Kontzeptua

Martzak

Bizkaian ospakizunak duen ustezko berezitasunak paralelotasuna du Europan zehar oso hedatuta dauden bi ospakizunekin. Lehendabizikoa auzotarrek bigarren aldiz ezkontzen ziren gizon eta emakume alargunei eskainitako zintzarrotsak dira, askotan euren arteko etsaitasuna zela eta, mendeku gisa erabiltzen zutena. Ospakizunean joareak, zintzarriak, lapikoak edo metalezko beste tresna batzuk joz zalaparta handia sortzen zen.

Bigarrena, berriz, herrialdeko herri askotako Inauterietan larru, kanpaitxo, zintzarri eta joareekin mozorrotzen zirenek osatzen dute. Horren adibide gaur egun Nafarroako Ituren eta Zubieta herrietako Joaldunak ditugu.

"Martzen" eta Inauteriaren arteko kointzidentzia natural hau oso nabaria da, mozorrotzeko joera dagoen eta natura esnatzen den garaia dugun heinean. Historialari batzuek ere erromatarrek, k.a. 45. urtera arte behintzat, martxoan, urtearen hasiera bezala, ospatzen zituzten jaialdiekin dituzten antzekotasunak argi eta garbi azpimarratzen dituzte.