Literatoak

Arrúe Zarauz, Antonio

A.A. Urrea. Abokatua, Elkarte tradizionalistako politikaria eta 1903ko martxoak 26an Asteasun (Gipuzkoa) jaiotako euskara eta gaztelaniazko idazlea.

Batxilergo ikasketak Lekarozko (Nafarroa) ikastetxean egin zituen eta zuzenbidekoak aldiz Oviedoko Unibertsitatean. 1932 urtean hasi zen euskaraz idazten.

Gudako Karlista Batzordearen zuzendaria izan zen (1937), eta ondoren Elkarte honetako Batzorde Gorena eta Diputazio Iraunkorreko kide. Honez gainera, errege-kontseilu karlistako partaide gisa ekitaldi politiko askotan parte hartu zuen. Udaletxe, enpresa, kooperatiba eta elkarte ezberdinetako aholkulari juridikoa izan zen abokatu gisa.

Gipuzkoako Elkarte Tradizionalistako eskualdeko buru izan zen hamabost urtez, bere Nazio-Batzordeko kide, euskaltzaina, Egan aldizkariko zuzendari Angel Irigaray eta Koldo Michelenarekin batera eta Filologiako "Julio Urquijo" mintegiko aholku batzordeko zuzendari izateaz gain. Gure Herrian bere garaiko euskara hizlaririk onena izendatu zuten. Bere hitzaldiak ondorengo aldizkaritan argitaratu dira: Egan, Euzko-Gogoa, Herria, Euskera,Zeruko Argia, El Fuerista, eta abar. Euskal historia eta kulturaren aditu gisa hainbat lan argitaratu zituen: Unificación de la lengua vasca, Cuatro poetas vascos, Cancionero popular carlista, El humor en la literatura vasca, San Sebastián y la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas (1965), Gastronomía Vasca. Juan Antonio Moguelen Peru Abarca euskal eleberri klasikoaren laugarren argitalpenaren hitzaurrea idatzi eta argitaratu zuen. Atzerriko idazleen ipuinak euskarara itzuli zituen, Selma Lagerlof eta Molnar idazleenak adibidez. Donostiako Zuzenbide Fakultateko Patronatuko batzordearen kide izan zen eta baita Doctor Camino Historia Talde donostiarra eta Vicente Manterola kultura-taldekoa ere.

1967 urtean Gorteetako prokuradore hautatu zuten Gipuzkoako famili gurasoen herenak. 1969an Javier de Borbon-Parma eta bere familia Espainiatik kanporatzea zela eta, Gobernuari eginiko interpelazioa sinatu zuen bere politika kideko beste prokuradore batzuekin batera. Honez gainera, urte bereko uztailak 22ko Gorteetako bilkuran, Juan Carlos de Borbon, Franco Generalaren ondorengotzat, Errege izendapenaren aurka bozkatu zuen.

1976ko azaroak 16an hil zen Donostian. Bera hil ondoren El bertsolari Bordel en el castillo donostiarra. 1823 eta Jan-Edanak lanak argitaratu ziren (1979).