Kontzeptua

Autonomia Estatutua

Espainiako Konstituzioaren 2 artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, EHAEk, bere 1. artikuluan Euskal Herria edo Euskadi, nazionalitate bezala berretsi eta zehazten du. Lehenengo begira baten antzeman zitekeenaren aurka, nazionalitatearen berrespenak ez du ondorio juridikorik, eta hori hainbat xedegatik. Lehenengoz eta behin, Estatu espainiarraren nazio-aniztasunari dagokionez, testu konstituzionala nazionalitate eta lurraldeak egon daudena konstituzio-bidez aitortzera baino ez da mugatzen, baina ez du inondik inora legez zehazten adigai bi horien arteko ezberdintasuna. Nazionalitate edo, bere kasuan, herrialde adierazpenak, "Autonomia Erdikegoa" esamoldeagatik ordezkatuak dira, autonomiaratu daitezen lurralde guztietariko bakoitzari inolako bereizketarik gabe eta era berdintsuan ezarriz.

Inolako ondorio juridikorik ez duen definizio soziologiko bat da, berezitasunez euskal aferan esanahi politiko garrantzitsuak dituen arren. Horrela da, nazionalitate adierazpena euskal nazioarekiko aldarrikapenaren berezitasunarekin, bai intentsitatean bai hedapenean, bat eginda aurkezten zaigu eta berehala aipamena egingo diogun Estatutuaren Xedapen gehigarrian du bere isla.

EHAEko Xedapen Gehigarriak honako hau adierazten du:

"Estatutu honetan finkatu den erregimen autonomikoaren onarpenak ez du esan nahi, Euskal Herriari herri gisa historian barrena dagozkiokeen eskubideei uko egiten zaienik, ordenamendu juridikoak erabakitzen duenaren arabera gaurkotu daitezkeelarik".

Xedapen honek ondorio juridiko garrantzitsuak ditu, bai EHAE-Estatua harremanari dagokionean, bai EHAEaren beraren barne eraketari dagokionean ere.

EHAE-Estatua harremanari buruz, aipatu xedapen horrek indarrean dagoen autonomia erapidearen eta jatorrizko eskubide foral zaharren arteko lokarriaren estatutu-onarpena dakar. Eskaintza horrek EHAEri ukaezinezko izaera eta garrantzi handiko eskumen jakin batzuen onarpenean azaltzen den berariazkotasun kualitatiboa ematen dio, eskumenok norberaganatu izanaren oinarria, era zuzenean, jatorrizko eskubideen onarpenean egonaz. Horrela gertatzen da hezkuntzari (16. art.), ertzaintzari (17. art.) edo Ekonomia Itunari (41. art.) dagozkionetan.

Ondorioei buruzko bigarren taldeak EAEren barne egituraketa instituzional propioari buruzko aipamena egiten du, eta zehatzago esateko jatorrizko lurraldeetako antolaketaz dihardu. Lurralde horien estatutu onarpena zein euren erakundetze juridiko-politikoa, eta eurei eman zaizkien eskumenen esparru garrantzitsuak bere oinarria gorago aipatutako eskubide historiko horien aintzatespenean dute.

a) Hizkuntza eta kultura

6.1. artikuluak honako hau adierazten du: "Euskarak, Euskal Herriren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea".

Artikulu horren arabera, EHAEan bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelera, eta jatorrizkoa den hizkuntza bat: euskara. Jatorrizkotzat jotzeak Euskal Herriko hizkuntza bezala euskararen berezitasunaren berariazkotasuna dakar. Ikuspegi juridikotik hizkuntzaren izaera ofizialak garrantzi handiagoa du. Horrek guztiak, gizarte fenomeno bezala duen esanahi eta errealitatetik at, komunikaziorako ohiko baliabide bezala aginte publikoengandik, bai aginteen artean bai herritarrenganako harremanean ere, erabateko baliagarritasuna eta ondorio juridikoak izanez, aitorpena izatea, dakar. Ofizialtasun hori bai gaztelerari bai euskarari, egoera berean aplikagarri zaie.

b) Beste ikur eta nortasun-ezaugarriak

EHAEk euskal herritarren artean ikuspegi soziologikotik jada sakontasunez errotuta egonik ordura arte erakundetuak izan ez ziren euskal herriaren nortasunaren ikur jakin batzuen kontsagrazio normatiboa suposatzen du.

Horrela, Autonomia Erkidegoaren izendapen ofiziala, Euskadi edo Euskal Herria izenez, bata zein bestea, Euskal Herria edo Pueblo Vasco izendapen soziologiko horren errealitatearen adierazpen juridiko bezala instituzionalizatu egiten da. Era berean Euskal Herriko ikurrin ofizial bezala ikurrina erakundetzen da, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa osatzen duten Jatorrizko Lurralde Historikoetakoak bertakoak diren ikurrin eta zutoihalen onarpenaren kaltetan barik.

a) Jatorrizko lurraldeak

Bigarren artikuluak EHAE Araba, Gipuzkoa, eta Bizkaiko lurraldeen eranskin bezala, eta era berean Nafarroarena ere, adierazten du, azken horrek Konstituzioan ezarritako prozeduraren arabera partaide izatea erabaki izatekotan. Aipatutako 2. Artikuluan ezarritakotik arlo jakin batzuk nabarmendu daitezke.

Lehenengoz eta behin, EHAEaren eraketan jatorrizko lurraldeen parte hartzearen borondatezko izaera. Parte hartze hori ez da errealitate faktiko bezala eratzen, parte hartzeko eskubide bezala baizik, hau da, konstituzio-testuan ezarritakoaren isla den borondatezkotasuna.

Bigarren, eta barne delimitazioari dagokionez, delimitazio hori osatzen duten lurraldeek zehaztuko dute, bestalde tradizio historiko foruzalearekin berarekin erabat koherentea baita. Ez da ahaztu behar "Probintzia" edo "jatorrizko lurraldea" esamoldeek, bai euskal foru tradizioan bai egungo estatutuaren testuan ere, esanahi bikoitza dutenik: Estatuaren Administrazioaren zerbitzuen antolaketa-tresna bezala baliagarri den administrazio-ente bezala (esanahi horretan, beste gainerako probintziekin parekagarri dira), eta autonomiadun erakunde-ente bezala, ia subiranoa, izaera politiko nabarmena duena (berariaz, foru probintzietakoa bakarrik).

Jatorrizko lurraldeen autogobernurako ohiko ahalmena gogoan izanik, ukitu federalista duen barne antolaketa diseinatzen da, lurraldekako zein erkidegoaren eremuko xedapen eta erakundeak elkar bizi direla. Horretatik, ondorio garrantzitsuak eratortzen dira, eta horietaz aurrerago hitz egingo dugu.

Azkenik, nabarmentzekoa da inolako aipamenik udalerriari, inplizituki ere, egin ez izana (8. art. aipatutako ia salbuespen marjinalarena izan ezik), udalerriek izan duten ikaragarrizko garrantzi historikoa bai foru-aroan, bai gerora izan diren autonomiaren egoera aldarrikatzaileetan ere gogoan hartuz.

b) Nafarroaren bereizgarritasuna

Gorago aipatutako borondatezkotasun printzipioaren arabera, Nafarroak EHAEren zati izateko eskubide orokorra du, integrazio hori egikaritzeari dagokionez nolabaiteko berariazkotasunik duen arren. Jada Euskal Herrirako aurre-autonomiaren erregimena ezartzera zetorren 1978ko urtarrilaren 4ko Errege Dekretu-Legeak zera adieratzen zuen:

"1841.8.16ko Legeak onetsitako foru erregimena duen Nafarroaren egoera bereziak aintzat hartuz, Euskal Herriko Kontseilu Nagusira sartu edo sartu ez egiteagatiko erabakia herri nafarrari dagokio..."

Errealitatean, Nafarroak EHAEren esparruan sartu ez egitea erabaki zuen, foru Erkidego propio bezala eratuz. Gerora Nafarroak EHAEra sartzeko erabakirik hartu izango balu, elkartze hori Konstituzioaren 4. Aldibaterako Erabakian, EHAEko 47.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoakoaren beraren 2. Xedapen gehigarrian ezarritako konstituzioaren, estatutuaren eta foru arauetan hurrenez hurren egindako aurreikuspenen arabera egin beharko litzateke.

c) Barruti historikoak

EHAEko 8. Artikuluak, bere lurraldean osorik kokatuta dauden eskualdeak edo udalbarrutiak, baina juridikoki eta erakundeei dagokienez beste Autonomia Erkidego batzuen mende liratekeenek, EHAEari erants dakizkiokeenari buruzko aukera ezartzen du. Zehatzago esanda, Trebiñoko Konderria, Arabaren bihotzean kokatutako burgostar barrutia, eta Turtziozko kantauriar barrutia, Enkarterri bizkaitarrean kokatutakoa. Gaur egun, Trebiñoko Konderria zein Turtziozko barrutia, jatorriz bakoitzari dagozkien AAEEn baitan daude.