Dantza

Dantza zirkularrak

Dantza eta dantzaldi zirkular bezala erdigune baten inguruan, pertsonala nahi taldean egindakoa izan, edota gorputzaren zati baten edota bere osotasunean egindakotzat hartuko ditugu.

Euskal dantzei dagokienez, ez dugu sabelaren dantza edo eskuturren inguruan zirkuluak eskuekin eginez, edo samaren oinarriaren inguruan burua biratzea bezalako gorputzaren zati baten ardatzaren inguruan egindako inolako irudikapenik ezagutzen. Badira, aldiz, belaunen atzealdean puntu imaginario bat ardatz bezala hartuz, bere inguruan zirkuluak egiten direnak, dantzari dantzan grabiletia edo gurpiletan egiten den bezala, nahiz eta bere jatorria eta zeregina ezezagun ditugun (hanka baten gainean bakarrik biratzeko trebetasunaren erakusle ?)

Norberarekiko biraketa-mugimenduei dagokienez, gure inguruan erabilera ugari aurki ditzakegu: dantzan integratutako norberarekiko biraketa, norberarekiko biraketa, dantza barnean sartua baina pausuak eta exekuzio-aldaketa ahalbidetuz, eta, hirugarrenez, erakusketa aldiaren beraren izate eta oinarri bezalako norberekiko biraketa.

Lehendabiziko kasuan, beste elementu bat gehiago bezala dantzan integratutakoa, ezpata-dantzetan eta beste hainbatetan ereduak aurki ditzakegu, euretako pausu bat izanik.

Exekuzioa aldatzeko biraketa erabiltzea, jota , fandangoa , orripekoa, porrusalda edota arin-arin-a 1 bezalako dantzetan aurki dezakegu.

Norberarekiko aldaketa, alde batera eta bestera biratu izatearekin batera hankekin punteatutako tokiak alternatzen doazen bitartean bata bestearen gainean gurutzatutako makila labur biren inguruan makilok zapaldu gabe oreka mantentzean datzan Txakolina bezalako dantzetan oinarri eta ezinbesteko zutabe bezala aurkitu dezakegu. Izen bereko ardoa (txakolina) edan ostean trebetasun-jolas bezala aintzat hartua izan daitekeen dantza bezala uler dezakegu.

Dantza zirkular bezala dantzari-talde batek erdigune imaginario edo ez imaginario baten inguruan egindakoari deritzogu. Hemen, erdigunea, objektu batek, edota imaginario batek betea izan daiteke; lehendabizikoaren adibidea zinta-dantza desberdinetan aurki dezakegu, bertan dantzariengana eskegitako zintak masta baten inguruan zintzilikatuta bere inguruan txirikordatu beharra izanez (zinta-dantza eta domingillue), edo zintak poste txikiago batetik zintzilik direla ezarriz (Elciegoko enparantzako amabirjinaren zuhaitzaren dantza). Kasu biotan, dantzaldia biraketakoa da, txirikordatu eta txirikordatua desegitearena -lehendabizikoan-, eta ipini eta kentzearena -bigarrena-.

Talde hertsi baten dantza zirkular baten eredugarri -emakumeena, eskutik elkar hartuta- apotropaiko eta profilaktikotzat interpretatutako Urdiaingo san joan kantaita dantza dugu, dantza horretan uzta aroko espiritu gaiztoak uxatzera bideratutako arao bat egiten baita; esandako horrezaz gain, san Juan bezperako gauerdian ospatzen den dantza bat dugu.

Talde aparta osatzen dute jota (fandangoa, orripekoa) eta porrusaldak (arin-arinak) desberdinak, dantzarien arteko lekuak aldatzea ahalbidetuz, eta bikoteka edota talde handietan egitea ohikoa den arren, beste toki batzuetan gizonezko bi emakume batekin edota alderantzizko irudikapenak izanez ere ikus dezakegu. Egile batzuk dantza mota hauek limurkeria-dantza bezala interpretatu dituzte, eta badira urruneko tokietatik etorritakotzat jotzen dituztenak ere.

Azkenez, jai-esparruaren inguruko zirkulu irekietakoak diren bilakaera propioak aurki ditzakegu, lerro baten edo bitan. Juan Antonio Urbeltzek ondorengo eran sailkatzen ditu -Curt Sachsek eskainitako ereduaren arabera-: erlojuaren aurkako norabideko gizonen bakarreko dantzak (adib. mutil dantzak ); Kate-dantzak, euren artean zirkulu irekian gizonek zuzendutako eta erlojuaren aurkako norabidea duten dantzak izanez (branle, gizon dantza, zortziko, soka dantza, dantzaki, giza dantza, y dantza luzea adib. lez); norabide jakinik gabeko gizonek zuzendutako dantzak ( biribilketa , eta dantza luzea bezalakoek); eta, azkenez, zirkulu zabalean eta erlojuaren aurkako norabidedun emakumeek zuzendutakoek (horrela, Lekeitioko aurreskua, etxeko andre dantza, eta neskatxena)

Aipamenon ondoren, Urbeltzek lerro bitan agertutako dantzak aztertzen ditu, euren artean bi talde bereziz: 1) Adibidez, ingurutxoak , Thun-thun eta larrain dantza bezalako zirkulu irekian eta erlojuaren aurkako norabidean diren dantzak eta 2) eskuak elkar hartu gabekoak (arin-arin, fandangoa) edota eskuetatik heldutakoak (Urdiaingo dantzak, eta Paganoseko Chulalai) izan daitezkeen zirkulu itxiko dantzak.

Gorago aipatutako dantzotariko batzuk bertokoen zati bezala gehituz joan izan dira, bertoko direnek euren ñabardurei eutsi dieten bitartean. Lehendabiziko kasuan axuri beltzaren dantza dugu, biribilean erlojuaren aurkako norabidean egindakoa izateaz gain emakumezkoak bakarrik egin eta abestutako xehetasunak dituen jatorriz Jaurrietakoa 2 (Nafarroa) den dantza izanez.

Curt Sachsek, bere aldetik, XVII. 3 mendearen hasieran Ingalaterrako Jaime I-ren gortean dantzatutakoa izanik courantes eta gallardak barneratzen zituen dantza osoago baten zati bezala, . branleaz hitz egiten digu. Aurrerago "los italianos lo llamaron brando, y los ingleses brawl o round, y ha tomado su nombre del viejo movimiento de balanceo. Sus características esenciales son un encadenamiento de las manos y el movimiento hacia el costado de las parejas que danzan en fila abierta o en círculo cerrado 4 " batez hitz egiten digu, "los tipos y formas de la danza coral de la Edad Media 5 " mantenduko dituela adieraziz. Antzerako zoria aurki dezakegu gure dantzetako batzuetan kontrapas, bals eta polken sarrerekin ere.


1 Entziklopedia honetan dagozkion artikuluen irakurketa gomendatzen dugu.

2 ARRARAS, Francisco, ARRARAS, Francisco, (1983), Danzas e indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa, NFD Principe de Viana Erakundea, Iruña, 86. eta hurr. orr.

3 SACHS, Curt, (1944) Historia universal de la danza, Centurión, Buenos Aires, 352-353 orr.

4 Op. cit. 386 orr.

5 Ibid.