Monarkia eta noblezia

Teobaldo I

Nafarroako erregea (1234-1253).

Champagneko konde jaio zen (Troyes, 1201). Champagneko Teobaldo III.aren hil osteko eta Nafarroako Blancaren (Antso VI.a Jakitunaren alaba) semea Iruñean hil zen / Iruñea 1253ko uztailaren 8.a.

Nafarroako koroa bere osaba Antxo VII.a Azkarraren eskutik jaso zuen oinordetzan 1234an, horrela Champagne-ko dinastia ezarriz bertan.

Hasierako politika-jarduerak Gaztela eta Aragoaren gerren aurrean erreinua sendotzearena zen. Jaime I oinordeko izateko eskubideaz baliatu zitekeen Antxo Handiak itundutako umeordetzean oinarrituz eta Aragoiko zenbait gaztelu okupatu zituen bidegabeki Nafarroaren esku zeudenak (Gallur, Escó, Zalatamor eta Trasmoz) eta Teobaldok, borondate oneko jestu bezala, uko egin zienak. Fernando III.a Gaztelakoarekin ezkontza-akordioa izenpetu zuen bere alaba Blanca (1222an ezkondu zen Ines de Beaujeu bigarren emaztearekin edukitako alaba) eta Gaztelako oinordekoarekin, Alfonso X. izango zenarekin, adostua. Ezkontza honen ondorengoek Nafarroa hartuko zuten oinordetzan, eta Gaztelakoak Teobaldori, Gipuzkoa eta beste lur batzuk eskaintzen zizkion, baina ez Araba, Nafarroakoak berarentzat eskatzen zuen bezala. Ituna aurrera eraman ez arren, erregealdi guztian harreman ona mantendu zuen Gaztelarekin. Teobaldo 1220an ezkondu zen Gertrudis de Metz-ekin, gero baliogabeturik gelditu zen ezkontza; 1233an hirugarren aldiz ezkondu zen Margarita de Borbon-Dampierre-ekin. Honek zazpi seme-alaba eman zizkion, tartean Teobaldo oinordea izango zena.

Errege berriaren atzerritar izaerak arazo sozial zaharrak azaleratu zituen. Goi kleroa eta gizon aberatsak zain zeuden, beraien onurako, erregearen aholkulari izendatuak izan zitezen, baina honek, Frantzian zituen jabetzako lurretan egonaldiak luzatzen zituenez, erreinuko gobernadore Ponç de Douyme izendatu zuen; bere lurrak pertsonalki zuzentzera ohitua, ez zuen ezagutzen nobleziak Nafarroako erreinuaren zuzendaritzan betetzen zuen paper tradizionala. Beraldetik, behe-nobleziak -aitonen seme eta zaldunak- beraien Junta eta Ermandadeak aurreko erregealdiaren bukaeran agertuak, herriko indar adierazgarri bezala ageri zirenak, errege berriaren aurka nabarmendu ziren. Adostasun gabeko erabakietan, noblezia bi aldeek izenpetutako arbitroen irizpideetara ezarri zuen. Horrela egin zuen aitonen semeek Antxo I.a Azkarraren gehiegikerien gainean zeuzkaten kexekin eta Pedro Remirez de Piedrola gotzainak elizaren ondasunen gaineko erreklamazio egin zuenean ere. Ez zituen arazo gehiegi eduki hiribilduko burgesekin, erregealdiaren hasieran izan ezik Tuterako zenbait tirabira zirela eta (1235). Arazo larrienak nobleziarekin eduki zituen. 1235ean Gurutzaden eskaria egin zuenean, Erromarengandik nobleziaren Junta guztiak desegitea lortu zuen, lan honen ardura Irantzuko abadeari eta Orreaga eta Tuterako prioreei eman zielarik. Hauen errekerimenduetara ez agertzean (1237), aitonen semeak eskumikatuak izan ziren. Hauek zigorrari entzungor egin zioten, neurri batean elizaren zati baten babesa zutelarik. Honek nobleziaren mugimenduaren errotzea zenbaterainokoa zen adierazten du. Bi aldeak aita santuaren erabakiaren mende jartzea erabaki zuten.

Sancho Fernández de Azagra, Albarracineko jaunaren anaia, Teobaldo I.aren basoilotzat aitortzen da (1238ko apirila):

Sepan todos aqueilos que esta carta verán, que estas son las convenenças que nos don Thibalt por la gracia de Dios rei de Navarra, comde palazino de Champainna et de Bria, et don Sancho Ferrandeiz fillo don Ferran Ruiz d'Açagra fazemos entre nos, et es a ssaber: que si io el davandito don Sancho Ferrandeiç qui so vassaillo de vos meo sennor don Thibalt rei de Navarra por tierra et por honor que tiengo de vos, podiero conquerir por dono ho por fuerça ho por qualquequiera otra manera castieillo ho castieillos, villa ho villas, fortaleza ho fortalezas algunas en tierra de moros, faga a vos meo seinnor don Thibalt rei de Navarra et a todos los reies qui regnarán empues vos en Navarra guerra et paç con eillos; et deviengo por eillos vuestro vassaillo. Et nos otrosi el devandito don Thibalt rei de Navarra, otorgamos a vos el devandito don Sancho Ferrandeiz por nos et por nuestros successores que vos et toda vuestra genoilla seades seinnores et poderosos daqueilla conquista que fezierdes, faziendo a nos et a todos nuestros successores guerra et paq et todas las otras cosas que verdadero vassaillo faz a sennor. Et es a ssaber que nos don Thibalt rei de Navarra et io don Sancho Ferrandeiz d'Azagra devandichos fazemos estas convenengas entre nos a bona fe senes enganno qual deve ser entre sennor et vassaillo... (Nafarroako Artxibo Nagusia).

Erregeak nobleen erronken inguruko ordenantza berritutakoan, aitonen seme izaera argudiatzen zuten guztien aurrean, 1237an infantzoneria egiaztatzeko moduaren xedapena diktatu zen. Urte honetan tentsioa handiturik, 1238ko urtarrilaren 25ean bilkura egin zen Lizarran, bertan batzorde bat izenpetu zelarik eta "Foru Zaharra" deituriko atera zen, Nafarroako Foru Orokorraren eta Tuterakoaren jatorria izan zena. Arau honek herriko oinarri konstituzionalak finkatu zituen. Lehen kapituluak, "erregearengandik irabazi", errege izendatu aurretik, foruen aurreko zina zehazten zuen, herrikoak bertakoak ziren gizonekin, eta ez ezezagunekin, "indarrak ezereztu eta ongia zabaldu" zezaten. "Ombre de otra tierra o de estranio lograr o de estranio lengoage" tronura heltzen bazen, ezin izango zuen herri horretako bost gizon baino gehiago jarri gobernuko karguak betetzen; ezin izango zuen justizia kudeatu, ezta gerra, bakea edo tregoarik egin gizon-aberatsen kontseilurik gabe. Era berean foruak erregeari gizon aberatsen ohoreak kendu edo atxikitzeko bermea mugatzen zion, koroaren ondorengotzaren ordena, alferezak armadako agintaritzan erregea ordezkatzeko funtzioa, prozedura judiziala eta oinordetzako zuzenbideak bermatzea mugatzen zizkion. Arau hauek berehala ezartzearen ondorioetako bat Sancho Fernandez de Monteagudo nafarra gobernadore izendatzearena izan zen, erregealdiaren azken hamarkadan (1243-1253).

Frantziako ondasunak defendatzeko erreinutik kanpo pasatako egonaldi luzeek, Gregorio IX.ak 1234ean zabaldutako gurutzada gehitu zitzaion, Lur Santuan 1239 eta 1240 urteetan gelditu zelarik. Politika nazionalari zegokionez, 1242an Iruñeko apezpiku zen Pedro Jimenez de Gazolazekin auzitan sartu zen, hiriburuko aldi-baterako jurisdikzioak eta Oro eta Monjardineko gazteluak zirela eta, bera hil zenean oraindik konpondu gabe zeuzkan arazoak. 1242 eta 1244 artean Ingalaterrako koroaren aurkako Gaskuñako matxinada babestu zuen. Eskualde hartako inguruko jauntxo askok, Urt hiribildua bezalaxe (1243), bere babesa eskatu zuten, Nafarroak bostuz bestalde zeukan presentzia sendotu zelarik horrela. Basailu-jaurespena eskaini zioten Zuberoako bizkondeak, Agramont-eko jaunak, Sault, Hazparne eta Senpereko jaunek, halaber ingelesaren basailuek, tartean Ramon Arnaldo de Tartas, Garris-ko gaztelua eta Mixa eta Ostabarets lurrengatik. Barne ordenean, gobernu eta zerga sistema berrantolatu zituen Champagne-ko ereduak jarraituz; Merindadeak sortu zituen, administrazio barruti berriak ohoreen erregimen tradizionalekin batera existitu ziren, Kantzilertza eta errege ondarea ere berrantolatuz. Erregealdian sarrera eta gastuen urteko erregistroetan oinarritua kontabilitate sistema sartu zuen, petxak bateratuz eta kontzejuek dirutan ordaintzen zuten gorako kantitate batean globalizatuz. Arlo honetan, Teobaldo Ik, aurreko bi Antxoen legegintza eta administrazio arrazionalizazioaren prozesuarekin jarraitu zuen.

Champagne etxeko lehen errege nafarraren beste dimentsioa literatura-musikari buruzkoa izan zen. Bere garaiko olerkigintzako figura aipagarria izan zen, eta zalantzarik gabe, XIII. Mendeko lehen erdiko frantses trobalari esanguratsuena. Champagneko gorte dotean hazia, Chrétien de Troyes-ekin erlazionatu zen/harremana eduki zuen eta Pariseko literatura eskolak eta unibertsitatea joan zen, gorteko olerkari eta "maitasunaren gorteetako" kultibadorearen paradigma izanik. Maitasunari abestu zion modu paregabean, satira finetan garaiko historia sozial eta politikoa irudikatuz. Danterengandik goraipatua, Champagne-ko dialekto fin eta dotoreaz, estilo originala landu zuen, maisutasunez beteriko metrikaz beterik. Bere lan gehienak, abesti adeitsu eta maitasunezkoak dira, baina "pastourelles", serbentesio, gurutzadetako abesti, "lais", "debats" eta "jeuxpartis" bezalakoak ere landu zituen. Laurogei bat izenburu/lan gordetzen dira, horietatik hirurogei jatorrizkoak direla kontsideratzen da. Wallenskold-ek 61 argitaratu zituen eta Higinio Angles-ek 62. Teobaldo trobalariaren ikertzaile nagusia F. Gennrich izan da.