Kontzeptua

Autonomia Estatutua

Autonomia Estatutuak euskal nortasuna berreskuratzeko tresna eraginkor bezala izan duen bere baliozkotasuna erakutsi du, baina ez da izan gauza Euskal Herriko ohiko aldarrikapen batzuk bideratzeko. Arlo baikorrari dagokionez euskararen eta euskal kulturaren nolabaiteko berreskurapena ahalbidetzeko beharrezko oinarriak ezarri dituela nabarmendu behar da. Bestalde, hezkuntzari dagokion arloan eskuduntza garrantzitsuak eskaintzen ditu. Legebiltzarra eta euskal Jaurlaritza, beti ere espainiar Konstituzioak diseinatutako esparru nagusiaren baitan, erabakimenerako gaitasun oso zabala duen administrazio publiko eta erakunde-politika propioak garatu ahal izateko eskuduntza zabalak dituzten erakundeak dira. Euskal Autonomia Erkidegoak espainiar ekonomiaren eta nazioarteko ekonomiatik eratorritako baldintzen muga bikoitzaren baitan euskal ekonomiaren plangintza osoa ezartzea ahalbidetzen dion "spending power-a" du.

Oraindik ere, hala ere, era askotako zintzilik dauden gaiak dira, dagokien irtenbidea baldintzatzaile oso desberdinen araberakoa dela. Sakontasun handiko arazoak dira, dagozkien eskuduntzen eduki materialei baino zuzenean euskal autonomiaren izpirituari eragiten diotenak alegia. Euskadiren nazio entitate propio bezala ez aitortzetik eratorritako arazoak dira, edo lurraldetasunaren osotasunetik eratorritakoak hain zuzen. Garrantzi gutxiago ez duten azken arazoen multzo bat Autonomia Estatutuarekiko aplikazio eta interpretazioari buruzkoa da.

Estatutuaren onarpena gorabehera, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoaren arteko harremanak oso istilutsuak izaten jarraitzen dute, eskuduntza-gatazkak atontzeko hainbatetan Konstituzio Epaitegiak izan duen parte hartu beharrak garbi adierazten digun bezala. Administrazio bien arteko elkarrenganako usteonik eza dago, eta hori, estatuaren aldetik euskal eskuduntzak murrizteko etengabeko ahaleginean azaltzen da, eta euskal aldetik, etengabeko aldarrikapenerako jarrera. Iragandako denbora gorabehera, Konstituzioaren eta Estatutuaren arabera Autonomia Erkidegoari dagozkion eskuduntza garrantzitsuak oraindik eman gabe daude.

Horrek guztiak ondorio gisa Eusko Jaurlaritzaren eta berau osatzen duten alderdi politikoen aldetik sarritan egungo estatutuaren edukia sakon eraberritzeari ekitearen beharrizana aurkeztu izatea ekarri du. Eraberritze-egitasmo guzti horiek Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2003ko urrian Euskadiko Erkidegorako Estatutu Politikoari buruzko Saloa, herri mailan "Ibarretxe Plana" bezala ezaguna izan dena, onartu izatean gauzatu da. Ibarretxeren Saloa erabateko gehiengoz 2004ko abenduaren 30ean Eusko Legebiltzarrean onartua izan zen eta gerora Gorte Nagusietara igorria, bertan 2005eko otsaileko dataz baztertua izanik.

Geroztik, 2007ko irailean, Lehendakariak berriz ere, Eusko Legebiltzarrean izandako politika orokorrari buruzko Osokoan, Espainiaren eta Euskadiren arteko Hitzarmen Politikoa ezartzearen beharrizana azaldu zuen. Horretarako, proposamen berri bat aurkeztu zuen "euskal istiluaren irtenbidea" lortzeko helburuz. Aipatutako proposamena euskal herritarrek zuzenean onetsi edo baztertu beharra zuten, horretarako 2008ko urrian egin beharreko herri kontsulta baten bitartez. Lehendakariak azaldutako kontsultarako proposamena Eusko Legebiltzarrak 2008ko ekainean onartua izan zen, baina Gobernu espainiarrak baztertu eta Konstituzio Auzitegiaren aurrera eraman zuen. Aipatutako Auzitegiak 2008ko irailean emandako Ebazpenean espainiar Konstituzioaren aurkakoa zela adieraztera eman zuen.