Aktoreak

Arias Dominguez, Imanol

Riañon 1956ko apirilaren 26an jaiotako aktore leondarra. Agian laurogeiko euskal zinetik sortutako aktorerik garrantzitsuena da.

Bere benetako izena Manuel María Arias Domínguez da. Bere sendia Imanol oraindik umea zela Euskal Herrira etorri zen. Lehen urteak Ermuan bizi zituen. Eibarren Industria Peritu ikasketak egin zituen baina interpretazioak gehiago erakartzen zuenez ikasketak bertan behera utzi zituen Euskal Herriko antzerki talde burujabeetan sartzeko.

19 urte zituela Madrilera joan zen bere aktore izateko ametsa lortzeko, hasieran egoera gorri asko, aktoreak berak elkarrizketa batzuetan aitortu bezala, igaro beharra izanez. 70eko hamarkadaren erditik aurrera Drama-Eskola Nazionalean sartzea lortu zuen, antzerki muntaia batzuetan parte hartuz. Zinean Pedro Olearen La corea (1976) filmean parte hartuz estreinatu zen. 80ko hamarkada hasi berri besterik ez zela zoria bere alde jartzen hasi zitzaion.

Humberto Solasek Cecilia (1981) kubatar ekoizpenerako aktore protagonista gisa hautatu zuen. Kubatar abenturaz geroztik, Pedro Almodovarrek bere Laberinto de pasiones (1982) filmerako bereganatu zuen eta Mario Camusek ere La colmena (1982) filmerako bere lankidetza izan zuen. Geroztik Demonios en el jardín (1982) -Aktore Supporting hoberenari Nueva Yorkeko kritikoen Saria- eta Jaime Chavarriren Bearn (1982) pelikuletan paper garrantzitsuak lortu zituen. Baina bere karrerako inflexio-gunea 1983an iritsi zitzaion Pedro Masoren Anillos de oro telebista seriean izandako entzute handia eman zion pertsonaiaz, eta Imanol Uriberen La muerte de Mikel filmean bere protagonista paperez. Istilu politikoak geldiarazitako Euskal Herriko herri baten bere sexu-egoeragatik beldurtutako farmazialariaren bere interpretazio sentikorrak Burdeosko Iberiar Zinemaldian Aktorerik Hoberenari Saria ekarri zion. Interpretazio horiekin espainiar zinearen modako galai bihurtu zen.

1984an Maria Luisa Bembergen Camila ekoizpen argentinar-hispaniarrean bere parte hartzeaz beste arrakasta gehiago lortu zuen. Merkatu iberoamerikarraren ateak ere euskal aktore gazteari erabat zabaldu zitzaizkion. Euskadiko zinearen baitan entzute handirik izan ez zuten film bi egin zituen: Fuego eterno (1984) eta Bandera negra (1986). Baina 1986an Vicente Arandarekin Tiempo de silencio filmean topo egin zuen. Zorioneko topo egitea, beharbada Imanol Ariasen dramarako gaitasun guztia ondoen ateratzen jakin izan duen zuzendaria izan baita. Bere zuzendaritzapean 1987an El Lute, camina o revienta egiten du, Donostiako Zinemaldian Aktorerik Hoberenari Saria lortuz eta El Lute, mañana seré libre (1988), oraingoan Aktore Protagonistarik Hoberenari Nueva York kritikoen Saria eskuratuz. Interpretazio horiek Imanol Arias ez zela zinema-galaia bakarrik erakutsi zuten. Azken baten, drama-aktore ospetsu bihurtu zen. 1988an errealizatzaile bezala estreinatu zen Delirios de amor telebista serieko Un instante en tu piel atala zuzenduz.

Espainiar zinearen esparruan aktorerik garrantzitsuenetako bat izatean sendotuta, 90eko hamarkadan bere ibilbide emankorrari jarraitu zion Gerardo Veraren Una mujer bajo la lluvia (1992), Vicente Arandaren El amante bilingüe (1993), Intruso (1993), Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994), Pedro Almodóvarren La flor de mi secreto (1995), Manuel Lombarderoren En brazos de la mujer madura (1997) edo Vicente Arandaren La mirada del otro (1997) film interesanteak diren izenburuetan berebiziko interpretazioak eginez. Gainera, 1995ean bere lehen metraje luzeko Un asunto privado filma, kritikak ondo hartu ez zuena, egin zuen. Bere protagonista, benetako bizitzan euskal aktorearen neska-laguna den Pastora Vega izan zen. 1998an Imanol Arias Euskal Zineari "El Mundo" Sarien VI edizioan Ibilbide Profesionalik Hoberenari Sariarekin saritua izan zen. 2000az geroztik, Emilio Martínez Lázaroren La voz de su amo (2000) filmean egindako komisario ustelaren bere interpretazio hobezinean, Quiero morir laburrean bere Marc paperean (Film Laburren Nazioarteko Chiletar Zinemaldian Aktorerik Hoberenari Saria) edota Carlos Molineroren Salvajes filmeko bere interpretazioekin zinemagintzan jarduera interesgarria izaten jarraitu zuen arren, bere ibilbideak telebistari esker beste aro arrakastatsu bat ezagutu zuen.

Severo Ochoa interpretatuz Sergio Cabreraren Severo Ochoa: la conquista de un Nobel (2000) seriean parte hartu ondoren Tito Fernándezek zuzendu eta TVE ekoiztutako Cuéntame (geroago Cúentame cómo pasó izenburua izan zuen) egin zuen. Espainia frankistan erdi mailako sendia bateko aitaren irudikapena den Antonio Alcántararen papera eginez, euskal aktoreak ikaragarrizko arrakasta lortu zuen, espainiar publikoaren artean serieak izandako entzule-kopuru gailenaren parekoa. Imanol Arias espainiar telebistako aktorerik ospetsuen bihurtu zen eta Aktorerik Hoberenari Urrezko TP Saria eta 2002an Telebistako Aktorerik Hoberenari Zilarrezko Fotograma Saria lortu zituen. Urte horretan, Aguilar de Campooko XVI Espainiar Zinemaldiaren baitan, Urrezko Arranoa Saria eman zitzaion, merituzko zine-ibilbideari aitorpen bezala zinemaldiak ematen dion saririk gorena. Eta Antonio Alcántararen pertsonaiarekin 2003an Telebistako Aktore Hoberenari Zilarrezko Fotogramak saria berriz ere eta Telebistako Arte eta Zientzien Akademiaren Sarien bosgarren edizioan Gizonezkoen Interpretaziorik Hoberenari Saria lortu zituen. 2003an ere Malagako Zinemaldiak bere 6. Edizioan Malaga Saria eman zion bere zinemagintza ibilbidearen aitorpen bezala.



2009an Arte Ederren Merituaren Domina jaso zuen. Gainera, Cuéntame cómo pasó (2009) telesailagatik Telebistako Sari Nazionala jaso zuen bere lehen edizioan. Handik denbora gutxira aktoreak eta Pastora Vegak bikote izateari utzi zioten eta albistea egunkari, bihotzeko aldizkari eta telebista saioetan ibili zen bolo-bolo. Imanol Ariasek hartu duen ospearen beste adibide bat da hori.

Hainbat eta hainbat izendapenen artean aipagarria ere litzateke 2011ean Kutxaren eskutik jasotako "Zinemari eskeinitako bizitza" Saria.

2010ean Pájaros de papel filmaketan murgildu zen. Telebistako jaun eta jabe den Emilio Aragonek egindako lehen film luzea izan zen hura. Filmean Arias protagonistetako bat da eta gerraosteko Espainiako vaudevilleko artista multzo baten gorabeherak aipatzen dira. 2011ean Miguel Ángel Bernardoren Mi primera boda filmean parte hartu zuen. 2013an aldiz Nacha Cuevas-en Victoria, Victoria... laburmetraian aritu zen lanean eta Agustín Crespi-ren Vicente Ferrer telebista garabaketan ere parte hartu zuen. Gainera, Battlefield 4 bideojokoaren pertsonaia baten bikoizketa lanak burutu ditu. Aktorearen hitzetan, "esperientzia, erronka eta era berean aukera berri bat" izan da. Zenbait proiektuetan lanean darrai, hala nola Alberto Arvelo-ren Libertador (post-produkzioan 2013) edo José Bergamín-en 33 días (pre-produkzioan, 2014).

  • La Corea, Pedro Olea (1976)
  • Cecilia, Humberto Solás (1982)
  • Laberinto de pasiones, Pedro Almodóvar (1982)
  • Demonios en el jardín, Manuel Gutiérrez Aragón (1982)
  • La colmena, Mario Camus (1982)
  • Bearn o la casa de muñecas, Jaime Chávarri (1983)
  • Camila, María Luisa Bamberg (1983)
  • La muerte de Mikel (Mikelen heriotza), Imanol Uribe (1983)
  • Anillos de oro, Pedro Masó (1983), telebistarako pasartea
  • Fuego eterno, José Angel Rebolledo (1984)
  • Luces de bohemia, Miguel Ángel Díez (1985)
  • Lulú de noche, Emilio Martínez Lázaro (1985)
  • Iniciativa privada, Antonio A. Ferré (1986), film laburra
  • Bandera negra, Pedro Olea (1986)
  • Tiempo de silencio, Vicente Aranda (1986)
  • El Lute, camina o revienta, Vicente Aranda (1987)
  • Divinas palabras, José Luis García Sánchez (1987)
  • Delirios de amor (1988, dirección), T.V.E.ko seriea
  • Un instante en tu piel pasartea
  • El Lute II, mañana seré libre, Vicente Aranda (1988)
  • La mujer de tu vida: La mujer más feliz, José Miguel Ganga (1988) telebistarako
  • A solas contigo, Eduardo Campoy (1990)
  • Una mujer bajo la lluvia, Gerardo Vera (1991)
  • Bienvenido a Veraz, Xabier Castaño (1991)
  • Brigada Central (1991), telebista-seriea
  • Tierno verano de lujurias y azoteas, Jaime Chávarri (1992)
  • El amante bilingüe, Vicente Aranda (1992)
  • Intruso, Vicente Aranda (1993)
  • Ivorsi, Joseph María Canyameras (1993), film laburra
  • Cadaqués 1927, Mauricio Scaparro (1993)
  • Lazos, Alfonso Ungría (1993)
  • Tango feroz, la leyenda de Tanguito, Marcelo Pyneiro (1994)
  • La guerre blanche, Pedro Masó (1993), telebista-seriea
  • Todos los hombres sois iguales, Manuel Gómez Pereira (1994)
  • Sálvate si puedes, Joaquín Trincado (1994)
  • La flor de mi secreto, Pedro Almodóvar (1995)
  • La leyenda de Baltasar el castrado, Juan Miñón (1995)
  • Un asunto privado, Imanol Arias (1995)
  • África, Alfonso Ungría (1995)
  • El conde Arnau, (1995)
  • A tres bandas, Enrico Coletti (1996)
  • Llona llega con la lluvia, Sergio Cabrera (1996)
  • En brazos de la mujer madura, Manuel Lombardero (1996)
  • Rigor mortis, Koldo Azkarreta (1996)
  • Querido maestro (1996/I), telebista-seriea
  • Il tocco: la sfida, Enrico Coletti (1996)
  • Territorio Comanche, Gerardo Herrero (1997)
  • La mirada del otro, Vicente Aranda (1997)
  • Buenos Aires me mata, Beda Docampo Feijoo (1997)
  • Camino de Santiago, Robert Young (1999), telebista-seriea
  • La voz de su amo, Emilio Martínez Lázaro (2000)
  • Una casa con vista al mar, Alberto Arvelo (2000)
  • Esperando al mesías, Daniel Burmau (2000)
  • María Magdalena, Raffaele Mertes (2000), telebista-seriea
  • Toni Mecaren Quiero morir (CM, 2000)
  • Ricardo del Castilloren Alas de ángel (2001)
  • Dime que me quieres (2001, telebista-seriea)
  • Carlos Molineroren Salvajes (2001)
  • Sergio Cabreraren telebistarako seriea Severo Ochoa, la conquista de un Nobel (2001)
  • Cuéntame cómo pasó (2001- , telebistarako seriea)
  • Rafael Alcázarren Besos de gato (2003)
  • Criso Renovellen Atrapados (tv-movie, 2003)
  • Antonio Navarroren Los reyes magos (2003) (Baltasar erregearen ahotsa)
  • Tote Trenasen Laura (FL, 2004)
  • Miguel Perellóren Mentiras (tv-movie, 2005)
  • Josetxo San Mateoren La semana que viene (sin falta) (2005)
  • Carlos Cuencaren eta Arturo Turónen Busco (FL, 2006)
  • Adria Garcíaren eta Víctor Maldonadoren Nocturna (2007) (katu-artzainaren ahotsa)
  • Hugo Martín Cuervoren Final (FL, 2007)
  • Miguel Perelloren Lo que tiene el otro (2007).
  • Pájaros de papel (2010) Emilio Aragonena
  • Miguel Ángel Bernardoren Mi primera boda (2011)
  • Nacha Cuevas-en Victoria, Victoria... (laburmetraia, 2013)
  • Agustín Crespi-ren Vicente Ferrer (Telebista, 2013)
  • Alberto Arvelo-ren Libertador (post-produkzioa, 2013)
  • José Bergamín-en 33 días (pre-produkzioa, 2014)
  • La vida es sueño (1976)
  • Los cuernos de Don Friolera (1976)
  • Los gigantes de la montaña (1977)
  • Bodas que fueron famosas del Pingajo y la Fandanga (1978)
  • Retrato de dama con perrito (1979)
  • Sopa de pollo con cebada (1979)
  • Sueño de una noche de verano (1980)
  • Comedia sin título (1989)
  • Calígula (zuz: José Tamayo) (1990)
  • Calígula (zuz: Rubén Szuchmacher) (1994)
  • El gran inquisidor (2008)
  • Absolutamente comprometidos (produktore, 2012)
  • Los puentes de Madison (2013)
  • Donostia-San Sebastian Nazioarteko Zinemaldian (1987) Gizonezkoen Interpretaziorik Hoberenari (El Lutegatik) Donostia - San Sebastian Saria.
  • "El Mundo del Pais Vasco" Euskal Zineari Sarien VI. Edizioan Gidoirik Hoberenari, Zuzendaririk hoberenari eta Lanbide-ibilbiderik Hoberenari Sariak.
  • Cuéntame cómo pasó (2009) telesailagatik Telebistako Sari Nazionala, bere lehen edizioan.
  • Kutxaren "Zinemari eskeinitako bizitza" Saria (2011).
  • LARRAÑAGA, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.
  • UNSAIN, José María: El cine y los vascos, Donostia-San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1985.
  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988. Aguilar, Carlos
  • GENOVER, Jaume: El cine español en sus intérpretes, Madril, Verdoux 1992.
  • AGUILAR, Carlos; GENOVER, Jaume: Las estrellas de nuestro cine; 500 biofilmografías de intérpretes españoles, Alianza Editorial, Madril, 1996, 669 orr.
  • BONILLA, Juan José (et al.): Diccionario mundial de actores, Madril, Ediciones JC, 1998, 847 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. Zkia., 1999, 407 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.