994, Leioako unibertsitate campusean Akademiaren 75. urteurrena zela eta; 1997, Antoine d?Abbadieren ehun-urteurrena zela eta, Hendaian Eusko Ikaskuntzarekin batera antolatutakoa eta azkena, 2001, Bilbon eta Baionan. Euskaltzaindiak darabilen terminologian "Jardunaldiak" "kongresu txikiei" edota bi edo hiru egunetako sinposioei deritze, 1969-2004 bitartean Euskal Herriko hainbat toki ezberdinetan hainbat hamarka eginaz, euretariko gehienek lexikologia; gramatika; dialektologia; hizkuntza-atlasak eta tokiko hizkuntzei buruzkoak; onomastika : toponimia, exonimia, Ameriketako euskal onomastikaz, gure mugetatik at, Nevadako Unibertsitatean hain zuzen ere, ospatu izana: antzerkia, herri-literatura, bertsolaritza, paremiología, etab; soziolingüistikaz, ehun urteurreneko ospakizunak izan direla eta, euskaltzale edo idazleen ikerketa zehatzak, etab...

Beste bilduma batzuei dagokienez, IKER deiturak Ikerketa-atalaren ohizkanpoko lanak argitaratu ahal izateko balio izan du eta 1980. urtean ospatutako Euskaltzaleen Nazioarteko Topaketen kongresu-aktatik hasi zen; ARAUAK, berezitasunez akademia-arauak argitaratzera dedikatzen denaz; HIZTEGIAK, hau da hiztegiak eta bokabularioak; LITERATURA KLASIKOAK; EUSKARAREN LEKUKOAK (euskararen lekuko direnak); BBK-EUSKALTZAINDIA SARIKETAK, erakunde bien artean saritutako literatura lanetarakoak; JAGON (tutelatu), hainbat argitalpenduna, "Euskera" Akademiaren aldizkari ofizialaz gain. Argitalpen-jarduera hau da hizkuntzaren ikerketa- eta araudi-lanei dagozkien egin daitekeen laburpenik hoberena.

Jagole-Atalaren ekimenez, Euskaltzaindiak euskal hiztunen lurralde desberdinetan hizkuntza-estatusaren aldezpenaren, gure gizartekide guztion ondare bezala euskeraren izaeraz, EUSKAL HERRIA izendapenari buruzkoaz eta beste, komunikabideetan egiten den erabileraz edota administrazioetan, ikastetxeetan eta komunikabideetan ere exonimo eta endonimoei buruzko erabileraz gailego, katalan eta euskal Akademien baterako adierazpenari buruzko aldarrikapenak egoera desberdinetan egin ditu.

Atal honen organigramaren pean berton aztergai ditugun hiru hamarkadatan zehar aipatu beharreko ekintza eta entitate ugari sortu zen. Kronologikoki, lehengoa 1966 urtekoa dugu, helduentzako euskerazko "Alfabetatze Kanpainak" izeneko alfabetatze-ikasturteak babestearen erabakia onartzea hartu zen urtea izanez. Ekimena Ricardo Arregi (Andoain 1942 - Mendaro 1969) hildako idazlearen ekarpena izan zen. 70eko hamarkadan kanpainok euren hedapenik zabalena izan zuten, alfabetatze-ikastaroetatik euskalduntze- edo helduentzako hizkuntza-irakaskuntzarako ikastaroetara igaroz, Euskal Herri guztian zehar Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) deituraz koordinatuak izanez. Entitate hau Euskaltzaindiaren lege-urgazpean 1981eko ekainera arte izan zen.

Erakundearen bigarren ekimen bat, gorago aipatutako ikasturteetarako bakarrik ez eze, ikastoletan, era pribatuan, garatzen hasiz zihoan irakaskuntza elebidunarentzako ere benetako beharrizana zen klaseak emateko hizkuntzaren ezagutza nahikoa egiaztatzeko titulu bat sortu izana izan zen. "Euskal Irakasle Agiria" zeritzana 1971ko azaroko hileroko akademiaren batzarrean erabaki zen eta erabateko arrakasta izan zuen, 80ko hamarkadan "Euskararen Gaitasun Agiria (E.G.A.)" izendapenez eusko- eta nafar-jaurlaritzetako Hezkuntza Sailetara, geroagoko dataz "transferitua" izanez.

Martutene donostiar auzoaren ikastetxe batetan Jagon Ataleko zuzendariak, bere garaian Juan San Martin, trantsizioaren amaieran, Xabier Mendiguren Bereziarturen zuzendaritzapean, lehendabiziko "Itzultzaile Eskola" edota itzultzaileen ikastegia zena sustatu zuen. Ez zuen arrakastarik izan, batez ere laguntzarik ez izatearren edota autonomia-agintari berrien ikuspegirik ezagatik, zeren gorago aipatutako tituluarekin bezala, zegokion sailaren baitan txertatu ezinik ez zuten izan.

Akademia, gudarosteko bertsolari-txapelketak antolatzen 1958 eta 1959 urteetan hasi zen, Bizkaian eta Gipuzkoan lehenengo eta hurrengo urtean Euskal Herria guztian. Honetara ospatu ziren hirurteko hainbat alditan zehar, zentsura-arazoengatik urte batzuetan eten egin zirenera arte. 1979an berriro berrezarri ziren, 1982 eta 1985ean ere ospatu ondoren azken urte honetan sortu berria zen bertsolarien elkarteak bere gain ekimenok hartuz.

Univertsitat d?Estiuren irudira euskal unibertsitate bat antolatzearen gogoa eta unibertsitate publikorik ez zeukan euskal unibertsitatearen munduarenak ziren nahiak biltzea ere Euskaltzaindiari egokitu zitzaion. Frankismoaren azkenkietan oraindik, Euskaltzaindiaren lehendakariordeak Burdeosko Unibertsitatean egindako kudeaketek, bertako irakasle baitzen, 1973ko abuztuaren 28tik irailaren 8ra Euskaltzaindiak antolatutakoak izan ziren Donibane Lohizune /San Juan de Luzeko Maurice Ravel Lizeoan Udako Euskal Unibertsitateko lehen ikasturtea ospatzea ahalbidetu zuten, ikastaro horretan, gainera, Euskaltzaindiko Luis Villasante lehendakariak, Mitxelenak, Barandiaranek, Haritschelharek, Altunak, Carlos Santamaríak, Charrittonek, Satrustegik, San Martinek, Txillardegik, Narbaitzek, etab., baina baita irakasle eta unibertsitario gazte askok ere parte hartuz. Hurrengo urtean ere lapurditar hiribildu berberean ospatu ziren, gerora Ustaritzera tokiz aldatzeko. 1977an, Franko diktadorearen heriotzaz geroztik, U.E.U. Iruñeko Larraona Ikastetxe Nagusira igaro zen, baina Euskaltzaindiaren babespean ere, handik eta urte gutxi batzuk geroago U.E.U.-ko Idazkaritzak bere kasa, orain arte egiten jarraitzen duen bezala, antolatu zituen arte. Euskal idazleen elkartea sortzea trantsiziotik egosiz zetorren gauza zen, baina Euskaltzaindiko Literatura Akademia-Batzordearen itzalpeko 1982ko otsailaren 25ean, Gipuzkoako Aldundian egindako idazleen deialdi bat izan zen Durangoko Udaletxean batzorde kudeatzaile bat sortaraztea ekarri zuena. Kudeaketa-batzorde honek, urte bereko uztailaren 30ean Bizkaiko Aldundian jardunaldi publiko baten bitartez, Euskaltzaindiak Euskal Idazleen Elkartea (EIE)-ren sorrerarako behin-betiko onarpena eman eta Angel Lertxundi, lehendakari bezala; Jose Maria Velez de Mendizabal, idazkaria; Xabier Gereño, diruzaina eta beste kide batzuk, 1983ko urtarrilaren 26an E.A.O.ean ofizialtasunez aintzatetsia izan zenean elkarte erabat askea sortzea lortu zuten arte, izaera erabat autonomoan jardunaz, bazkideak lortzeko kanpaina egin eta estatutuen idazkuntzaz etab. arduratu izan zirenak osatutako behin-behineko Zuzendaritza-Batzordea izendatu zezan, prestatze-lan guztiak egin zituen.

Azkenik, 1987. urtean, oinarrizko hebraitarren ikasketarako barnetegien antzera sortutakoa izanik, Iberdueroren itzalpean Imanol Berriatuaren eskutik Akademian 1977an hasitako ekimenak, "ulpan"en berdina zena bestalde, oinarrizko euskerarena bezalako euskaltegiak sortzearekiko beste jarduera aitzindari bat burutzea ekarri zuen. Hogei ale baino gehiago argitaratu ziren. Azpimarratzekoa da, aldi erabat gogorretan akademiaren "ontziburu" hamazortzi urteren joanean Luis Villasantek egindako lan bikainaren, hori bai, lehen mailako "kidez" inguratuta, ondoren ordura arte lehendakariorde izan zen Jean Haritschelhar Duhaldek (Baigorri 1923) 1989ko urtarrilean lehendakaritza eskuratu izana. Haritschelharek 2004ko abenduan bere lehendakaritza luze eta oparoa izan dena ere bukatu arte, erakundea bere aurrekoaren ildo estrategiko beretik zuzenduz jarraitu du.

Idazlan honek helburutzat duen lehendakaritza bien jarduera akademikoari buruzko laburpen bat egite aldera, agintaldi bien arteko hainbat urtetako izaeradun lan asko ezinbestean gurutzatu egiten dira, "continuum" baten zati baitira. Eusko Jaurlaritzaren eta baita Espainiakoaren eta lau aldundien aintzatespenaren ondorioa erakundeoi bakarrik ez eze baita toki administrazioei eta beste entitate publiko eta pribatu eta baita horrela nahi izango luketen herritarrei ere aholkua ematearena zen, Errege Dekretuz, 1º j artikuluan aintzatetsita duen bezala: "Como institución consultiva oficial en materia de lengua, expedir los oportunos certificados, informes y dictámenes". Gorago aipatutako administrazioekin bakarrik ez eze baita RENFE, Eusko Trenbideak, FEVE, Bilboko Metroa, EITB, EUDEL, epaitegi, unibertsitate, banketxe eta aurrezki kutxa, Ikastolen Konfederazioari eta beste hainbat eta hainbat entitate pribaturi eta edozein egoera eta jatorridun ehunka herritarri ere lan hau azkenengo hogeita hamabost urte luzeotan zehar hamaika aldiz eskaini diegu.

A. Villasantek lehendakaritza hartzetik gutxira batzorde espezializatuka jarduten hasi zen erakundearen antolaketa, 2003ko otsailean Hernanin ospatutako XIII. Barne-Jardunaldien biurteko berrikuntzarekin batera 2004ko urte bukaeran, honakoa da: Lexikografia-, Gramatika-, Dialektologia-, Onomastika- eta Literatura- Batzordeak; Jagon Batzordea: Corpus- eta Sustapen-Batzordeak; egitura-batzordeak : Argitalpenak, Azkue Liburutegia eta Juridiko-ekonomiazkoa. Aipatu berri ditugun batzordeon bitartez, egitasmo zehatzetarako dagozkien lan taldeak izanez, prestatu eta gauzatzen dira akademia-zereginak, araudi mailako erabakiak hileroko osoko batzarretan onartu daitezenaren eta administrazioari, antolaketari eta barne erregimenari dagozkienetarakoak Gobernu-Batzordeak onartzearen kaltetan barik.

2004ko abenduan, Jean Haritschelharen agintaldia bukatu izatean, Andres Urrutia Badiola (Bilbao 1955) lehendakari berri izendatu zen, gobernu-batzordeko organoan hurrengo kide izanik: Beñat Oihartzabal Bidegorri (París 1949), lehendakariorde; Xabier Kintana Urtiaga (Bilbao 1946), idazakari; José Luis Lizundia Askondo (Iruñea/Pamplona), diruzain; Henrike Knörr Borràs (Tarragona 1947), Ikerketa Ataleko zuzendari eta Andrés Iñigo Ariztegi (Ituren 1945), Jagon Ataleko zuzendaria.

JLLA