Ingeniariak

Bustinduy y Vergara, Nicolás de

Industria ingeniari eibartarra. Eibar, 1849-09-09 - Donostia, 1928-06-06.

Euskal historian zehar izandako zientzia- eta teknika-jarduerak identifikatzeko ahalegina egitean, nahigabe irakaskuntza-erakundeekin, eta, berezitasunez, heziketa teknikorako ikastetxeekin topo egiten dugu. Eurak izan ziren jarduera horietako askoren "eragile". Ikastetxeok bultzatu zituztenen artean bat agertzen zaigu - egia da bakarra izan ez zena- Gipuzkoan denen gainetik: Nicolas de Bustinduy.

Sendia armagin ospetsu batetako kidea (bere abizena oraindik 1859an armagin bezala aipatzen zen), Nicolas txikia ikasle argia izan behar zen, hamahiru urte bakarrik zituela, Gipuzkoako Aldundiak bere ikasketei jarraipena emateko laguntza bat eman baitzion.

Bere aitak aipatu zion lehendabiziko aukera Bergarako Errege Seminarioan batxiler ikasketak egitearekikoa izan zen. Artearen alorreko batxilergoa aukeratu zuen, beharbada industria ingeniaritza ikasketak burutu ahal izateko hori eskatzen zelako. Madrilgo Industria-Eskolan bere ikasketak hasi zituen arren, 1867an bere ateak ixtean, Barcelonara joan beharra izan zuen. Bertan 1871. urtean -mekanika alorrean- industria ingeniari titulua lortu zuen.

Hurrengo urtean bera jaio zeneko lurraldera etorri zen, Donostiara hain zuzen, bere bizitza guztian zehar gogokoen zuen hiria baitzen, eta bere Bigarren Irakaskuntzarako Institutuan irakasle laguntzaile lez lanean hasi zen. Bertan izan zen, zientziak irakatsi bitartean, Bustinduy bere heziketa teknikorako egitasmoak garatzen hasi zen tokia. 1873ko irailean hiriburuko Udalari, xedetzat "propagar la ciencia a la clase obrera que está más necesitada" zuen "Escuela Industrial Elemental Guipuzcoana" sortzea proposatu zion. Ekimenak ez zuen aurrera egin baina jarraitu beharreko bidea ezarri zen.

Goi mailako heziketa teknikoa -Madril, Barcelona, Bergara eta Sevilla buru zirela- instituzionalizatu egin zeneko garai baten, baina oinarrizko heziketa teknikoan bere lehen urratsak ematen hasi ere ea egin ez zirenekoan, Estatuan aitzindari Madrileko Ofizio eta Arte-Eskola (1871n sortua) eta Barcelonakoa (1872) izanik, Bustinduy-ren buru-argitasuna, bere planari dagokionez, aparta dugu. Lehen egitasmo hura laster gauzatu zen. 1879ko azaroan Bilbon mota horren antzeko eskola bat sortu izanak eraginda, Gipuzkoako Aldundiak ikastetxe bat sortuko du beregain industria-irakaskuntza eraikitze asmoz: Donostiako Arte eta Ofizio Eskola, Bustinduy bertako lehendabiziko zuzendari eta irakaslea bakarrik izan ez eze bere antolaketaren arduraduna ere izan baitzen. Zabaltze-ekitaldiko bere hitzaldian, Alemania, Frantzia eta Ingalaterrako eskolak "que emplean considerables sumas en escuelas de artes y oficios, y hallan la recompensa" bakoitzari dagozkion "sus industrias y artes" aipatuz, zituen eredugarritzat.

Laster txandakatu zituen, beste askok egiten zuten lez, irakaskuntza kargu publikoekin. 1878tik aurrera Sustapen Ministerioarentzako Pisu eta Neurrien Egiaztatzaile Fiel bezala jardun zuen lanean,1881etik aurrera Gipuzkoako lurraldean sormen-patenteak ikuskatzeko arduradun lez, batzordeetan eta industria-espedienteetan parte hartuz. Gutxik ezagutu zuten berak lain probintziaren industria-errealitatea (izatez, ikusiko dugun lez, gaiaz hamarren bat idatzi argitaratu zituen).

Bete zituen zuzendari eta irakasle karguak, eta batzorde teknikoak parte hartu izanak, gipuzkoar industriaren beharrizanez jabetzea, zalantza izpirik gabe, ekarri zion; azken baten "hezkuntza-industria" harremana beti hurbilen bizi izandakoa zuen eta irtenbideak aurkitze aldera etenik gabe bere ahalegina eman zizkiona ere.

Industriaren modernizazio teknikoa izan zen bere gairik nagusiena; zehatzago esate aldera, berak zioen "introducción de nuevas tecnologías". Gai hau berak bere Industria Guipuzcoana a fin de siglo liburuan -eta baita hemen toki arazoengatik sartzerik ez dugun beste hainbat artikulutan ere- aipatzen zuen, eta bertan, gainera, erudizio handiz, bere jatorri, garapen eta egoera ekonomikoa ere azaltzen zituen. Bere Guipúzcoa en la Exposición Universal de Barcelona de 1888, liburuxkan Erakustetarako Mandatari bezala adieraztera zetorren gaia zen. Arazo hau (bere beste hainbat idatzitan aipatzen den lez) teknologia berriek hezkuntza profesionalak -industriaren beharrizanei erantzuteko behar beste eguneratutako programa batzuen bitartez- tratatu behar zituenaren burutapena aldeztera eraman zuen gaia izan zen.

Berea lehia eragile eta etengabea izan zen. Eragilea, bere lankideetariko askok bere helburuak besarkatu izanak erakustera ematen digulako; izatez bere eraberritzearen burutapen garrantzitsuetariko bat: Eskolako irakasle bakoitzak, bakoitzari zegokion irakaskuntza-gaian, eskuliburu bat argitaratzearena hitzez hitz bete zen (Adolfo Comba y E. García irakasleek aritmetika eta geometriari buruzko eskuliburuak Bustinduy-k eraginda -aipatzen zuten- idatzi zituzten"). Eta etengabea, Bustinduy ez zelako Donostiara bakarrik mugatu, 1886an Eibarko Udalari ere Arte eta Ofizio Eskola bat sortzearen proposamena egin baitzion. Armagintza-industria lurraldetarra eskola profesional baten beharrean zegoela ulertzen zuen. Nahiz eta hasieran ukatua izan, irakaskuntza teknikoaren aldeko bere plana ez zen alferrik izan, plan hori izan baitzen 1902an Eibarko eskolaren sorkuntzan gauzatu zena. Are gehiago, bere egitasmoak, ea hiru hamarkada arinago, Eibarko Armagintza-Eskola sortzera (1913) eraman zuena aurreikusten zuen, armagin-industria sarearen ezagutza sakona argi erakustera etortzeaz gain.

Bustinduy nabarmen arduratzen zuen heziketa profesionalaren ekintza, bertan, "obras elementales de inmediata aplicación" ez izatearena zen; berak -eta horrela jakinarazi zien bere lankideei- irakaskuntzaren kalitatea eskuliburu zaharkitu eta argiak ez zirenen erabilerarekin bateraezina zela uste zuen. Izaera didaktiko edo orotariko kritika bat adieraztera mugatzetik urrun, Bustinduy-k beste irakasle batzuk eskuliburuak argitaratzera zirikatu zituen -hori bai, argiak, ulergarriak- bakoitzari zegokion gaiez. Bere burutapenen lekukotzarik nabarmenena 1880tik 1894ra bitartean berak azaldutako gaiei egokitutako algebra, geometria, industria-mekanika eta mekanikaz argitaratutako hiru testuliburuak dira (Mª Cinta Caballer-ek bere bizitza eta lan guztiak ikertu ditu).

Ezezagunak ditugun arrazoiengatik, 1889an bere zuzendari eta irakasle jardunari utzi egin zion. Orduan bere Egiaztatzaile Fidel lanpostua Madrilera aldatzea eskatu zuen. Lanpostu akademikorik, espero zen bezala, ez zitzaion falta. Madrilgo Industria-Ingeniaritza Eskola Nagusiak, 1901ean sortu berria zela, industria-fisika eta -mekanika jakite-arloetako gai batzuetan bere irakasle zerbitzuak izan zituen. Bertan, madrildar lurzoruan, bere aztarnak galdu zitzaizkigun (1928an Donostian hil zenekoa izan ezik).