Abesbatzak

Basauri Koral Elkartea

Basauri Koral Elkarteak beti izan du umeen abesbatza egiteko gogoa eta behin baino gehiago ahalegindu den arren, azkenean 2013ko ekainean gauzatu da eta Basauri Koral Txiki sortu da.

Egitasmo honi ilusio handiz aurre egin dioten 6 eta 14 urte bitarteko hogeita bost ume inguruk osatzen dute gaur egun. Hori horrela, ahalegin handia egiten ari dira bai bakarrik, bai helduen abesbatzarekin batera abesteko. Oraina eta etorkizuna elkarrekin, musikarenganako maitasuna -edozein adin izanik erraz ulertu eta disfrutatzeko modukoa- partekatuz.