Abesbatzak

Coral de Camara de San Sebastian

Donostiako Ganbera Abesbatza 1968 sortu zen Maria Angeles Usoz-en eskutik, Stella Maris ahots zurien Koruko zuzendaria. Maria Angelesek Vitry sur Seine-ko (Paris) Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian esku hartzeko gonbidapena jaso zuen, urte bereko maiatzean ospatu beharrekoa alegia.

Jaialdi hartan bere koruko ahots zuri batzuk aukeratu zituen, beste abesbatzetako ahots baxuekin batera. Aldi baterako eratu zen talde hori behin betiko bat egin zuen Donostiako Ganbera Abesbatza izena hartuz.

1968az geroztik musika ekimenak etengabe jorratu izan dira. Hainbat jaialdietan sari ugari jaso dituzte -Torrevieja, Tolosa, ...-, eta gainera musika eredu ezberdinak landuz errepertorio zabala eskaini izan dute: polifonia sakratua, madrigal, errepertorio klasikoa, folklorea, a capella musika, orkestra zein musika taldeekin eskainia.

1986az geroztik zuzendaria Maria Pilar Ochoa de Eribe Royo bilakatu zen. Une horretatik aurrera eta aurreko musika ibilbidearekin bat etorriz berrikuntza prozesua abian jartzen da eta agerian geratzen da taldearen emanaldietan, eszenaratze berriak azpimarratuz.

Coral de Camara San Sebastián

Kontutan izanik a capella burutu beharreko lan guztietan aurretik azalpen labur bat eskaintzen dela, horrela testua hobeto ulertzen da eta entzuleak musika emanaldira hobeto bereganatzen du.

Bestalde, eszena zein koreografiaren inguruko baliabide berriak sartzen diren heinean, halako elementuek dimentsio eta kolorea berriez hornitu dira, musika igorpena erakargarriagoa eta alaiagoa bilakatuz.

Donostiako Ganbera Abesbatzak orijinaltasunaren aldeko apustua egin zuen eszenaratzea eta ahotsen lana uztartuz. Hori guztia bat dator oinarrian sumatzen den ideiarekin, hau da, musikak eta keinuen bidezko adierazpenak bat egin behar dute emanaldian zehar. Kantua eta koreografiaren arteko bateratze prozesu horrek ikusleak erakarri egin behar ditu.

Donostiako Ganbera Abesbatzak 1998an CDa kaleratu zuen, Polifonía XIII-XVII izenburupean. Horrelako materialak berezkoa duten interpretazio-askatasuna agerian uzten du, alde batera utzirik halako musika ereduen inguruko topikoak. Musika eskaintza horretan 22 pieza biltzen dira, kultura anitzetatik eratorriak, errepertorio anitza eta aberatsa osatuz.

Pieza horiek oso ezberdinak dira. Horrela alde batetik hortxe dugu Nafarroako erregea Teobaldo I.ak idatzitakoRobert veez de Perron abestia, edota Il bianco e dolce cigno piezaren aberastasun erritmikoa; Las mis penas madre lanaren neukera xehea eta Bakoren omenezko Tourdion abestiaren zirikatze erritmikoa; Contrapunto bestialle alla mente-ren iseka eta Je fuyais l'amour-ren seriotasuna eta barnera biltzea; metaforaz ornitutako The three ravens-ren hizkuntza eta ¡Ay! Linda amiga-ren narrazio garbia; Madonna io v'amo e taccio-ren balorren goralpena eta La, la, la. Je ne l'ose dire-ren gizakion ahulezien deskribapena....

Lan horien aniztasuna dela eta, musika zein gaiei so eginez gero alegia, Donostiako Ganbera Abesbatza adierazpen ezberdinen xehetasun eta aberastasuna bilatzera behartuta dago, horrela hain kultura eta egile ezberdinen eskutik jasotako materialarekin bat etortzearren alegia.