Aktoreak

Montenegro, Conchita

Donostian 1911ko irailaren 11n jaiotako aktoresa donostiarra. Bere benetako izena Concepcion Andres Picado zen. Madrilen hil zen 2007ko apirilaren 26an.

Bere familia Madrilera bizi izaten joan zen Conchita ume zela. Jada nerabezaroan artearen munduak erakarri zuen. Zehatzago, dantzak erakartzen zuen. Honenbestez, Pariseko Operako Antzerki Eskolan ikasi zuen. Itzultzerakoan Dresma de Montenegro ezizena zerabilen dantzari profesional bihurtu zen, zineman egindako bere ibilbiderako gerora berreskuratuko zuen ezizena izanez.

Bere antzezle ibilbideari 1927an eman zion hasiera bi film muturekin: Reinhardt Blothneren La muñeca rota eta Eusebio Fernandez Ardavinen Rosa de Madrid. Urte berean Agustin Figueroaren Sortilegio filmean bere gaitasun artistikoak baieztatuko zituen paper nagusia lortu zuen. Arte dramatikorako zeukan talentuak, dotoreziak eta bere edertasun bitxi eta erakargarriak espainiar emakume aktore arruntetik urruntzen zuten.

Biarritzen uda igarotzen ari zela, ekoizle baten alaba zen neska baten lagun egin zen. Ekoizleak egun haietan Jacques de Baroncellik zuzendutako proiekturako, La femme et le pantinerako (Emakumea eta inozoa), aktoresa nagusia bilatzen zebilen. Bere alabaren lagunaren edertasunaz maitemindurik, froga bat egitea erabaki zuen. Conchitak kamara limurtzea lortu zuen eta ikusleen artean arrakasta handia izan zuen filmeko paper nagusia lortu zuen. Film honen estreinaldiaren ondoren, Metro-Goldwyn-Mayer konpainiak Conchita Montenegrorenganako interesa agertu zuen. Soinua iritsi zenean, europar aktoreentzat bide berri bat ireki zen hizkuntza ez-ingelesen bertsioen esparruan eta Conchita ingelesez zuzenean filmatutako filmen edo amerikarren artean arrakasta zuten gaztelar bertsiodun filmak egiteko zori bila bertarantz joana dugu.

Hollywooden eman zituen bere lehen egunei buruzko kontu mamitsu asko ezagutzen dira Alvaro Armeroren Una aventura americana; españoles en Hollywood liburuan berridatzitako "camara" aldizkarian Martin Abizandak euskal aktoresari egindako elkarrizketa bati esker. Elkarrizketa horretan Conchitak, zinemaren gune nagusira ingelesik ez zekiela iritsi zela aitortzen zuen,gauetan Edgar Neville-n laguntzaz ikasten zuela adieraziz. Egun batean ate joka etorri zitzaizkion eta ile urdina eta irribarre bihurria zeuzkan gizon bat agertu zen bere irakasle berria zela esanez. Charles Chaplin zen, heldu berriei adarra jotzeko ohitura zuen. Bere lehenengo froga Clark Gable-kin izan zen eta historiara igaro izan da zeren hawaieraz jantzita, eszenaren unerik gorenean ez zuen aktorea gidoiak esaten zuen bezala musukatu nahi izan.

1930ean Edward Sedgwick-en ¡De frente, marchen! filmatu zuen, hau da, Doughboys-en gaztelerazko bertsioa. Buster Keaton handiarekin eta nazioarteko ibilbidea egin zuen beste euskal aktore batekin, Juan de Landarekin, protagonista izan zen. Geroago, zinearen legenda den Ramon Novarrorekin batera, Sevilla de mis amores, Navarrorena berarena egin zuen. Beste Chester M. Franklinen Su última noche (1931), Juan de Landarekin topo egin zuen bertan, Marcel Silveren En cada puerto un amor (1931), Lewis Seileren Hay que casar al principe (1931) edo Lewis Seileren ¡Asegure a su mujer! (1934) bezalako izenburuak iritsi ziren.

Baina bere edertasun lirainak eta talentu dramatikoak estudioetan liluratu egin zituen eta ez zen gaztelerazko arrakastadun bertsioetan lan egitera bakarrik mugatu, baizik eta ingelesez zuzenean ere filmatu zituen. Chaplinek Hollywooden garaipena lortzeko hizkuntza horretan ondo jardutearen garrantziaz limurtu eta hizkuntza bi hilabetetan ikasi zuen. Horrela George Fitzmauricen Strangers May Kiss (1931, Norma Shearer eta Robert Montgomeryrekin batera, W.S. van Dyken Never the Twain Shall Meet (1931) Leslie Howardekin -Gable zenaren lehiakidea, Lo que le viento se llevó- edo David Butler-en Handy Andy (1934), filmean Robert Taylor eta Will Rogersekin batera Hollywooden Conchitaren lehenbiziko frogaren protagonista.



1935an bere kontratua amaitu egin zen eta Europara itzuli beharra izan zuen. Howard Hawksek "La Vanguardian", berak "Film Ideal"-en egindako adierazpen batzuk biltzera zetorrela argitaratutako elkarrizketa baten, galtze horretaz damua agertzen zuen eta Conchitaz "gure emakume dirdiratsu asko baino izugarri hobeagoa zela" aitortu zuen. Europan zela, La vie parisienne (1935) eta Parisienne life (1935), gauzatu zituen, bertsio biak Robert Siodmak-en zuzendaritzapean. 1937an O grito da mocidade eta El grito de la juventud bertsioetan parte hartu zuen. Bertsio biak, portugesa zein espainiarra Raoul Roulien-ek, ,Hollywooden jada bat egin zuen abeslariak zuzendu zituen. Europara itzultzean elkarrekin ezkondu ziren eta pelikula horiek amaitutakoan dibortziatu. Nazioarteko ibilbide ezin hobea zuen espainiar zinemako izar distiratsua zen. Franco eta Mussoliniren diktaduren arteko harreman onak sustatutako italiar-espainiar ekoizpenetan lan egin zuen. Adibidez, Italian Ladislao Vajdaren Giuliano de Medici (1941) filmean parte hartu zuen, baina Mussolinik bere erregimenaren aurkako herri-matxinadarako deia filmean egiten zena ikustean lana debekatu egin zuen.

1942an Conchita Montenegro Espainiara itzultzen da eta zinema frankistaren izar nabarmen bezala ezartzen da. Carlos Arevaloren film antikomunista eta Falangea goratzera zetorren Rojo y negro-n (1942) paper nagusi harrigarria egin zuen. Francok setiatu eta txekak menperatutako Madrilen kokatua, anarkista libertario baten eta emakume falangista baten arteko maitasun istorioa kontatzen zuen. Pelikulak, frankismoaren zentsura pairatu zuen (plazaratu eta handik hiru astera era misteriotsuan eten egin zen) agian Falangeari egindako omenaldi estetiko eta politikoa ausartegia eta berritzaileegia izan zelako. Gogoan izan beharra dago, 1937ko Bateratze Dekretuak (Falange Española Tradicionalista de las JONS) karlistak eta falangistak partidu batean biltzen zituena. Momentu horretatik aurrera, ideologia baten edo bestearen defentsa bereizia erregimenaren egonkortasunaren aurkako mehatxu gisa interpretatzen zen. Beranduago, Antonio Romanen Boda en el infierno (1942) iritsi zen, militar baten neskalagunaren begirada leunaren, txundituaren, ustez behintzat, aurrean bere senargai militar espainiarraren eta "infernu gorritik" salbatutako neska errusiar baten arteko harremanari buruzko melodrama. Are irrigarriagoada azaltzen den moral nazional-katoliko amorratuagatik Jeronimo Mihuraren Aventura (1942). Bertan gizon xume bat aktore batez liluratuta gelditzen da. Azkenean, jakina, urak senera doaz eta protagonista bere emaztearekin gelditzen da. Florian Reyren Idolos (1943) pelikulan, aktoresa eta gazte espainiar baten arteko maitasun historia adierazten da Antonio Romanen Lola Montes (1944) pelikula amaitzean, arrakastatsua benetan, Ricardo Gimenez-Arnau diplomatikoarekin ezkondu eta sinesgaitza bada ere zinema mundutik erretiratu egin zen.

Greta Garbok izan zuen jarrera gogoraraztera datorkiguna izanik bizitza publikotik erabat aldenduz ez zuen elkarrizketarik egin. Jesus Angulok "El Diario Vasco"-eskaini zion heriotza-oharrean Conchitaren bizitzaren azken urteetan bere ibilbideari buruzko liburuaren idazketarako oinarri bezala elkarrizketa luze bat lortu ahal izateko ahaleginetan aktoresarekin elkarrizketarik izan zuela adierazten zuen. Solasaldi horietan Conchita Montenegrok zinean izan zuen iragana "gaztaroko bekatua" zela zihoan. Gaisotasun eta entzungorren artean elkarrizketa hain berandutu zen ze ez zen, zoritxarrez, gauzatu. Agian zine-munduaz nazkatuta amaitu zuen. Edo agian bere asmoa, Greta Garbo bezala guztiak bere edertasunaren gailurrean gogoratu genezala izan zitekeen, zeren ez zuen, Greta Garbok bezala mundua beren gainbeheratzearen lekuko izan zedila nahi.

  • La muñeca rota (1927) Reinhardt Blothnerrena
  • Rosa de Madrid (1927) Eusebio Fernández Ardavínena
  • Sortilegio (1927) Agustín Figueroarena
  • La femme et le pantin (Emakumea eta inozoa) (1928) Jacques de Baroncellirena
  • ¡De frente, marchen! (1930) Edward Sedgwickena, ( Doughboys-en gaztelerazko bertsioa)
  • Sevilla de mis amores (1930) Ramón Novarrorena
  • The Snappy Caballero (1931) Jack Cummingsena
  • El alegre caballero (1931) Jacques Cummingsena
  • Su última noche (1931) Chester M. Franklinena
  • En cada puerto un amor (1931) Marcel Silverrena
  • Strangers May Kiss (1931) George Fitzmauricena
  • Never the Twain Shall Meet (1931) W.S. van Dykena
  • Hay que casar al príncipe (1931) Lewis Seilerrena
  • The Cisco Kid (1931) Irving Cummingsena
  • Marido y mujer (1932) Bert. E. Sebellena
  • The Gay Caballero (1932) Alfred L. Werkerrena
  • Dos noches (1933) Carlos Borcosquena
  • La melodía prohibida (1933)Frank R. Strayerrena
  • Laughing at Life (1933)Ford L. Beeberena
  • Granaderos del amor (1934)John Reinhardtena
  • Handy Andy (1934) David Butlerrena
  • Caravane (1934) Erik Charrellena
  • Hell in Heavens (1934) John G. Blystonena
  • ¡Asegure a su mujer! (1934) Lewis Seilerrena
  • La vie parisienne (1935) Robert Siodmakena
  • Parisienne life (1935)Robert Siodmakena
  • O grito da mocidade (1937)Raoul Roulienena
  • El grito de la juventud (1937 Raoul Roulienena
  • Lumières de Paris (1938) Richard Pottierrena
  • L'or du Cristobal (1939) Jean Stelli eta Jacques Beckerrena
  • Le Danube bleu (1939), Emil E. Reinert eta Alfred Roderena
  • Nascita di Salomè (1940) Jean Chouxena
  • El nacimiento de Salomé (1940) Jean Chouxena
  • El último húsar (1940) Luís Marquinarena
  • Amore di ussaro (1940) Luís Marquinarena
  • Melodie eterne (1940) Carmine Gallonena
  • Yo soy mi rival (1940)Mario Bonnardena
  • L'uomo del romanzo (1940) Mario Bonnardena
  • Giuliano de Medici (1940) de Ladislao Vajdarena
  • Rojo y negro (1942) Carlos Arévalorena
  • Boda en el infierno (1942) Antonio Románena
  • Aventura (1942) Jerónimo Mihurarena
  • Ídolos (1943) Florián Reyrena
  • Lola Montes (1944) Antonio Románena
  • Aguilar, Carlos; Genover, Jaume: Las estrellas de nuestro cine; 500 biofilmografías de intérpretes españoles, Alianza Editorial, Madril, 1996, 669 orr.
  • Amezketa, José Miguel de: Juan de Landa actor-Juan de Landa aktorea, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca, 2004, 261 orr.
  • Heinink, Juan B.; Dickson, Robert G.; Los que pasaron por Hollywood y algunos otros que no regresaron. Edizio digitala. Cervantes virtual. Com
  • Heinink, Juan B.; Dickson, Robert G.: Cita en Hollywood; antología de las películas norteamericanas habladas en español, Bilbo, Ediciones Mensajero, 1990, 319 orr.
  • Hernández Girbal, Florentino, Los que pasaron por Hollywood. Edizio digitala. Cervantes virtual.Com
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.