Ingeniariak

Cortázar y Larrubia, Daniel Francisco de Paula

Meatze-ingeniaria eta geologoa. Madrid, 02-04-1845 - Madrid, 1927.

Matematiketarako jaioa -bere aita bezala, Juan Cortazar (1809-1873) bilbotar matematikaria- ingeniaritza nahiago izan zuen, eta bere aitarekin eskatzen ziren gaiak etxean ikasiz, 1860an Madrilgo Meatze-Eskolan sartu zen. Hogei urterekin meatze-ikasketak bikain amaitu zituen, esparru horri -geologiarekin batera- bere bizitza guztian maitasunik handiena izan zion gaia izanik. Geroago zuzenbidean lizentzia eskuratu zuen, hemen ere era bikainez.

Behin ingeniaria izanik, 1865ean, Cortazarrek meatze-lana eta administrazio-teknika ezagutuko zituen bost urtetako epealdi bati hasiera eman zion. Teruel izan zen bere lehendabiziko tokia; geroago, segidan Palentzia, Jaén eta Madrilgo meatze-esparruak etorri ziren. Ondoren, meatze-zuzendariordea izan zen, lehendabizi Linaresen eta gero Almadenen, bertoko Meatze-Langilezainen Eskolan 1867tik 1869ra marrazkia irakatsiz.

Bosturtekoaren ondoren, hain zuzen ere, Cortazarrek bere zientzia-zaletasunik handiena izango zenari hasiera eman zion (nahiz eta, egia esan, bere meatze-zerbitzuen emaitza izan zen arren): Geologia Maparen Batzordera (1870ean sortua) gehituz, berarekin 38 urtetan zehar lan eginez, bertako zuzendari izatera iritsi zen.

Ea berehala, 1874 eta 1875ean, Cortazarrek, urri esperimentatutako askoz intuitiboagoak ziren aurreko agrologien aldera zientzia-mailako jakintza-arlotzat aintzat hartutako nekazale-geologiari buruzko Gaztela eta Levanteko lurralde desberdinetako atala ere erantsiz, lurralde-geologiari buruzko bere lanak prestatzeari ekin zion. Hara hemen, Espainiako historian zehar geotekniari buruzko ikerketa baten inguruko Francisco Javier Ayalaren iritzia zein den: Descripción física, geológica y agrológica de Valladolid (1877), aipatutako batzordearentzako bere neurritasun agrologikoaren arabera egindakoa: "Cortázar, Juan Vilanova y Piera (1821-1893) naturalistarekin batera, edafologiaren sortzaileetako bat izan zen Espainian. Euriak eragindako higaduraren ondorioz galdutako lurzoruaren ebaluazio kuantitatiboa egiten lehenengoa izan zen, beharbada, Cortázar".

Lan horrek ekarri zion zientzia-ospea eta ikaragarrizko zereginak (38 urtetan batzordearen Memorias izenekoek zazpi tomotan argitaratzera iritsi zen), ez zioten Cortazarri beste eremu batzuetan jarduterik eragotzi; aitzitik, horixe zen txaloak eta ospea irabazten laguntzen zion zeregina eta beraren gainean - eta berari eskerrak- denborarekin bere eragina eta handinahia handituz joan izatearen oinarria. Erakusgarri bezala geldi bitez oihartzun garrantzitsua lortzera iritsi ziren lan bi hauek: "Nuevo método de la iluminación de las minas" (1880), beronen bitartez meategietan erabiliz zetozen argiztapen-sisteman hobekuntzak sartu eta ingelesera eta alemanera itzulia; eta Meteorología endógena y estado interior del globo terráqueo, según los últimos adelantos de la geología" (1884), lanari dagokionez, ekintza bizia garatu zuen Madrilgo Natura-, Fisika- eta Zientzia-Zehatzeen Akademian (bertoko lehendakariordea izatera iritsi zen 1923) bere sarrera-eguna zela eta egindako hitzaldia da.

Egiatan, izendapen hau eta baita beste geroagoko batzuk ere, -Batzordeko (1902-1908) eta Natura-Historiako Espainiar Elkarteko Lehendakaria--, bere geologia-meatze merituengatik izan ziren; azken baten, Cortazarrek, Juan Vilanova, Jose Macpherson (1839-1902), Lucas Mallada (1841-1921) edo Manuel Fernandez de Castrorekin (1825-1895) batera XIX. mendeko bigarren erdiko espainiar geologia-multzo handia osatzen du. Izatez, Paris (1878), Bolonia (1881), Zurich (1894) eta San Petersburgo (1897) Nazioarteko Geologia-Kongresuetan parte hartu zuen, eta horrezaz gain Filadelfiako (1874) eta Parisko (1876) Erakusketa Unibertsaletako epaimahaikide ere izan zen.

Cortazarren zientzia-lana bereizi zuen zorroztasun gorenaren ideia, gazteleraren baitatik barbarismo eta mordoilokeriak garbitzearen proposamena aurkeztu izanak ematen du. Espainiar geletan etimologia-, semantika- edo neologia-gaiak ea gauza xelebreak zirela uste zuen, eta horrek praktikan literatoarenean baino zientzialariaren heziketaren kaltetan ziharduen.

Hori horretara zena, bere mailu eta zakutoz 100.000 km baino gehiago ibiliz bere geografia espedizioetan zehar laginak aztertzen zituen bitartean ezusteko esamolde eta lurralde-esaerak jasoz nekazari (latz eta garbizaleak) ugarirekin harremanak izan ondoren erakarri zuen. Horrela jardunaz, hizkuntza garbitu eta orraztea helburutzat zuen hizkuntzarekiko Hiztegiaren hamabigarren edizioari egindako 14.000tik gorako ohar, kenketa eta zuzenketak zituzten txartelak prestatu zituen. Bere hizkuntza-jakintza erabatekoa izan zen antza, zeren Hiztegiaren hamahirugarren edizioak, proposatutako aldaketa asko baitaratzen zituen. Fidagarritasun hau zioen adierazpenaz gain aipu eta erreferentzia ziren egilez hornituta zeuden txartelen zorroztasun eta zehaztasunetik zetorren. Izatez, bere egitasmoak, bere ekimenak, aurrera egin zuen, zeren 1897an Antonio Canovas del Castillo (1828-1897) idazle eta politikariaren ordezkapenez Hizkuntzaren Akademian sartu zen.

Beharbada, Cortazarren kasuan, -egiatan, landako lanak bere irakaskuntza-zereginekin alderatu zituen (ez zen alferrik Londres, Frantzia, Belgika eta Italiako Geologia-Elkarteetako kide izan eta baita Suitzako Paleontologiakoa eta Madrileko eta Bartzelonako, besteak beste, Zientzia Akademietakoa ere)--, bere zientzia-dimentsioaren esanahi eta garrantzia bere ardura lexikografikoengatik erabat handituta ikusiaz.