Kontzeptua

Martzak

Urteroko egutegiaren baitan, neguaren amaieran eta udaberriaren hasieran oso ezberdinak diren bi urtaro horien arteko lotura sustatzen duten hainbat jarduera eta ospakizun daude. Tradizioak eta Naturak ezarritako testuinguruetan kokatzen gaituzten diru-biltzeak eta abestiak.

Gaztelaniako erromantze-bildumaren barruan "Martzek" toki garrantzitsua dute, nahiz eta geografikoki esparru oso zabala ez hartu. Are gehiago, garrantzia interpretatutako letren kategorian dago. Era berean, inauterietako izaera eman diote, festa horien garaitik gertu ospatzen baitira, baina pixkanaka, denboraren poderioz, XX. mendearen erdialdean zuten ospakizun maila galtzen joan dira.

Festa hau Burgosko probintziako parte garrantzitsuan, ia Kantabria guztian, Palentziako iparraldean eta Bizkaiko mendebaldean, zehazki Enkarterrian (Lanestosa hiribilduan eta Karrantza Bailaran), ospatzen zen.

Hurbiltasun geografikoagatik, Kantabriako Soba Bailarako ospakizunak aspaldiko garaietako egitura mantentzen du, martxoaren 1ean ikus dezakegun diru-biltzean oinarrituta dagoena. Beste lekuetan otsailaren 28an izaten da.

"Martzero" edo "martzanteen" taldeetako kideek ardi-larruak, gerriaren inguruan eta galtzarbe-uhalean zintzarriak eta, kasu batzuetan, kolorezko zintak dituzten txanoak janzten dituztela, oinez edo autoz herrixka txikietan zehar joaten dira, etxe edota etxe-talde bakoitzera iristerakoan zintzarriak behin eta berriz joz. Etxeetako bizilagunak ateratzerakoan, taldeko kideak abesten hasten dira eta, batzuetan, bertsotan luze aritzen dira.

Hau ez da Karrantza edo Lanestosako kasua, festa hori ospatzeko ezarritako egunetan egiten zen moduari dagokionez behintzat, praktika ahaztuta baitzegoen. Pixkanaka galtzen joan zenean, gutxi gorabehera XX. mendearen bukaeran erabat galdu arte, taldeak 5 eta 15 pertsona artekoak edo gehiagokoak ziren, kopurua beti berbera ez izanda, eta bakoitza bere herrian zehar ibiltzen zen. Karrantzan herria osatzen duten auzo edo inguru bakoitzari herri deitzen zioten.

Segizioan "zarramaskero" batek parte hartzen zuen, horrela deitua hainbat koloreko zintekin edo paperekin apaindutako "zarramasko" edo gorosti-sorta bat zeramalako. Ezkerreko sorbaldatik gerriaren eskuineko aldera kanpaitxoak, kaskabiloak eta ezkilak zintzilik zituen zingila bat zeraman.

Aipatutako taldeak egindako esfortzuaren ordainetan, etxeetako bizilagunek etxeko produktuak eta txerri-hilketako jakiak eskaintzen zizkioten: arrautzak, txorizoak, urdaia, txintxortak edo odolkiak. Diru pixka bat ere bai. Hartutakoa saski batean sartu eta eramaten zuten.

"Martzen" bertsio ezberdinek ez diote egun honi bakarrik aipu egiten. Gauzak horrela, Kantabrian eta Burgosen Gabonetako "Martzak", Urteberri-eguneko "Martzak", Inauterietako "Martzak", martxoaren 1eko "Martzak" edo Garizumako "Martzak" aurkitu ahal ditugu. Askotan "Pazkoak" izenarekin ere ezagunak dira.

Martxoaren 1ekoei dagokienez, ahapaldietan udaberria gutxi barru helduko dela, neskenganako erakutsitako interesa eta etxez etxe abesterakoan eskatzen dutena (jakiak eta dirua) ikus dezakegu. Ondorengo bertsioa XX. mendeko azken laurdenean jaso zuten Karrantzan:

"Marzo florido seas bien venido,
seas bien venido.

Florecido marzo seas bien llegado,
seas bien llegado.

A esta casa honrada señores llegamos,
señores llegamos,
si nos dan licencia las Marzas
cantamos, las Marzas
cantamos.

O las cantaremos o las
rezaremos, o las rezaremos,
más con su licencia cantarlas
queremos, cantarlas queremos.

A lo oído oído damas y
doncellas, damas y doncellas,
oiréis las Marzas nuevamente
impresas, nuevamente impresas.

Abriréis las arcas daréisnos
dinero, daréisnos dinero,
a medios doblones, doblones
enteros, doblones enteros.

Si nos dais huevos no los deis
hueros, nos los deis hueros,
si nos dais castañas no las deis
"garrias", no las deis "garrias".

Huevos y torreznos es lo que
pedimos, es lo que pedimos
y también dinero para echar un
trago, para echar un trago
porque la garganta se nos ha
secado, se nos ha secado.

Quédense con Dios,
vivan muchos años
y también nosotros
los que las cantamos."

Ahapaldi hauen ondoan abeslariek egindako eskariekin nolabait zuzenean lotutakoak gaineratzen ziren. Gauzak horrela, Ahedon esaterako, etxeko jabeek eskatutakoa ematen ez zietenean taldeko kideek hurrengoa abesten zuten:

"Puerta(s) de hierro, ventana(s)
de alambre,
vámonos de aquí, que esta
gente está ladrando de hambre."

Kontrako kasuan, etxekoek (ondo) ematen zutenean alegia, Karrantzako herri berean:

"Aunque las flores se sequen y
nazca la amarilla,
que vivan por muchos años,
_______ y su familia."

(gidoi baxua dagoen lekuan etxeko jaunaren izena aipatzen zuten).

Melodia guztiak, bat edo beste izan ezik, berdinak dira. Abestia bere osotasunean eta denek batera kantatzen dute.

Bizkaian ospakizunak duen ustezko berezitasunak paralelotasuna du Europan zehar oso hedatuta dauden bi ospakizunekin. Lehendabizikoa auzotarrek bigarren aldiz ezkontzen ziren gizon eta emakume alargunei eskainitako zintzarrotsak dira, askotan euren arteko etsaitasuna zela eta, mendeku gisa erabiltzen zutena. Ospakizunean joareak, zintzarriak, lapikoak edo metalezko beste tresna batzuk joz zalaparta handia sortzen zen.

Bigarrena, berriz, herrialdeko herri askotako Inauterietan larru, kanpaitxo, zintzarri eta joareekin mozorrotzen zirenek osatzen dute. Horren adibide gaur egun Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietako Joaldunak ditugu.

"Martzen" eta Inauteriaren arteko kointzidentzia natural hau oso nabaria da, mozorrotzeko joera dagoen eta natura esnatzen den garaia dugun heinean. Historialari batzuek ere erromatarrek, k.a. 45. urtera arte behintzat, martxoan, urtearen hasiera bezala, ospatzen zituzten jaialdiekin dituzten antzekotasunak argi eta garbi azpimarratzen dituzte.

  • ALONSO PONGA, Jose Luis. "Cultura tradicional burgalesa : Las Fiestas". in : Historia de Burgos IV Edad Contemporánea (3). Burgos : Burgoseko Aurrezki Kutxa, 2006.
  • CALDERON ESCALADA, Jose "El duende de Campoo". Estampas campurrianas. Librucos SG003. Torrelavega : Cantabria Tradicional, S.M., 2009.
  • CARO BAROJA, Julio. El Carnaval. Análisis histórico-cultural. Colección "La otra historia de España" 10. Madril : Taurus Ediciones, S.A., 1965, 1979, 1983 y 1984.
  • CORDOVA Y ÑOA, Rvdo. Sr. Doctor D. Sixto. Cancionero Popular de la Provincia de Santander. IV. alea, Santander, 1955.
  • DIAZ GARCIA, Miguel Sabino. "Notas para un estudio etnográfico de la villa". En : Lanestosa. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia, 1987.
  • ETXEBARRIA, Jesus; ETXEBARRIA, Txomin. Tradiciones y costumbres de las Encartaciones. Bilbo : egileen argitalpena, 1998.
  • GARCIA-LOMAS, Adriano; CANCIO, Jesus. Del solar y de la raza. Tradiciones y Folklore de la Montaña. Bigarren alea. Pasaia, 1931.
  • GLARIA, Carlos. "Las Marzas y las Pascuas en el Valle de Carranza". Dantzariak ; 40. Bilbo : Euskal Dantzarien Biltzarra, 1987.
  • HERGUETA Y MARTIN, Domingo. Folklore burgalés. Burgos : Foru Aldundi Gorena, 1934.
  • LOPEZ GIL, Manuel. Valle de Carranza. Bilbao, 1975.
  • MONTESINO GONZALEZ, Antonio. Fiestas populares de Cantabria - 2. Carnavales rurales. Santander: Ediciones Tantín, 1984.
  • MONTESINO GONZALEZ, Antonio. Las Marzas. Rituales de identidad y sociabilidad masculinas. Una mirada antropológica sobre las rondas invernales de Cantabria. Ciencias Sociales / Serie Mayor 1. Santander : Limite argitaletxea, S.M. 1992.
  • MONTESINO GONZALEZ, Antonio. "Las cencerradas. Alboroto ritual, control social y disciplinamiento comunitario. La Ortiga, otoño 2004, revista cuatrimestral de arte, literatura y pensamiento ; 48-50.Las Cencerradas, el ruido hostil y disciplinantes de la comunidad. Santander : Límite argitaletxea, 2004.
  • OLMEDA, Federico. Folk-lore de Castilla. Cancionero popular de Burgos. Sevilla : Librería Editorial de María Auxiliadora, 1903.