Aktoreak

Barea Monge, Ramon

Bilbon 1949an jaiotako aktore eta zuzendari bizkaitarra.

Heziketa autodidaktaduna, txikitatik antzerti eta zine ikusle amorratua, 24 urterekin Bilboko antzerti-eremu burujabeetan aktore gisa hasi zen. Comicos de la legua eta Karraka konpainiekin interpretazioan izena landu zuen. 70eko hamarkadan Euskadin antzerki burujabe baten sendotzean funtsezko pertsona izan zen.

Antzerki hori izan zen zine-ateak zabaldu zizkiona. Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) filmarekin estreinatu zen. Une horretatik aurrera laurogeiko euskal zine sortu berriaren ekoizpen batzuetan pertsonaia ugari interpretatuz parte hartu zuen, oro har komikotasuna eta erregistro ilun eta likitsak dituzten konposizioak txandakatuz. Bere vis komikoa nabarmen azaltzen da Enrique Urbizuren Tu novia esta loca (1987) filmean. Aldiz La muerte de Mikel (1983) (Juan Uriarte buruzagi politikoa), Golfo de Vizcaya (1985) (poliziaz kanpoko bizkartzaina), Ehun metro (1985) (polizia torturatzailea), 27 horas (1986) (nasako langilezain arroa), Ander eta Yul (1988) (polizia elbarria) bezalako filmetako bere parte-hartzeetan ukitu maltzurragoa erakusten du. Horietan guztietan erabilitako erregistroetatik haratago, Bareak arte dramatikorako aparteko talentua erakusten zuen. 80ko hamarkada bukatzean iritsi zitzaion bere lehen protagonista papera Jose Maria Tuduriren. Santa Cruz, el cura guerrillero (1990) filmean Santa Cruz apaiza interpretatuz.

90eko hamarkadatik aurrera euskal zinemagile gazteek Bareagan, bere ironia eta tragikomikotasunarekiko zaletasunari esker, euren proposamen berritzaile eta garratzetarako berebiziko laguna aurkituko dute. Izatez, aktore bilbotarrak bide horretatik nora arte heltzeko gai zen jada erakutsi zuen Pablo Bergerren Mama (1988) edo Alex de la Iglesiasen Mirindas asesinas (1990) bezalako euskal zinearen film labur esanguratsuetan parte hartuz. Horrela, Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1991), Alex de la Iglesiasen Acción mutante (1993) edo Juanma Bajo Ulloaren La madre muerta (1993) bezalako filmetan Bareak ia komik odoltsutik irten eta inolako arazorik gabe lurralde horretara egokitutako pertsonaiak interpretatzen ditu. 1995ean Adiós, Toby, adiós, film laburrarekin zuzendari gisa arrakasta handia lortu zuen. Film hori, pertsonaia barregarridun plano nahasiz, berriz ere, iruzurrean eta tragikomedian kokatua da. Film laburrak Zuzendaritzarik Hoberenari Saria eta Alfaz del Pi-ko (Alicante) Film laburrik Hoberenari Saria lortu zituen, Cannesko Zinemaldian Kritikaren Asterako hautatua izanez. Urte horretan Luis Guridi eta Santiago Aguilar zuzendariekin bere lankidetza konplizeari, "La cuadrilla", Justino, un asesino de la tercera edad (1995) filmean hasiera eman zion. Zinemagileon eskutik hurrengo urtean, Matías, juez de línea (1996) izenekoan bere paperik ospetsuenetariko bat, Pellejo, interpretatu zuen. 1996ean ere humore beltza eta izaera surrealistadun erromantikotasuna nahasten dituen Muerto de amor (1996) film laburra zuzendu zuen. Filma 1997an Cannesko Zinemaldirako hautatua zen, "Urrezko Erraila" Saria irabaziz. Bilboko Film Laburraren eta Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian Euskal Zinearen Sari Nagusia eta Euskal Zineari "El Mundo" Sarien V. edizioko Film Laburrik Hoberenari Saria lortu zuen. 1997an beste paper protagonista bat, langabezian zegoen argiketariarena, interpretatu zuen Enrique Gabrielen En la puta calle (1997) filmean.



Bere lanak kritikaren laguntzaz gain, Euskal Zineari "El Mundo" Sarien VII edizioan Aktorerik Hoberenari Saria eta Amiensko Zinemaldian eta Huelvako zinema Iberoamerikarraren Zinemaldian ere sariak lortu zituen. 1997an ere Juan Ortuosteren Entre todas las mujeresen paper protagonista izan zuen. Eta 1998an, berriz ere "La cuadrilla"ren agindupean, Atilano, presidente egin zuen. Urte horretan Donostiako Zinemaldian zuzendari gisa bere lehen film luzea aurkeztu zuen: Pecata minuta komedia; Bareak berak idatzi eta Euskal Herri guztian arrakastaz irudikatutako antzerki-testuan oinarritutako lana. 50eko hamarkadako italiar eta espainiar komedien aztarnez euskal zinemagileak komentu barruan bizi ziren lekaime talde batek kanpo-mundua ikustekotan gauzatutako ihesaren argazki hunkigarria egiten zuen. Film luzeen eremuan bere estreinaldia zen horretan Alcalá de Henaresko Zinemaldian Ikusleen Sari Berezia, Peñiscolako Komediaren Nazioarteko Zinemaldiaren XI. Edizioan Opera Primarik Hoberenari (1999) Calabuch Saria, Cadizko Zinemaldi Atlantikoan Ikusleen Saria edota 1999an Santanderko Zinemaldian Zuzendari Gazterik Hoberenari Noray Saria lortu zituen. Pablo Bergerren Muertos de risa (1999), Las huellas borradas (1999), Silencio roto (2001), El otro lado de la cama (2002) -Euskal Zineari "El Mundo" Sarien XI. Banaketako Aktorerik Hoberenari Saria-, 800 balas (2002) edo Torremolinos 73 (2003) bezalako filmetan interpretazio aipagarriak egin ostean, Bareak bere bigarren film luzea zuzendu zuen, El coche de pedales (2004), frankismoko Espainia ilunarekiko egilearen aipamen autobiografikodun kronika sentimentala. Borja Cobeagaren Éramos pocosen (2005), Fikzioko Laburrik Hobereneko Oskar Sarira izendatutako film laburra, Bareak bere ibilbide guztian zehar estilo marka izan duen humore beltz berezia berriz askatu zuen. 2007ko Donostiako Zinemaldian Barea Euskal Herrian arte eszenikoen egoerarekiko ikaragarrizko diagnosia egiten zuen bere Nos sentamos a hablar (2007) aurkeztuz eta Diego Fandosen Cosmos (2007)eta Gracia Querejetaren Siete mesas (de billar francés) (2007) filmetan interprete gisa parte hartuz ia toki guztietan ibili zen.

2008an Euskal Filmategiak bere ibilbidea omendu nahi izan zuen Carlos Roldan Larretaren Secundarios vascos de primera liburuan atal berezi bat eskainiz. Berez liburu horretan Euskal Herriko zortzi aktore eta aktoresen ibilbidea aztertzen da.

Gero Ur taldearen ibilbideari buruko dokumentala zuzendu zuen Ur- 20 urte (1988-2008) (2008). ETBko Euskolegas humorezko saioan Santiren papera antzeztuz ospea lortu zuen eta Adolfo Suarez, presidente (2010) telebistako saioan Alfonso Armada jenerala izan zen.

Gainera, beste zenbait telesailetan ere parte hartu du. Hala nola, Acusados (2009-2010), Ciudad K (2010), Los misterios de Laura (2011), Plaza de España (2011), El precio de la libertad (2011), Tierra de Lobos (2011), Historias robadas (2012), Gernika bajo las bombas (2012) edo Gran reserva (2013).

Antzerkian ere lan ugari egin du, bai zuzendari eta baita aktore moduan ere.

Zine-aktore moduan, 5 millones (2010), Maquillaje (2011) edo Al otro lado (2013) bezalako laburmetraiak dira destakagarriak. Eta era Berean, Naufragio (2010), No controles (2010), De tu ventana a la mía (2011), Blancanieves (2012) eta La herida (2013) dira landutako azken lanak.

  • Imanol Uriberen La fuga de Segovia-Segoviako ihesa (1981)
  • Alfonso Ungríaren La conquista de Albania-Albaniaren konkista (1983)
  • Imanol Uriberen La muerte de Mikel-Mikelen heriotza (1983)
  • José Ángel Rebolledoren Fuego eterno-Betirako sua (1984)
  • Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya-Bizkaiko golkoa (1985)
  • Alfonso Ungríaren Ehun metro (1985) de (FE)
  • Adiós, pequeña (1986) de Imanol Uribe
  • Pedro Olearen Bandera negra-Bandera beltza (1986)
  • Montxo Armendárizen 27 horas-27 Ordu (1986)
  • José Teránen Los zapatos mágicos (1987) (FL)
  • José Antonio Zorrillaren Lauaxeta-A los cuatro vientos (1987)
  • Enrique Urbizuren Tu novia está loca (1987)
  • Ana Díezen Ander eta Yul (1988)
  • Pablo Bergerren Mama (1988) (FL)
  • Pedro Duranaren El hilo de cristal (1988) (FL)
  • Enrique Urbizuren Edición especial (1988) (FL)
  • Juan Miñónen La blanca paloma (1989).
  • Alex de la Iglesiaren Mirindas asesinas (1990) (FL)
  • Alfonso Arandiaren El anónimo... ¡vaya papelón! (1990)
  • José María Tuduriren Santa Cruz, el cura guerrillero-Santa Cruz, apaiz gudaria (1990)
  • Carlos Serranoren Habana Club (1990) (FL)
  • Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1991)
  • Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1991)
  • Imanol Uriberen El rey pasmado (1991)
  • Julia Juanizen Train Time (1991) de (FL)
  • Santiago Garcíaren Entretiempo (1992) (FL)
  • Julio Medemen Vacas (1992)
  • Félix Collazosen Muy negro (1993) (FL)
  • Alex de la Iglesiaren Acción mutante (1993)
  • Arantxa Lazcanoren Urte ilunak-Los años oscuros (1993)
  • Juanma Bajo Ulloaren La madre muerta (1993)
  • Myriam Ballesterosen La leyenda de un hombre malo (1994) (FL)
  • Iciar Bollaínen Los amigos del muerto (1994) (FL)
  • Enrique Urbizuren Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1994)
  • Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994)
  • Luis Guridiren eta Santiago Aguilarren (La Cuadrilla)
  • Justino, un asesino de la tercera edad (1995)
  • Ernesto del Ríoren Hotel y domicilio (1995)
  • Emilio Martínez-Lázaroren Los peores años de nuestra vida (1994)
  • Chus Gutiérrezen Alma gitana (1995)
  • Teresa G. Ramosen Todos muertos (1995) (FL)
  • Miguel Bardemen La madre (1995) (FL)
  • Rafael Alcázarren Los corsarios del Chip (1996)
  • Luis Guridiren eta Santiago Aguilarren (La Cuadrilla)
  • Matías, juez de línea (1996)
  • David Truebaren La buena vida (1996)
  • Manuel Lombarderoren En brazos de la mujer madura (1997)
  • Santiago Matallanaren El ángel de la guarda (1997)
  • Enrique Gabrielen En la puta calle (1997). Gizonezkoen interpretaziorik hoberenari Huelvako Zinemaldian Saria, Euskal Aktoreen Elkartearen Interpretaziorik Hoberenari Saria, Aminesko Zinemaldian Akorerik Hoberenari Saria, Euskal Zinearen El Mundo VII Sarietan Aktorerik Hoberenari Saria
  • Juanma Bajo Ulloaren Airbag (1997)
  • Daniel Calparsororen A ciegas (1997)
  • Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres (1997)
  • Ricardo Francoren La buena estrella (1997)
  • Francesc Betriuren Una pareja perfecta (1997)
  • Julia Juanizen El magnolio (1997) (FL)
  • Luis Guridiren eta Santiago Aguilarren (La Cuadrilla)
  • Atilano presidente (1998)
  • Gracia Querejetaren Cuando vuelvas a mi lado (1998)
  • Patxi Barcoren Pase negro (1998) (FL)
  • Alfonso Arandiaren Carretera y manta (1999)
  • Alex de la Iglesiaren Muertos de risa (1999)
  • Enrique Gabrielen Las huellas borradas (1999)
  • Miguel Bardemen La mujer más fea del mundo (1999)
  • Sara Mazkiaranen Hyde y Jekill (2000) (FL)
  • Manuel Palaciosen Gitano (2000)
  • Julio Suárez Vegaren A galope tendido (2000)
  • Alex de la Iglesiaren La comunidad (2000)
  • David Ilundainen Vaivén (2000) (FL)
  • Emilio Martínez Lázaroren La voz de su amo (2001) (banaketa-zuzendaria)
  • Montxo Armendárizen Silencio roto (2001)
  • El otro lado de la cama (2002). Euskal Zineari El Mundo XI Sarien Banaketako Aktorerik Hoberenari Saria (2003)
  • Arturo Ruiz Serranoren Expediente W.C. (2002) (FL)
  • Izaskun Grandaren eta Daniel Morenoren Tiempos mejores (2002) (FL)
  • Jesús Delgadoren Todo menos la chica (2002)
  • Alex de la Iglesiaren 800 balas (2002)
  • Aitzol Aramaioren Terminal (2002) (FL)
  • Pablo Bergerren Torremolinos 73 (2003)
  • Patxi Barcoren El final de la noche (2003)
  • Pedro Mari Santosen Agujeros en el cielo (2004)
  • Borja Cobeagaren Éramos pocos (2005) (FL)
  • Alvaro Brechnerren Sofía (2005) (FL)
  • Patxi Basaberen Le protecteur (2006) (FL)
  • Gracia Querejetaren Siete mesas (de billar francés) (2007)
  • Diego Fandosen Cosmos (2007)
  • David Serrano-ren Días de cine (2007)
  • Aitzol Aramaio-ren Un poco de chocolate (2008)
  • Esteban Crespo-ren (CM) Lala (2009)
  • Víctor Díaz Somoza-ren 5 millones (2010, laburmetraia)
  • Pedro Aguilera-ren Naufragio (2010)
  • Borja Cobeaga-ren No controles (2010)
  • Alex Montoya-ren Maquillaje (2011, laburmetraia)
  • Paula Ortiz-en De tu ventana a la mía (2011)
  • Pablo Berger-en Blancanieves (2012)
  • Alicia Albares-en Al otro lado (2013, laburmetraia)
  • Fernando Franco-ren La herida (2013, post-producción)
  • Oraindik Gernika (1987) (FL)
  • Adiós, Toby, adiós (1995) (FL). 1995ean Cannesko Zinemaldiko Kritikaren asterako hautatua eta Alfas de Pi Zinemaldian Film Laburrik Hoberenari eta Zuzendaritzarik Hoberenari Saria lortutakoa
  • Muerto de amor (1996) (FL). "Urrezko Erraila" Saria irabazi zuen 1997ko Cannesko Zinemaldirako Hautatua, Bilboko Film Laburraren eta Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian Euskal Zinearen Sari Nagusia eta Euskal Zineari "El Mundo" Sarien V. edizioko Film Laburrik Hoberenari
  • Pecata minuta, (1999) (metraje luzeko filma, bere antzezlanaren egokitzea). Alcalá de Henaresko Zinemaldian Ikusleen Sari Berezia, Peñiscolako Komediaren Nazioarteko Zinemaldiaren XI. Edizioan Opera Primarik Hoberenari (1999) Calabuch Saria, Cadizko Zinemaldi Atlantikoan Ikusleen Saria edota 1999an Santanderko Zinemaldian Zuzendari Gazterik Hoberenari Noray Saria lortu zituen
  • El coche de pedales (2004)
  • Nos sentamos a hablar (2007)
  • Ur-20 urte (1988-2008) (2008)
  • La cometa blanca (TVE, 1981)
  • Vivir cada día, Ángel Peláezek egindako La ley de la palanca izeneko atalburua
  • Detrás del sirimiri (ETB)
  • Pedro Masoren Brigada central (TVE)
  • Marraskil boss (ETB)
  • Bi eta bat (1990, ETB)
  • Bertan Zoro (1991, ETB)
  • La mujer de tu vida (TVE) Imanol Uriberen La mujer gafe (1992) atalburua
  • Herriko plazan (ETB)
  • Flamengo Berria (1992-1993, ETB)
  • Duplex (1993, ETB)
  • El peor programa de la semana (1993-1994, TVE)
  • Pepa y Pepe (1994, TVE)
  • Nadie es perfecto (TVE)
  • Luis G. Berlangaren Blasco Ibáñez (1997,TVE)
  • Periodistas (1999, Tele 5)
  • Ellas son así (1999, Tele 5)
  • Compañeros (2002-2002, Antena 3)
  • Cuéntame (TVE, 2002)
  • Policías, en el corazón de la calle (2002-2003, TVE)
  • 7 vidas (Tele 5)
  • Aquí no hay quien viva (2004-2006, Antena 3)
  • Películas para no dormir; Alex de la Iglesiaren La habitación del niño (2006, Tele 5)
  • El comisario (2006, Tele 5)
  • Hospital central (2006, Tele 5)
  • Génesis, en la mente del asesino (2006, Cuatro)
  • Cuenta atrás (2007, Cuatro)
  • Manuel Ríosen Soy "El Solitario" (2008 tv mini serie, Antena 3)
  • Plan América (2008, TVE)
  • El síndrome de Ulises (2008, Antena 3)
  • Euskolegas (2009, ETB)
  • Sergio Cabrera-ren Adolfo Suárez, el presidente (2010, Antena 3) telebistarako filma
  • Acusados (2009-2010)
  • Ciudad K (2010)
  • Los misterios de Laura (2011)
  • Plaza de España (2011)
  • El precio de la libertad (2011)
  • Tierra de Lobos (2011)
  • Historias robadas (2012)
  • Gernika bajo las bombas (2012)
  • Gran reserva (2013, TVE)
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • LÓPEZ ECHEVARRIETA, Alberto. Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. zkia., 1999, 407 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • ROLDÁN LARRETA, Carlos. Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.