Aktoreak

Angulo Leon, Alex

Erandion 1953ko martxoaren 12an jaiotako aktore bizkaitarra. Irakasle-ikasketak ikasi eta maisu bezala jardun zuen. Trafiko istripu batean hil zen 2014ko uztailaren 20an.

Antzerkiarengatiko bere grinak antzerki aske bilbotarraren munduan, adibidez, Comicos de la Legua eta Karraka, taldeetan, Ramon Baraearekin batera parte izanez txandakatzera eraman zuen. Zinemagintzaren arloan 80ko hamarkadako euskal zinearen jaiotza aprobetxatuz sartzen da.

Bere hasierako bataioa, garai hartako beste hainbat euskal aktorek bezala, Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) filmarekin dator. Une horretatik aurrera, euskal zinearen proposamen askotan bigarren mailako aktore gisa jarduten du, bai erregistro dramatikoetan bai berezkoa duen vis komikoa zabalduz ere. Azken horri dagokionez, Enrique Urbizuren Tu novia está loca (1987) filmean Alexek egindako Yuste abokatu barregarriaren pertsonaia aktore horrek dituen aukera komiko ikaragarriak ikusteko adibide izan daiteke.

90etik aurrera euskal zinemagile berriekin izango dituen bere kolaborazioak bere zine-ibilbideari bultzada berri bat emango die. Alex de la Iglesiaren En Mirindas asesinas (1990), Enrique Urbizuren, Todo por la pasta (1990), Alex de la Iglesiaren Acción mutante (1992), eta batez ere Alex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995) -interpretazio horrek 1996an Ondas Saria ekarri zion - Angulok, bere gorputz berezian oinarrituz, adarjotzea, interpretazio-malgutasuna eta umore beltzez jantzitako iruzur garratz beteko direnetan talentu dramatiko ikaragarriaren ekarpena egiten du. Talentu erakusketa horiek, gainera, zine espainiarreko zuzendari ospetsuekin lan egiteko ateak zabaldu zizkien. Horrela, Iciar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) -"El Mundo" Euskal Zineari sarien V. edizioan Aktorerik Hoberenari Saria-, Esteban Ibarretxeren Sólo se muere dos veces (1996), Pedro Almodovarren Carne trémula (1997) -" Euskal Zineari sarien VI. edizioan Banaketako Interpretaziorik Hoberenari Saria-, Alex de la Iglesiaren, Muertos de risa (1999) -" Euskal Zineari sarien VIII. edizioan Aktorerik Hoberenari Saria-.1998tik aurrera Periodistas telebista seriean Blas Castellote pertsonaiarena egiteak espainiar ikusleen artean entzute handia ematen dio. Serie horretan bere parte-hartze horri esker 1999an Euskal Aktoreen Elkartearen Telebistako Aktorerik Hoberenari saria lortzen du. 2000. Urtetik aurrera, bere lankidetzak telebistarako serieen artean Aquí no hay quien viva, Tirando a dar, Hermanos & detectives) eta Jose Ramon Barearen El coche de pedales (2004), Koldo Serraren Bosque de sombras (2006) edo Guillermo del Tororen El laberinto del fauno (2006) bezalako kalitate handiko filmetan egindako interpretazio bikaindunekin txandakatu egin izan ditu.

Barea euskal antzerki independentean hasitako lagun zaharra zuen eta beste behin, Adiós, Toby, adiós (1994) y Muerto de amor (1996) laburmetraietan aurretik egin zuen bezalaxe, Anguloren indar tragikomikoa bideratu zuen. Horri esker euskal aktore honek Don Pablo pertsonaia hunkigarria eratu zuen El coche de pedales pelikulan. Bitartean, El laberinto del faunok izugarrizko arrakasta izan zuen nazioarte mailan, 2006an hiru Oscar sari erdietsi baitzituen. Horrela aktore honen indar dramatikoa mundu osoan barrean ezagutzeko aukera izan zuten.

Bere ibilbidean zinema eta telebistan beste hainbeste lan arrakastatsuak aurki ditzakegu. Telebistan Hermanos & detectives saioan Serrano komisariordea bezalako lanei esker ospea erdietsi du. Bestalde, bigarren mailako pertsonaiak ere izan ditu beste hainbat saioetan, besteak beste, Cuéntame cómo pasó (2008) eta Amar en tiempos revueltos (2009). Zinema munduan Fernando Gonzalez Molina-ren Fuga de cerebros (2009) filman parte hartu zuen, 2009ko Espainiako zinemagintza izan zuen pelikula arrakastatsuena. 2010ean Oscar Aibar-ren El gran Vázquez pelikulan parte hartu zuen, hots, Manuel Vazquez komikilari handiari buruzko filma.



Ivan Kortazar-en Desastre(s) (2011), Luis Trapiello-ren La mujer del hatillo gris (2011), Mikel Rueda-ren Agua! (2012) edo Igor García-ren Superdown (S) (2013) bezalako laburmetraietan parte hartzeaz gain beste zenbait filmeetan ere lan egin du. Esteban Ibarretxe eta José M. Ibarretxeren Un mundo casi perfecto (2011), Michael Aguiloren Área de descanso (2011), Paula Ortiz-en De tu ventana a la mía (2011), José Luis García Sánchez-en Los muertos no se tocan, nene (2011) eta Oskar Santos-en Zipi y Zape y el club de la canica (2013), hala nola. Era berean, aipatzekoak dira telebistan azken urteotan eginiko lanak: La princesa de Éboli eta Tierra de lobos 2010ean, 14 de abril. La República eta El precio de la libertad 2011ean, Toledo, cruce de destinos y La conspiración 2012an edo ta Gran Reserva. El origen 2013an.

  • Imanol Uriberen La fuga de Segovia-Segoviako ihesa (1981)
  • Alfonso Ungríaren Ehun metro (film ertaina, 1985)
  • Ernesto del Ríoren El amor de ahora (1986)
  • Enrique Urbizu Tu novia está loca (1987)
  • Enrique Urbizuren Edición especial (film laburra, 1988)
  • Juan Ortuosteren El mar es azul (1989)
  • Alfonso Arandiaren El anónimo...¡vaya papelón! (1990)
  • Carlos Serranoren Habana Club (film laburra, 1990)
  • Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1990)
  • Alex de la Iglesiaren Mirindas asesinas (film laburra, 1990)
  • Imanol Uriberen El rey pasmado (1991)
  • Julia Juánizen Train time (film laburra, 1991)
  • Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1991)
  • Alex de la Iglesiaren Acción mutante (1992)
  • Iciar Bollainen Los amigos del muerto (film laburra, 1992)
  • Santiago García de Leánizen Entre tiempo (film laburra, 1992)
  • Emilio Martínez Lázaroren Los peores años de nuestra vida (1993)
  • Iñaki Peñafielen La boutique del llanto (film laburra, 1994)
  • Myriam Ballesterosen La leyenda de un hombre malo (film laburra, 1994)
  • Ramón Barearen Adiós, Toby, adiós (film laburra, 1994)
  • Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994)
  • José Luis Cuerdaren Así en el cielo como en la tierra (1995)
  • Alex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995) -Urtean Ondas Saria-
  • Iciar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) -"El Mundo" Euskal Zineari sarien V. edizioan Aktorerik Hoberenari Saria-
  • La Cuadrillaren Matías, juez de línea (1995)
  • Álvaro Fernández Armeroren Brujas (1995)
  • Chema de la Peñaren Lourdes de segunda mano (film laburra, 1995)
  • Irene Arzuagaren Luis Soto (film laburra, 1995)
  • Javier Rebolloren Calor... y celos (1996) (voz en off)
  • Esteban Ibarretxeren Sólo se muere dos veces (1996)
  • Felipe Vegaren Grandes ocasiones (1996)
  • Ramón Barearen Muerto de amor (film laburra, 1996)
  • Luis Oliverosen Ya vienen los reyes (film laburra, 1996)
  • Juan Flahnen Completo Confort (film laburra, 1997)
  • Pedro Almodóvarren Carne trémula (1997), -"Euskal Zineari sarien VI. edizioan Banaketako Interpretaziorik Hoberenari Saria-
  • Fernando Colomoren Los años bárbaros (1997)
  • Miguel Ángel Bardemen La mujer más fea del mundo (1998)
  • Iñaki Elizalderen Lorca (film laburra, 1998)
  • Alex de la Iglesiaren Muertos de risa (1999) -"Euskal Zineari sarien VIII. edizioan Aktorerik Hoberenari Saria-
  • Laura Mañaren Sexo por compasión (2000)
  • Freddie Cheronnen Un mal viaje (film laburra, 2002)
  • Diego Lublinsky eta Guido Lublinskyren Yo me adapto (film laburra, 2002)
  • Inés París eta Daniela Fejermanen A mi madre le gustan las mujeres (2002)
  • Jesús R. Delgadoren Todo menos la chica (2002)
  • Jordi Molláren No somos nadie (2002)
  • Chus Gutierrezen Poniente (2002)
  • Imanol López Ortizen Expreso nocturno (film laburra, 2003)
  • Claus Grotenen Dientes de leche (film laburra, 2004)
  • Ramón Barearen El coche de pedales (2004)
  • Chema de la Peñaren Isi/Disi, amor a lo bestia (2004)
  • José Brañaren Lo que el ojo no ve (film laburra, 2004)
  • Martín Roseteren A falta de pan (film laburra, 2005)
  • Eduard Cortesen Otros días vendrán (2005)
  • Koldo Serraren Bosque de sombras (2006)
  • Guillermo del Tororen El laberinto del fauno (2006)
  • Luis Berdejo eta Borja Cobeagaren Limoncello (film laburra, 2007)
  • Max Lemcken Casual Day (2007)
  • Stefano Bessoniren Imago Mortis (2008)
  • Gorka Merchánen La casa de mi padre (2008)
  • Pedro Rivero-ren La crisis carnívora (zerriaren ahotsa, 2008)
  • Paula Ortiz-en El hueco de Tristán Boj (laburmetraia, 2008)
  • Armand Rovira-ren ¿Qué será de Baby Grace? (laburmetraia, 2009)
  • Fernando Gonzalez Molina-ren Fuga de cerebros (2009)
  • Oscar Aibar-en El gran Vázquez (2010)
  • Ivan Kortazar-en Desastre(s) (laburmetraia, 2011)
  • Esteban Ibarretxe eta José M. Ibarretxe-ren Un mundo casi perfecto (2011)
  • Michael Aguiló-ren Área de descanso (2011)
  • Luis Trapiello-ren La mujer del hatillo gris (laburmetraia, 2011)
  • Paula Ortiz-ez De tu ventana a la mía (2011)
  • José Luis García Sánchez-en Los muertos no se tocan, nene (2011)
  • Mikel Rueda-ren Agua! (laburmetraia, 2012)
  • Igor García-ren Superdown (S) (laburmetraia, 2013)
  • Oskar Santos-en Zipi y Zape y el club de la canica (2013)
  • ETBren Con los pies en el agua, magazine
  • Antxon Urrusoloren [ETB] Detrás del sirimiri
  • Bertan Zoro (ETB)
  • (TVE) Mariano Ozoresen Taller mecánico
  • Fernando Trueba eta el Gran Wyomingen (TVE) El peor programa de la semana
  • Imanol Uriberen (TVE La mujer de tu vida Seriekoa) La mujer gafe (1992)
  • Los ladrones van a la oficina (Antena 3, 1993)
  • J.L. Berlangaren (1994, TVE) Villarriba y Villabajo
  • Daniel Écijaren (Tele 5, 1998-2002) (Urtean Euskal Aktoreen Elkartearean Telebistako Aktorerik Hoberenari Saria) Periodistas
  • Jesús Fonten El tránsfuga (Tv-movie, 2003)
  • 7 Vidas (Tele 5, 2004)
  • El comisario (Tele 5, 2004)
  • Maneras de sobrevivir (Tele 5, 2005)
  • Aquí no hay quien viva (Tele 5, 2005-2006)
  • Tirando a dar (Tele 5, 2006)
  • Los Serrano (Tele 5, 2007)
  • Hermanos & detectives (Tele 5, 2007)
  • Cuéntame cómo pasó (TVE, 2008)
  • Amar en tiempos revueltos (TVE, 2009).
  • La princesa de Éboli (Antena 3 Televisión, 2010)
  • Tierra de lobos (Tele 5, 2010)
  • 14 de abril. La República (TVE, 2011)
  • El precio de la libertad (ETB, TVE, 2011)
  • Toledo, cruce de destinos (Antena 3, 2012)
  • La conspiración (ETB, TVE, 2012)
  • Gran Reserva. El origen (TVE, 2013)
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. zkia. 1999, 407 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Secundarios vascos de primera 2,, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Secundarios vascos de primera 3,, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.